Euskal herriko mendikateak
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,33 KB
Gure unitate didaktikoan Gorputz Hezkuntzako 9 helbururen artetik 3 helburu lortzea gustatuko litzaiguke. Izan ere, Euskal Pilota aitzakiatzat hartuta helburuok lortzea posible dela uste baitugu. Lehenengoa,” (4) Euskal Herriko jolas- eta kirol-tradizioak ezagutzea, interpretatzea eta haietan parte hartzea, eta beste kultura batzuetakoak ere aztertzea eta haien berri jakitea, bai eta haiekin lotutako askotariko jarduera fisikoak, adierazpen-jarduerak eta kirol-jarduerak praktikatzea ere, herrialde bakoitzeko identitatea eta kultura-balioak ulertzeko eta baieztatzeko, eta aldi berean aberastasuna eta inklusioa dakartela ulertzea eta balioestea” izango litzateke. Gure unitate didaktikoan zentratuz gero, Euskal Pilota Euskal Herriko kiroletako bat izanik, honen bidez euskal jarduera fisikoa praktikatzea eta gure herriaren identitate eta aberastasun iturri dela balioestea hartuko genuke helburutzat.Honekin batera, DBH 3.Mailako “(3.8)Euskal Herriko eta nazioarteko jolas-tradizioak ( inauteriak, kirolak) ezagutzea eta lantzea”, ebaluazio-iripidea hartuko genuke kontutan.Bigarrena, berriz,”(8) Euskal Pilotaren modalitate ezberdinak eta etapa ezberdinak modu autonomoan eta sistematikoan planifikatzea, antolatzea eta praktikatzea, kontuan hartuta banakoen nahiz taldearen ezaugarriak, interesak eta beharrak, bizi-kalitatea areagotzeko, oreka emozionala lortzeko eta komunikazio- eta adierazpen-trebetasunak hobetzeko helburuarekin”. Bertan, “(3.10) Eskola-ingurunean edo eskolaz kanpo egiteko jolas-jarduerak planifikatzea eta antolatzea”, ebaluazio-irizpidea txertatuko genuke.