Euskal Idazleak eta Olerkarien Belaunaldia

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Klaudio Sagartzazu "SATARKA"

Hondarribian jaio eta hil zen.

Lanak

  • Txinpartak (1922)
  • Aurtxoa seaskan
  • Ihintza begian (1957)

Joules Moulier "OXOBI"

Idazle eta kazetari hark bertsoz moldatutako liburu mordoxka bat taxutu zuen: antzerki tankerakoak, bertsotan guztiak.

Olerkarien Belaunaldia

Kide nagusiak

  • Lizardi (itz-lauz)
  • Lauaxeta (Bide Barrijak)
  • Orixe (Jainkoaren billa)

Mugimenduaren ezaugarriak

Mugimendu honen barruan poesia minoritarioa, hautatua, zail samarra landuko dute hasiera batean. Laster konturatuko dira, ordea, ez dela egokiena helburutzat daukaten herrigintzarako. Horregatik, 1935-36 inguruan eredu errazago eta herritarragoen bila saiatuko dira, nahiz eta zenbaitek lehengoari eutsi. Edonola ere, ez dugu pentsatu behar olerkariek talde guztiz homogeneoa osatzen zutenik: berrikuntzarako nahi eta kemen horretan bat etorri arren, pentsakeraz zein idazkeraz alde nabariak zituzten batzuetan.

Jose Maria Agirre "LIZARDI"

Bere garaiko talde euskaltzaleetako langilerik saiatuenetarikoa izan zen. Hizlari gisa ere merezitako ospea bereganatu zuen. Luma dotorea zeukan Lizardik prosaz. Antzerkian ere saioak egin zituen. Olerkari gailen bilakatu zen.

Poesia ildo nagusiak

Izadia sarritan azaltzen da Lizardiren bertsoetan. Urtaroen arabera aldatuz doan natura du idazgai, kolore, argi-itzal eta soinuekin. Beste poema batzuetan, egoera afektiboek berenganatzen dute protagonismoa.

Estepan Urkiaga "LAUAXETA"

Bizkaian jaio zen. Ikasketak Loiolan eta Durangon egin zituen jesuitetan. Jesusen Konpainia utzi eta Bilbora jo zuen 1928an. 1937ko apirilean Gernikan atxilotu eta Gasteizen fusilatu zuten.

Lanak

  • Bide Barrijak
  • Arrats Beran

Nikolas Ormatxea "ORIXE"

Gipuzkoan jaio zen. Jesuita ikasketak egin zituen. Euzkadi egunkarian lan egin zuen. 1931-1936 bitartean jaioterrira erretiratu zen, Euskaldunak poema epikoa gauzatzera. Espainiako Gerra hasi zenean, atxilotu eta preso egon zen Iruñean. Euzko-Gogoa aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Prosaz lan anitz egin zituen, itzulpenetan maisu, poesian sortzailerik oparoenetarikoa. Lan erlijiosoak ere idatzi zituen.

Orixeren ondarea

Orixek Aitzolekin liskarrak izan zituen. Hitzkera aldetik maisutzat hartu zuten. Bere poemetan ukaezinezko literatur balioak aurkitu dizkiote. Gure poema nazionala sortu zuen.

Entradas relacionadas: