Euskal Idazle eta Bertsolari Nabarmenak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB

Lasturko Miliaren eresia (XV. mendea)

XV. mendearen hasieran dute oinarri Lasturko Miliaren bertsoek. Lasturko Milia andere Leizaola dorretxean bizi izan zen, baina Arrasatera ezkondu zen beste ola bateko gizon batekin. Milia gazterik hil zen. Gaubeilan zeudela, Miliaren ahizpek bertsoak kantatu zizkioten. Miliaren ahizparen ustez, alargunak ez zuen ondo zaindu eta maitatu Milia. Ahizpak Milia Lasturrera eraman nahi zuen, han lurperatu zezaten.

Piarres Topet Etxahun (1786-1862)

Bere Etxahunen bizitzaren kantorea bertso-sortan esaten duenaren arabera, ez zuen bizitza erraza izan. Familiako giro txarrak gizon zail eta bortitz bihurtu zuen. Gazteetan etxeko neskame bat haurdun utzi zuen, baina gurasoek etxe oneko emakume batekin ezkonarazi zuten. Emaztearekin beste sei seme-alaba eduki zituen, baina ezkontzak ez zuen ezer onik ekarri. Emazteak beste gizon batekin engainatzen zuen, eta egun batean Etxahun haserre egin zen eta bere lagun bati tiro egin zion, bere emaztearen amorantea zela pentsaturik. Espetxean urte batzuk igaro eta gero, erromes joan zen Santiagora. Erromesaldi horretan ere kartzelatu zuten. Eskale gisa eman zituen bere azken urteak. Denbora-pasa, herriko haurrei idazten eta irakurtzen irakasten zien. Zuberoar olerkari eta bertsolari ezagunenetakoa da. Bere bizitza bere bertsoetan islatzen da. Koplari bikaina izan zen. Bere bertso gehienak galdu dira.

Jose Maria Iparragirre (1820-1881)

Erromantizismoaren arrakasta unean bizi izan zen. Bizitza ulertzeko erak jarduera zeharkatu zuen, eta modu horretan azal daitezke bere olerkiak. Erromantizismo artistikoaren pertsonaiarik azpimarragarriena dugu. Gernikako Arbolaren ereserkia kontzientzia adierazle garaiena da. Musika ere landu zuen. Pertsona paperetan nabarmendu zen. Urretxun jaio zen. Frantziara joan zen eta han gitarrarekin kantari hasi zen. Napoleon III.ak Frantziatik bota zuen eta beste herrialde batzuetara abiatu zen. Herriratu eta berehala Ameriketara joan behar izan zuen. Argentinan eta Uruguain 23 urtez artzain bezala ibili ostean, itzuli eta hil egin zen.

Indalezio Bizkarrondo Bilintx (1831-1876)

Maitasun gaietan aritzen zen. Umore gazi-gozoko idazlea izan zen. Sentimendu handiko idazlea zen. Poeta bakartia izan zen garai hartan. Bertsoetan Donostiako euskara urbano zaharra mintzo zen. Donostiako alde zaharrean jaio zen. Indalezio 'Moko' deitzen zioten, istripu batengatik gelditu zitzaion aurpegiagatik. Arotza zen, liberalen aldekoa zen. Bertsolari petoa zen Bilintx.

Entradas relacionadas: