Euskal Herriko Mendiak eta Pirinioak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,13 KB
1. Pirinioak: Hiru Erregeen Mahaitik (2.428 m) hasi eta Larruneraino (900 m) hedatzen dira.
1.1. Ardatzetako Pirinioak: Larrun, Irati eta Aiako Harriak dira mendi nagusiak. Ez dira oso garaiak. Materiala kuartzitak, granitoak eta kareharriak dira. Ibaien jarduera oso bizia da eta haitzarte sakonak sorrarazi ditu.
1.2. Pirinioen Hego isurialdea:
1.2.1. Barrualdeko mendikateak: garaiena eta hedadura handikoenak dira (Orhi 2.021 m; Auñamendi 2.521). Horma bertikalak eta ibaiek sortutako arroilak.
1.2.2. Barrualdeko sakonuneak: Irunberritik Iruñeraino eta Arakileko korridoretik luzatzen da. Material tertziarioak, flysch eta marga sektoreak nabarmentzen dira.
1.2.3. Kanpoaldeko mendikateak: Erreniega, Alaitz, Izko eta Leire. Tertziarioko materialez osatuta daude.
1.3. Pirinioen ipar isurialdea: orografia sinplea du. Modelatu leun eta monotonoa osatzen dute.
2. Euskal Herriko Mendiak
2.1. Ur Banalerroaren iparraldea: Kostaren paraleloan Errobi ibaitik Barbadun ibaiaraino luzatzen da, ez dira tontor oso garaiak.
2.1.1. Kostaldeko mendikate tertziarioa: Getariatik Gipuzkoa ekialdeko muturrera. Jaizkibel-Ulia lerrokadura. Flych paisaiak azaltzen dira.
- 2.1.2. Kostaldeko ipar antiklinarioa: Bortzirietako mendikatea eta Matxitxako lurmuturraren artean. Ernio(1.072 m), Izarraitz(1.026), Arno eta Sollube. Kareharri eta modelatu karstiko ugari dira.
2.1.3. Bizkaiko sinklinarioa: Punta Galeatik Bortzirietako mazizora doa. Unbe, Oiz(1026 m) eta Murumendi. Erliebeak forma biribilduak agertzen ditu.
2.2. Ur Banalerroaren hegoaldeko mendikate eta arroak: Ebro ibaiaren arroan. Material gehienak tertziariokoak dira.
2.2.1. Arabako lautada.
2.2.2. Mendebaldeko mendikateak: Badaia, Arkamo, Gabixo, Salvada eta Arrato.
2.2.3. Erdialdeko mendikateak: Araba eta Nafarroako lurraldeetan hedatzen dira. Andia, Urbasa, Entzia, Iturrieta, Gasteizeko mendiak eta Trebiñoko arroa dira.
- 2.2.4. Hegoaldeko mendikateak: Toloño eta Kodeseko mendikateak.
3. Ebroko sakonunea: hegoaldetik Ebro ibaiak mugatzen dute. Bardeak basamortua eta Arabako Errioxa bertan dira.