Euskal Herriko eta Kanarietako Erliebea: Egitura Geologikoak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,28 KB

Kanaria Uharteetako Erliebea

Kanarietako erliebe-mota bolkanikoak era askotakoak dira:

Erliebe Bolkaniko Motak

  • Kono bolkanikoak: Gailurrean irekiak diren kono-itxurako goraguneak dira (adibidez, Tenerifeko, La Palmako eta Lanzaroteko sumendi batzuk).
  • Galdarak: Zirkulu-formako krater handiak dira.
  • Malpaís: Laba-jario zaharrez osatutako eremu malkartsuak dira.
  • Dikeak eta rokeak: Magma isurtzeko hodiak dira.
  • Sakanak: Haran estuak, malkartsuak eta ibilbide laburrekoak dira.

Kanarietako Kostaldea

  • Itsaslabar handiak.
  • Hondartzak (adibidez, Kanaria Handiko Maspalomas).

Euskadiko Erliebea

Euskadiko erliebea bi unitate nagusik osatzen dute: Euskal Mendiak eta Ebroko Zokogunea.

Euskal Mendiak

Pirinioak eta Kantauriar mendilerroaren bertako sektorean kokatuta daude. Altuera moderatukoak dira eta Orogenesi Alpinoaren ondorioz tolestu eta eraikitako Aro Sekundario eta Tertziarioko eraketa sedimentarioz osatuak.

Iparraldeko Ur-isurialdea

Ur-isurialdeen iparraldean kokatutako mendikateak:

  • Kostaldeko mendikateak: Altuera gutxikoak (adibidez: Jaizkibel, Ulia, Urgull, Igeldo).
  • Itsasbazter aurreko mendikatea: Kostatik urrutiago dauden mendizerrak osatzen dituzte. Mendiak garaiagoak bihurtzen dira, aldapa nabarmenagoak eta desnibel gogorrak dituzte (adibidez: Ernio eta Erlo).
  • Bost Hirietako mendigunea: Gipuzkoa eta Nafarroa artean Palezoikoko materialez osatutako mendi-egitura tipikoa altxatzen da (adibidez: Aiako Harria).
  • Erdiko ibaibideetako mendi eta haranak: Itsasbazter aurreko mendikatearen eta ibai nagusien sorburuen artean hedatzen den unitate litologiko bariatu bat da (adibidez: Urko, Sollube eta Ganekogorta).

Kantauriar-Mediterranear Uren Mugalerroa

Atlantiko eta Mediterraneo arteko uren mugalerroa markatzen duen mendikatea da (adibidez: Aralar, Aizkorri, Gorbeia, Salbada). Kare-harrizko litologiak morfologia karstikoa sortzen du.

Hegoaldeko Ur-isurialdea

Mugalerroaren hegoaldean kokatutako unitateak:

  • Lautada: Zadorra ibaiak drainatzen duen eta orla menditsuak mugatzen duen haran zabala.
  • Araba erdiguneko mendizerrak: Lautada eta Trebiñoko arroaren artean hedatzen dira (adibidez, Entzia eta Gasteiz Mendiak).
  • Mendebaldeko haran eta mendizerrak: Kare-harrizkoa batez ere (adibidez, Badaia eta Artzena).
  • Trebiñoko arroa: Litologia bariatuen duen Tertziarioko arro sedimentarioaz osatua.
  • Hego-ekialdeko haran eta mendizerrak: Joar eta Kodes mendizerren magalean Kanpezuko Santa Kurutzeko zokogunea dago.
  • Toloño-Kantabria-Joar mendizerra: Araba erdiguneko eskualdeak banatzen ditu. Kare-harrizkoa da, Palomares gailurrean bukatzen dena.

Ebroko Zokogunea

Toloño-Kantabria-Joar mendizerraren eta Ebro ibaiaren artean Arabar Errioxako eskualdea hedatzen da. Eskualde hori Ebroko zokogune zabalaren zati txiki bat da. Tertziario eta Kuaternario garaiko materialez osatua dago (buztinak, hareharriak).

Entradas relacionadas: