Euskal Herriko Mendiak: Pirinioak eta Kantauriar Mendiak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

Pirinioak: Ezaugarriak eta Egitura

Pirinioak Hiru Erregeen Mahaitik (2.428 m) hasi eta Larruneraino (900 m) hedatzen dira.

Ardatzetako Pirinioak

  • Larrun, Irati eta Aiako Harriak dira mendi nagusiak.
  • Kuartzoak, granitoak eta kareharriak dira nagusi.
  • Ez dira oso garaiak; ibaien jarduera oso bizia da eta hartzaile sakonak sorrarazi ditu.

Pirinioen Hegoaldeko Isurialdea

  • Barrualdeko mendikateak: Garaienak eta hedadura handienekoak dira (Orhi 2.021 m; Auñamendia 2.521 m). Horma bertikalak eta ibaiek sortutako arroilak daude.
  • Barrualdeko sakonuneak: Irunberritik Iruñeraino eta Arakileko korridoretik luzatzen da. Material tertziarioak, flyschak eta marga sektoreak nabarmentzen dira.
  • Kanpoaldeko mendikateak: Erreniega, Alaitz, Izko eta Leirek osatzen dute, eta tertziarioko materialez osatuta daude.

Pirinioen Iparraldeko Isurialdea

  • Orografia sinplea du, eta modelatu leun eta monotonoa osatzen du.

Euskal Herriko Mendiak

Ur-Banalerroaren Iparraldea (Kostaldeko Eremua)

Kostaren paraleloan Errobi ibaitik Barbadun ibaiaraino luzatzen da. Ez ditu tontor oso garaiak.

  • Kostaldeko mendikate tertziarioa: Getariatik Gipuzkoako ekialdeko muturrera. Unitate aipagarriena Jaizkibel-Ulia lerrokadura da, eta bertan flysch paisaiak azaltzen dira.
  • Kostaldeko ipar antiklinarioa: Bortzirietako mendikatea eta Matxitxako lurmuturraren artean dago. Kareharri eta modelatu karstiko ugari dira. Aipatzekoak:
    • Ernio (1.072 m)
    • Izarraitz (1.026 m)
    • Arno
    • Sollube
  • Bizkaiko sinklinarioa: Punta Galeatik Bortitzirietako mazizora doa. Erliebeak forma biribilduak agertzen ditu. Aipatzekoak:
    • Unbe (301 m)
    • Oiz (1.026 m)
    • Murumendi (864 m)
  • Bizkaiko antiklinorioa: Bortzirietako mazizotik Ordunte mendikateraino doa. Pirinioen segida da: Aralar, Aizkorri, Anboto, Gorbeia eta Ganekorta. Litologia aldetik kareharriak dira nagusi eta modelatu karstikoak osatzen dute.

Ur-Banalerroaren Hegoaldeko Mendiak eta Arroak (Ebroko Arroa)

Ebro ibaiaren arroan kokatzen dira. Material gehienak tertziariokoak dira.

  • Arabako lautada
  • Mendebaldeko mendikateak: Mendi nagusiak:
    • Badaia
    • Arkamo
    • Gibixo
    • Salbada
    • Arrato
  • Erdialdeko mendikateak: Araba eta Nafarroan hedatzen dira. Andia, Urbasa, Entzia, Iturrieta eta Gazteizeko mendi eta Trebiñoko arroa du.
  • Hegoaldeko mendikateak: Toloñoko eta Kodeseko mendikateak osatzen dute.

Ebroko Sakonunea

Ebro ibaiak mugatzen du hegoaldetik. Bardeak basamortua Arabako Errioxan dago.

Entradas relacionadas: