Euskal Ilustrazioa eta Euskararen Defentsa

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB

Euskal Herriko Adiskideen Elkartea

Euskal Herriko ekonomiako arazoek bultzatuta, talde batek Euskal Herriko Adiskideen Elkartea sortu zuen, Ilustrazioko eta Argien Mendeko ideia berritzaileekin. Azkoitiko Zalduntxoen taldea izan zen. Helburua Irurak bat egitea zen, hiru probintzien arteko loturak indartzeko. Beste helburuetako bat ekonomikoa eta kulturala zen, herriaren ezjakintasuna desagerraraztea. Gaztelania aukeratu zuten hezkuntzarako hizkuntza gisa, eta ez euskara. Larramendik gaztelaniaz idatzi zituen lan gehienak.

Aita Manuel Larramendi

Euskararen apologista sutsu honek jarraitzaile asko izan zituen. Andoainen jaio zen 1690. urtean. Filosofia ikasketak egin ondoren, Salamancan teologia irakasle aritu zen. Bere lehen bi liburuak argitaratu zituen, euskararen aldekoak. Valladolidera joan zen irakasle. 1734. urtean Loiolara erretiratu zen, eta 1766an hil zen.

Argitaratutako lanak

Lan ugari idatzi zituen, baina ez zituen guztiak argitaratu. Lehen liburuak De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España eta Arte de la Lengua Bascongada izan ziren. 1736an, Discurso historico sobre la antigua famosa Cantabria lanean euskararen defentsa sutsua egin zuen, irainzaleen kontra gogor jardunez. Diccionario Trilingüe del Castellano, Bascuence y Latín argitaratu zuen. Neologismo batzuk asmatu zituen; horregatik, oso kritikatua izan zen. Baina bere hiztegia lan handia izan zen. Larramendi hil ostean, jesulagunak Espainiatik bota zituzten eta ahaztuta geratu zen, Aita Fitak Corografia de Guipuzcoa argitaratu zuen arte. Gipuzkoako deskribapen zehatza ematen duen liburua da. Altunak eta Lakarrak Larramendiren euskal testuak argitaratu zituzten.

Lanaren estilistika

Eztabaidatua eta eztabaidazalea, argia eta jario handikoa izan zen, gaztelaniaz zein euskaraz kalitatezko lanak egin zituen. Euskaraz ederki zekien eta maisuki erabiltzen zuen, baina gaztelaniaz idazteko beharra ikusi zuen, euskara arrotzen aurrean defendatzeko.

Larramendiren eragina

Lanak bi ekarpen aberats izan ditu: euskarari bere duintasun arautua egokitzea, eta hizkuntzaren aldeko lanetara jendearen borondateak erakartzea. Larramendiren ondoren idazle asko sortu baitziren Euskal Herrian.

Agustin Kardaberaz

Hamazortzi urte zituela, Jesusen Lagundian sartu zen hernaniar hau. Filosofia ikasketak egin ondoren, Bilbon egon zen irakasle. Gero Loiolara joan zen bizitzera. Gipuzkeraz idatzi zuen Larramendiren jesulagun honek. Erlijio lanak itzuli, moldatu eta idatzi zituen, eta euskarari buruzko lan bat ere argitaratu zuen. Beste idazle askoren moduan, euskara hezkuntzan baztertuta zegoela salatu zuen.

Juan Antonio Ubillos

Billabonan sortu zen 1707. urtean; frantziskotar egin zen. Teologia eta Filosofiako ikasketak egin zituen. Lehen hiru liburuak latinez idatzi zituen. Herri hizkera aberatsa eta adierazkorra erabiltzen zuen.

Sebastian Mendiburu

Oiartzunen jaio zen. Jesulaguna izan zen eta Nafarroan ibili zen misiolari. Italiara alde egin eta han hil zen 1782an. Idazlan ugari utzi zituen, gehienak erlijio alorrekoak. Goi nafarreraz idatzi zuen, hizkuntza dotoreziaz eta erraztasun handiz erabili zuen.

Añibarro

Ugaon jaio zen 1748. urtean. Frantziskotarren ordenan sartu eta apaiztu zen. Bizkaiera erabiltzeaz gain, hizkuntza eredu bat eman zuen.

Entradas relacionadas: