Euskal Idazleak: Panorama Laburra
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,3 KB
Arantxa Urretabizkaia donostiarra izan zen garai hartan xede tinko batekin narrazioaren munduan murgildu zen lehen emakumea. Zergatik Panpox nobela laburrarekin ekin zion eta Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik. Emakumearen barne mundua islatzen daki Arantxak bereziki: maitasuna, bakardadea, amatasuna, ama-semeen arteko harremanak...
Mariasun Landa
Errentiarra da, berriz, haur literatura lantzen dutenen artean estimatuenetakoa eta oparoenetakoa. Kaleratu dituen hogeitaka liburuen artetik Txan fantasma eta Errusika. Hauetariko batzuk lau edo bost hizkuntzetan publikatu dira jadanik.
Haranburu Altuna
Alegiarra, antzerkigile, saiogile eta editorea, besteak beste. Arrakasta handia lortu zuen lehen nobelarekin Itsasoak ez du esperantzarik gai eta teknika moderno antzekoak izanik, irakurterraza suertatzen zelako agian. Caritate.
1950ko Hamarkada
Bernardo Atxaga
Gaur egun munduko euskal idazlerik ezagunena da. Asteasuarra. Antzerki eta poesia bideetan ere ibili da baina indarrik hoberenak narrazioari eskaini dizkio. Ziutateaz eleberri esperimentalarekin eta Bi anai eleberriarekin irakurleria zabala bereganatu zuen euskaldunen artean baina Obabakoak liburuarekin iritsi zitzaion nazioarteko fama hainbat sari erdietsi eta gero. Gehien itzuli den euskarazko obra da hau. Behi euskaldun baten memoriak eleberriak elementu magikorik falta ez du.
Atxagarekin batera trebatu ziren Bilboko Pott banda literarioan besteren artean, "Jimu" Iturralde eta Joseba Sarrionandia.
Joseba Sarrionandia
Iurretarrak kartzelan idatzi zuen Narrazioak deritzona izan zen lehen ipuin liburua. Saio edo narrazio laburra oso gogoko du eta lan eredugarriak ditu arlo horretan: Ni ez naiz hemengoa. Azken aldera nobelagintzari ere heldu dio Lagun izoztua.
Koldo Izagirre
Pasaitarra Saizarbitoriarekin batera aritu zen Oh! Euzkadi literatura aldizkaria kudeatzen. Harrezkero makina bat zereginetan jardun du euskal kulturaren munduan. Poesian lan ugari eta garrantzitsuak dauzka argitaraturik. Prosagintzan askotariko liburuak kanporatuko ditu: narrazio labur eta esperimentalak; eleberri laburrean, gazte nobelan gizarte kritika zorrotza egiten du.