Euskal Herriko Industrializazioa eta Langile Mugimendua

Clasificado en Electrónica

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,27 KB

EUSKAL HERRIKO INDUSTRIALIZAZIOA

Bizkaiko burdin mineralaren ekoizpena oso azkar hazi zen 1869an Laureano Figuerola ministroak Meatzeen Legea ateratzean, lege honekin mineralak (burdin mineral, ikatz…) gordin atera eta herri industrializatuetan saltzea ahalbidetzen zen. Euskal Foruek burdingaia landu gabe esportatzea debekatzen zuten, baina, 1876an Foruak deuseztatzean burdin minerala esportaziorako produzitzen da nabarmenki.

Lurpeko meatzeak ustiatzea Euskal Herriko konpainiek (kapital autoktonoak meagintzan sartzeko aukera dute. Ad. Ibarra familia) eta atzerriko konpainiek ere egin zuten. Atzerriko konpainiak batzuetan batu egin ziren Euskal Herriko enpresekin mea-konpainiak batzuk sortuz. Britainiarrak ziren batzuk, The Bilbao Riber and Cantabrian Railway C.L. (1870) eta Luchana Mining Company (1871); kapital frantses, belgikar, britainiar eta euskalduna (Ibarra familiarena) zuten beste batzuek, hala nola Orconera Iron Ore C.L. (1873) eta Société Franco-Belge des Mines de Somorrostro (1876), eta geroan inbertsioak egingo zituzten beste euskal familia batzuek, Chábarri, Durañona, Gandariak, besteak beste.

Atzerriko kapitalak eta atzerritar teknikoak heltzen dira. Meatzaritza inguruko azpiegitura eratzen joan zen (trenak, ontziralekuak, aireko tranbiak…), eta honela burdingaiaren erauzketa eta esportazioa bultzatzen zen. Bizkaiko burdin mineralaren ezaugarriei esker (kalitate ona, fosfororik gabekoa, erauzteko erraza, merkea, kostatik hurbil, ...) Mendebaldeko Europan eskatzea ekarri zuen, hain zuzen, Ingalaterran. Ingalaterrako Bessemer metodoak fosfororik gabeko burdin mineralak behar zuen altzairua lortzeko. Burdin mota hau bi lekutan aurkitzen zen bereziki: Bizkaian eta Suedian. Beraz, burdin minerala atzerrira saltzea Euskal kapitalismoaren oinarria izango da.

Industrializazioa burdingintza tradizionala (burdinolak...) uztea eta Labe Garaiak sortzea da. Euskal Herriko industrializazioari buruz hitz egitea, batez ere, Bizkaiko Industria Iraultza aipatzea da. XIX. mendearen amaieran finkatu zen industrializazioa Bizkaian. Industria Iraultzaren abiapuntua burdin mineralaren erauzketa eta esportazioa (batez ere Britainia Handira) izan ziren. Lortutako kapitala burdingintza industriaren oinarria eta bultzatzailea izan zen. Industrializazioaren protagonista burgesia eta banka izan ziren.

Burdinolek XIX. mendearen hasieran izandako krisiaren aurrean (teknologikoki atzeratuta geratu ziren, prezioak ez ziren lehiakorrak, ...), ekimen berriak agertu ziren. Bizkaian, 1840. urte inguruan zenbait enpresa sortu ziren: Boluetako Santa Ana, Barakaldoko Karmengo fabrika.

1875az geroztik, oso azkartu zen industrializazio-prozesua Bizkaian. Hainbat gertakizun izan ziren garai berean: burdin minerala liberalizatzea, burdingaia portuetara eramateko meatzaritzako trenak eraikitzea (Trianokoa, Orkonerakoa, Lutxanakoa) eta fosforo gutxiko burdinaren eskaera handitzea nazioartean. Atzerriko konpainia asko finkatu ziren Bizkaian.

Industrializazioak Bizkaiko egitura sozioekonomikoa guztiz eraldatu zuen. Bizkaiko langile klasea sortu zen. Bilboko itsasadarra, eraldaketa handiena jasan zuen eskualdea izan zen, eta garapen hori gizarte berri baten sorburu izan zen, hau da, etorkinez osatutako gizartearena. Bizkaiko lehen langile klase honetan bereizketa bat eman zen: meatzariak eta industria langileak. Euskal meatzariek bizi baldintza okerrenak zituzten, eta gehienak peoiak ziren. Langile kopurua oso handia zenez, bazuten non aukeratu nagusiek, eta, ondorioz, langileek oso aukera gutxi zuten hobekuntzak eskatzeko. Hauen soldatak, apalak ziren, barrakoietan bizi behar izaten zuten higiene baldintza negargarrietan eta enpresak jarritako dendetan (kantinetan) egin behar zituzten erosketak (presio garestia, kalitate txarra).

Garai haietan, euskal meatzarien zein industrietako langileen artean gehien sartu zen ideologia sozialismoa izan zen. Grebak antolatzen zituzten, adibidez, 1890eko greba, Loma itunarekin bukatu zena.

LUCHA DE KLASES - BURDINA EUSKAL HERRIAN

Atzerriko kapitalak eta atzerritar teknikoak heltzen dira. Meatzaritza inguruko azpiegitura eratzen joan zen (trenak, ontziralekuak, aireko tranbiak…), eta honela burdingaiaren erauzketa eta esportazioa bultzatzen zen. Bizkaiko burdin mineralaren ezaugarriei esker (kalitate ona, fosfororik gabekoa, erauzteko erraza, merkea, kostatik hurbil, ...) Mendebaldeko Europan eskatzea ekarri zuen, hain zuzen, Ingalaterran. Ingalaterrako Bessemer metodoak fosfororik gabeko burdin mineralak behar zuen altzairua lortzeko. Burdin mota hau bi lekutan aurkitzen zen bereziki: Bizkaian eta Suedian. Beraz, burdin mineralak atzerrira saltzea Euskal kapitalismoaren oinarria izango da.

Lan eskuaren beharrak immigrazio handia ekartzen du Bizkaira (Nerbioiko ezker aldean), ondorioz immigranteen egoerak oso tamalgarriak izango dira. XIX. mendean hasi zen Bizkaiko industrializazioak burdin-mineralaren erauzketan oinarria izan zuen.

Industrializazioren eraginez ere, migrazio-mugimenduek (Bilboko itsasadarrera) izugarrizko garrantzia izan zuten, finantza aginpide handiko oligarkia jaio zen, aberastasunaren araberako gizarte berria (Goi-klaseak, erdi mailako klaseak, Herri klaseak eta baztertuen taldea) agertzen da.

Industrializazioak Bizkaiko egitura sozioekonomikoa guztiz eraldatu zuen. Bizkaiko langile klasea sortu zen. Bilboko itsasadarra, eraldaketa handiena jasan zuen eskualdea izan zen, eta garapen hori gizarte berri baten sorburu izan zen, hau da, etorkinez osatutako gizartearena. Bizkaiko lehen langile klase honetan bereizketa bat eman zen: meatzariak eta industria langileak. Euskal meatzariek bizi baldintza okerrenak zituzten, eta gehienak peoiak ziren. Langile kopurua oso handia zenez, bazuten non aukeratu nagusiek, eta, ondorioz, langileek oso aukera gutxi zuten hobekuntzak eskatzeko. Hauen soldatak, apalak ziren, barrakoietan bizi behar izaten zuten higiene baldintza negargarrietan eta enpresak jarritako dendetan (kantinetan) egin behar zituzten erosketak (presio garestia, kalitate txarra).

Euskal langileen mugimenduak ez zuen benetako indarrik hartu XIX. mendearen bukaera arte, industria iraultzarekin batera garai hartan hasi baitziren meatzeak ustiatzen eta lantegi berriak sortzen Euskadin. Euskal meatzarien zein industrietako langileen artean gehien sartu zen ideologia sozialismoa izan zen. “La Lucha de Clases” aldizkaria argitaratzen zuen Bilbon, ... eta honek afiliatuen kopurua nabarmenki handitzea eragin zuen. Sozialismoa Nerbioiko ezkerraldean eta Bilboko langileen auzoetan zabaldu zen, eta honen hedapena Facundo Perezaguari esker gertatu zen, Bilboko Elkarte Sozialista sortuz.

Greba zen talde ekintzarik erabiliena. Euskal Herriko langileen mugimenduaren eratze prozesuan 1890eko maiatzeko grebak garrantzi handia izan zuen.

Grebaren arrazoiak izan ziren: Orcorenako kaleratutako 5 langileak berriz hartzea eta lanaldia 10 ordura mugatzea, somara lanak egitea bertan behera uztea, barrakoiak kentzea eta kantinetan nahitaez erosi beharra indargabetzea. Lantegietako langileek bat egin zuten horiekin eta gobernuak gerra-egoera deklaratu zuen Bizkaian.

Espainiako gobernuak Loma kapitain jenerala greba gelditzeko bidali zuen. Greba “Loma ituna” amaitu zen. 10 orduko lan eguna jarri zen eta barrakoi eta kantinak behin betiko desagertu ziren.

Entradas relacionadas: