Euskal Herriko Industrializazioa eta II. Errepublika (1931)
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,09 KB
Euskal Herriko Industrializazio Modernoa
Industrializazio modernoa 19. mendean garatu zen Euskal Herrian, Bilboko inguruetan. Industrializazio tradizionala oso indartsua zen, lanbide tradizionalek trebakuntza handia zuten, eta ondorioz, industrializazio modernoaren teknikak egokitzea errazagoa izan zen.
Bizkaiko Meategien Ustiapena
Bilboko itsasadarraren ezkerraldean meategiak zeuden kokatuta, eta bertatik burdina ateratzea erraza zen. Meategiak zulo txikiak ziren, eta burdina hiru lekutan pilatzen zen: Bilbon, Somorrostron eta Galdames-Sopuetan. Hirurak kostaldetik gertu zeuden; ondorioz, itsasontziak kargatzeko eta garraiatzeko erraztasun handiak zituzten. Meategi gehienak arroba modukoak ziren, eta meatzari gehienak aire zabalean egiten zuten lan, %8a lurpeko galerietan soilik.
Konpainia Modernoak eta Esportazioa
Meategien ustiapenerako konpainia modernoak sortu ziren. 1858an, Bilbon, Banco de Bilbao fundatu zen. Hasiera batean ateratzen zen burdin gehiena Britainia Handira esportatzen zen, eta tona bakoitzeko 1,5 erreal kobratzen zen. Lortutako etekinak oso handiak izan ziren, eta Bilboko portuko obrak egin zituzten, itsasontzi handiak eta ez hain handiak sartu ahal izateko. Horretarako, ibaiaren ondoa dragatu zuten.
Garraioa eta Siderurgiaren Garapena
Meategietan burdina garraiatzeko aireko tranbiak, trenbideak eta abar erabili ziren, baina irabaziak hain handiak zirenez, berehala berreskuratzen zituzten inbertsioak. 1902an, enpresa siderurgikoak elkartu eta Bizkaiko Labe Garaiak sortu zituzten. Burdingintza modernoaren garapenerako harri-ikatzaren erabilera garrantzitsua zen; ondorioz, Britainia Handitik bueltatzen zirenean, bidaia aprobetxatu eta Galesko ikatza ekartzen hasi ziren.
Gipuzkoako Industrializazioa
Gipuzkoan geroago hasi zen industrializazioa. Bertan, lehenengo zentral hidroelektrikoa eraiki zen. Industrializazioa modu orekatuagoan egin zen, sektoreka banatuta:
- Arrasaten: sarrailak
- Bergaran: ehungintza
- Eibarren: armagintza
- Oñatin: elikagaiak
- Tolosan: papergintza
Industrializazioaren Gizarte Ondorioak
Industrializazioak aldaketa gogorrak eragin zituen gizartearen egituraketan, klase gizartea sortuz, bi klasetan banatuta: burgesia eta proletarioak.
Hiri Garapena eta Bizi Baldintzak
Industrializazioari esker, hiriak hazi egin ziren. Langileen auzoak eta burgesen auzoak eraiki ziren: burgesak hirietako zabalguneetan bizi ziren, eta langileak hiri zaharrean. Garai honetan, Bilbok heriotza-tasa altuenak izan zituen.
Ingurumena eta Aisia
Ekologian ere izan zuen eragina: Bilboko ibaia zeharo zikinduta geratu zen, zabor guztiak errekara botatzen baitziren, eta marea behera zegoenean, guztia agerian gelditzen zen.
Ikuskizunak eta kirolak agertzen hasi ziren hirietan. Teatroa eta operak sortu ziren; Bilbon Arriaga Antzokia sortu zen, burgesen gustukoa zen musika jartzen zutelarik. Kirol profesionala ere sortu zen, futbola kasu.
II. Errepublikaren Aldarrikapena (1931)
Monarkiaren Krisia eta Donostiako Ituna
1930ean, Primo de Riveraren diktadura bukatu zen. Ondorengo urte eta erdian, militarrek agintean jarraitu zuten, baina erabaki seriorik hartu gabe. Talde errepublikano batzuk, ezkerreko katalanistak eta Indalecio Prieto, besteak beste, Donostiako Itunean bildu ziren, monarkiaren aurka eta errepublikaren alde. Armadaren barruan ofizial ugari zeuden errepublikaren aldekoak, baita Guardia Zibilaren buruzagiak ere. Intelektual askok monarkia kendu eta errepublika ezarri nahi zuten. Talde dinastiko zaharrak, monarkiari eusten ziotenak, aspalditik zeuden krisian, eta politikari dinastiko gazteak ere errepublikanismora pasatzen hasi ziren.
Udal Hauteskundeak eta Errepublikaren Jaiotza
1931n udal hauteskundeak egin ziren, probintzietako hiriburuetan eta hiri handi gehienetan. Errepublikanoek irabazi zuten. Gobernuak ez zekien zer egin eta agintea behin-behineko gobernu bati pasatu zion. Alfonso XIII.ak boterea utzi eta atzerrira joan zen.
Garai honetan, II. Errepublika aldarrikatu zen. Errepublikak sektore askoren esperantzak piztu zituen, baina Krisi Handiaren ondorioak iristen hasi ziren, eta egoera ekonomikoak ez zuen laguntzen.
Gorte Konstituziogileak eta 1931ko Konstituzioa
Hauteskundeetan zinegotziak eta alkateak aukeratu zituzten, eta behin-behineko gobernua ezarri zen Madrilen. Hauteskunde hauetan ere, ezkerrekoak izan ziren garaile. Parlamentu berriaren helburua konstituzio berri bat egitea zen. Honela, II. Errepublikako Konstituzioa onartu zuten. Konstituzio honen ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- Presidente eta gobernuko presidente-karguak bereizten dira.
- Botere politikoaren bereizketa garbia.
- Tribunal de Garantías Constitucionales delakoa eratzen da.
- Parlamentua bakarra zen (unikamerala).
- Emakumeen boto-eskubidea onartzen da.
- Erregimen autonomikoaren eskubidea onartzen da.
- Erregimenaren izaera laikoa ondo nabarmentzen da.