Euskal Herriko Klimak: Eskualdeak eta Ezaugarri Nagusiak
Clasificado en Geografía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,51 KB
Euskal Herrian, Atlantikoko eta Mediterraneoko klimak dira nagusi. Horren arabera, lau klima-eskualde bereizten dira:
- Klima atlantikoa
- Klima mediterraneo-kontinentala
- Atlantiko eta Mediterraneoaren arteko trantsizioko klima
- Mendialdeko klima
Itsasertzeko Klima Atlantikoa
Bi isurialdeak bereizten dituen banalerrotik iparralderako lurraldeari dagokio, besteak beste:
- Bizkaia
- Gipuzkoa
- Nafarroako ipar-mendebaldea
- Arabako iparraldea
- Lapurdi
- Nafarroa Behereko iparraldea eta erdialdea
- Zuberoako iparraldea
Hezea eta euritsua da urte osoan. Euri gehien udazkenean eta neguan egiten du. Itsasoaren eraginez, ez da tenperatura-aldaketa handirik izaten. Udan, batez beste, 19-20 ºC izaten dira; neguan, 8 ºC; eta urteko batez bestekoa, 13 ºC-koa.
Klima Mediterraneo-Kontinentala
Isurialdeen banalerrotik hegoaldera dauden lurrei dagokie, hala nola:
- Nafarroako erdialdeko hegoaldea
- Errioxa
- Arabako mendebaldeko mendialdea
Lurralde horietan klima mediterraneoa da, baina klima kontinentalaren ezaugarriak ere baditu: uda lehorra da, eta udatik negura eta egunetik gauera tenperatura-aldaketa handiak izaten dira. Udaberria da urtarorik euritsuena, maiatza bereziki. Atlantikoko eta Mediterraneoko aire-masak sartzen direnean, ekaitz bortitzak izaten dira. Uztailetik irailera bitartean euri gutxi izaten da. Uda, berriz, luzea, beroa eta lehorra da. Urteko batez bestekoa 13-14 ºC-koa da. Udan 24 ºC inguru izaten dira, eta neguan 4-5 ºC.
Trantsizioko Klima
Bien ezaugarriak ditu: Arabako Lautadako eta Nafarroako erdialdeko iparraldeko klima da. Tenperatura eta euri-kopurua aurreko bi klima-motei dagozkien balioen artean kokatzen dira. Iparraldean, itsasotik hurbilago dagoen neurrian, hegoaldean baino euri gehiago egin ohi du. Iparraldean negua da urtarorik euritsuena; hegoaldean, berriz, udaberria. Udan, oro har, ez du euririk egiten. Urteko batez besteko tenperatura 11-12 ºC bitartekoa da. Negua luzea eta hotz samarra izaten da.
Mendialdeko Klima
Nafarroako ipar-ekialdean, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hegoaldean, eta 1.300 m-tik gorako mendialdeetan izaten da (Gorbeia, Aralar, Aizkorri). Negua luzea eta hotza da (0-1 ºC batez beste). Abendutik maiatzera bitartean, euria eta elurra maiz egiten du. Udak bero samarrak baina laburrak izaten dira. Hala ere, mendiaren kokapena eta orientazioa kontuan hartu behar dira, desberdintasunak baitaude.