Euskal Idazle Garrantzitsuak: Sarrionandia, Atxaga eta 'Trikuarena'
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,32 KB
Joseba Sarrionandia: Biografia
Iurretan (Bizkaian) jaio zen 1958an. Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasi zuen. Gaztetatik irakurle ona izan zen, eta aldizkari askotariko kolaboratzaile, itzultzaile, irakasle eta euskaltzain urgazle aritu zen. ETAko kide izateagatik atxilotu zuten, eta 1980-1985 bitartean espetxean egon zen. 1985eko San Fermin egunean, Martuteneko presondegian zegoela, Imanol kantariaren emanaldia izan zen kartzelan. Emanaldia amaitutakoan, bozgoragailuetan (bafleetan) ezkutaturik ihes egin zuen, eta harrezkero iheslari da.
Bernardo Atxaga: Ibilbidea eta Obra
Bernardo Atxaga, asteasuarra, 1951n jaio zen. Zalantzarik gabe, Euskal Literaturak gaur egun duen idazlerik garrantzitsuenetakoa da, eta gure herritik kanpora proiekzio eta osperik handiena lortu duena ere bada. Bere lanaren nazioarteko oihartzun horretan, Obabakoak izeneko obra izan da arrazoi nagusia. Lan horrekin honako sari hauek irabazi zituen: Euskadi Saria eta Espainiako Literatur Sari Nazionala. Gainera, Europa sarirako finalisten artean kokatzea ere lortu zuen. Poesia, nobela, hitzaldi eta beste hainbat lan direla medio, literaturaren munduan buru-belarri sarturik bizi izan da urteetan Bernardo Atxaga, eta ekimen horren fruitu dira bere azken emaitza baliotsuak. Idazlearen etorkizuna are oparoagoa dela aurreikusten da.
"Trikuarena" Poema: Sorkuntza eta Argitalpena
Trikuarena poema soltea, 1988an sortua, bi urte geroago argitaratu zen beste zenbait olerki eta besterekin batera, Poemas & Híbridos liburuxka elebidunean.
"Trikuarena" Poema: Edukia eta Forma
Trikuarena poemak kirikino baten istorio laburra kontatzen du, bere habian esnatzen denetik automobil baten gurpilpean amaitzen den unera arte. Tarte horretan, animaliatxoaren ohiturak eta izaera deskribatzen ditu. Autoreak trikuarekiko erakusten duen begikotasuna nabarmena da. Bi elementu elkarren kontrajarri azaltzen dira: trikua eta automobila —edo natura eta zibilizazioa—. Azken lerroetan, halako egokitasunik eza eta bidegabekeria agertzen dira, gaia neurri handi batean ekologiko bihurtuz. Idazlearen jarrera eta tonua, bestalde, trikuaren aldekoak dira. Automobilaren argiak agertzean dator gatazka, trikuak ez baitu babes naturalik horrelakoen aurka.