Euskal Herriko Klima Motak eta Landaeraketa

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,77 KB

Euskal Herria Prezipitazioak 800 mm-tik gora eta erregularrak dira. Ez dago urtaro lehorrik, eta gehiengoa udazkenean eta neguan izaten da. Horren arrazoia lurrazalaren erliebea, borrasken joan-etorria eta itsasoko haize hezeak dira.

Batez besteko tenperatura moderatua da, eta tenperatura-bitartea txikia da, neguak moderatuak direlako itsasoa hurbil dagoenez (ez dira 6 °C-tik beherakoak) eta udak freskoak direlako (batez beste, ez dira 22 °C-ra iristen).

Trantsizioko Klima Ozeanikoak Arabako (Arabako Laurada) eta Nafarroako (Sakana, Burunda eta Iruñerria) erdiko sakonuneak harrapatzen ditu. Klima ozeanikoaren eta mediterraneoaren arteko klima da.

Arro horiek iparraldetik ixten dituzten uren banalerroko mendiek eragin ozeanikoak modu partzialean murriztu eta kontinentalizazioari laguntzen diote. Urteko prezipitazioek apurka-apurka behera egiten dute iparraldetik hegoaldera, eta 900 eta 600 mm bitartekoak izaten dira. Gehiengoa udazkenean eta neguan izaten dute, eta gutxiengoa udan. Urteko batez besteko tenperatura freskoa da (10 °C eta 12,5 °C bitartean), eta neguak hotzak dira, izozte ugarirekin, batez ere Arabako Lautadan.

Klima Mediterraneo Kontinentalizatua Ebroren sakonunean, Arabako eta Nafarroako lurretan, hedatzen da. Ez dago itsasoaren eraginik, eta horrek kontinente-ezaugarriak ematen dizkio. Prezipitazioak urriak (300 eta 600 mm bitartean) eta irregularrak dira. Udan lehortea egoten da, eta gehiengoak ekinozioetan. Tenperaturak muturrekoak dira, eta tenperatura-bitartea handia da (17 °C eta 20 °C bitartean), negua hotza delako, izozteak ugariak direlako eta uda freskoa edo beroa delako.

Mendiko Klima mendi-inguruetan dago, 1000 m-tik gora. Prezipitazioak oso ugariak dira (1.500 mm-tik gorakoak eta 1.800 mm-tik gorakoak urrean), eta neguan elurretan erortzen dira. Batez besteko tenperatura txikia da (10 °C-tik beherakoa); neguak hotzak dira, eta udak freskoak.

Klima Motak eta Landaeraketa

Klima Ozeanikoa eta Landare Paisaia. Flora eskualdea eurosiberiarra da, eta honetan landare formazioa nagusia baso hosto erorkorra da, eta horren lekuan zakardia eta belardiak hazten dira. Baso hosto erorkorrean haritza dugu altitude txikian, eta pagoa 500 metrotik gora hariztia eta pagadia sortuz. Lehenengoa azalera txikian hedatzen da eremu horretan lur sailak sortu baitira historian zehar.

Bestalde, zatia handi batean gizakiak landatutako zuhaitzak hedatzen dira gaur egun, pinua eta eukaliptua. Basoaren mozketatik sastrakak ditugu hedatuak, txilarra eta otea (txilardia oro har), eta horiekin batera mendiko larreak. Salbuespen bezala, kareharrizko eremuetan mediterranear landaredia aurkitzen da (artadia eta gurbitza). Ibaien erriberan, erabateko hezetasunera moldatuak, zuhaitz arrunta haltza da (haltzadia) eta sastrakarik hedatuena sahatsa.

Barnealdeko ozeanikoan ametza eta basa pinua edo pinu gorria hedatzen dira basoaren estratuan.

Klima Mediterranearra. Flora eskualdea mediterraneokoa da, formazio nagusia baso hosto iraunkorra eta sastrakadiarekin batera udako lehortera egokitua.

Basoaren estratuan artea dugu zuhaitzik hedatuena artadia sortuz, eta altitudean ametza eta haritza. Mediterranear klima mota guztietan dago, hego ekialdeko kostaldean izan ezik. Hezetasun gehiagoko eremuetan artelatza dugu, Extremadura, Cadiz eta Gironan. Bi espeziek angio izeneko eremua sortzen dute, zuhaitz handien artean belardiak hedatuz, abeltzaintzarako eta ehizarako eremu aproposa. Gizakiak landatutako pinudia hedatu da zonalde honetan. Sastrakadiari dagokionez, garriga deitzen da landare formazioa, altuera txikiko zuhaixkez eta sastrakez osatua (erromeroa, ezkaia -tomillo-, izpiliku -lavanda-). Ibaien erriberan zuhaitz normala makala da -chopo-.

Mediterranear klima mota lehorrenean, penintsulako hego ekialdean eta Ebroko sakonunearen erdialdean estrepa hedatzen da, behe belarrez eta sastraka baxu eta arantsatsuz osatua. Palmondoa eta espartzua dira horko espezie esanguratsuak.

Mendiko Klima eta Landaredia. Mendikateetan mailetan edo estaitan antolatzen da landaredia, altitudearen eta orientazioaren arabera. Iparraldeko mendikateetan artadia eta hariztia dugu; estai azpialpetarrean, 1200-2400 m bitartean, konifero naturalak dira nagusi: izei zuria, pinu gorria eta pinu beltza; estai alpetarrean mendiko larrea hedatzen da; eta elur estaian, 3000 metrotik gora, ez dago landarediarik.

Kanarietako Landare Paisaia. Kokapen geografikoa, erliebe menditsua eta irlak izateagatik endemismoz eta erlikiaz beteta daude, dragoa esate baterako, edo pinu kanariarra. Baso formaziorik originalena laurisilva da (800-1200 m bitartean).

Entradas relacionadas: