Euskal Industria: Egoera eta Sektore Nagusiak
Clasificado en Geografía
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,81 KB
Sektoreetan espezializatuta baitzegoen.
Krisi honek ondorio hauek ekarri zituen: enpresak ixtea, produkzioa eta lanpostuak moldatu beharra, industriako BEGren hazkundea murriztea eta langabezia haztea. Azken emaitza desindustrializazio prozesua izan zen eta ondorioz euskal industriak pisua galdu zuen Espainiako industria sisteman.
Honi guztiari aurre egiteko, EAE-n industria berregituratzeko politikak abian jarri ziren. Horrela, industria birmoldatu eta berrindustrializaziorako politikak abian jarri ziren. BUZ (berrindustrializazio urgenteko zona) delakoak sortu ziren.
3. INDUSTRIAREN GAURKO EGOERA: EZAUGARRI OROKORRAK
Gaur egun euskal industriaren ezaugarriak honako hauek dira: metalen espezializatutako produkzioa, enpresa txikien eta ertainen nagusitasuna, I+B+G maila handia Espainiako beste zonalde batzuekin konparatuz, baina Europako beste zonalde baino maila baxuagoa. Kokapenari dagokionez, oso polarizatua eta desorekatua dago eskualdeei dagokionez (Gipuzkoan izan ezik) eta ingurumen arazoak daude kutsadurarekin loturik.
Euskal Herriko enpresak txikiak direnez, lehiatzeko, modernizatzeko eta nazioartera irekitzeko zailtasunak dituzte. Aldeko faktoreak, berriz, malgutasun handiagoa eta aldatzeko erraztasuna ematen ditu.
INDUSTRIA SEKTORE NAGUSIAK
Siderometalurgia
Euskal industriaren sektore nagusia dugu. Bere kokapena Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean da, batez ere, bertan enpresen %50 kokatzen da.
Industria kimikoa
Industria honen kapitalen jatorria atzerritarra da eta ingurumen arazoak ematen ditu. Euskal industriaren bigarren lekua hartzen dute. Produktu nagusiak amoniakoa eta ongarriak dira. Enpresa gehienak Ibaizabal inguruan kokatzen dira. Araban ere Llodio, Amurrio eta Agurain inguruan ugariak dira. Gipuzkoan, berriz, Donostia inguruan eta Tolosaldean kokatzen dira, eta Nafarroan Iruñea inguruan.
Eraikuntza
Eskulanari dagokionez, euskal industriaren jardueren bigarren postua hartzen dute. Hauen kokapena oso atomizatuta dago, gune nagusiak Bilbo Handia, Donostia, Deba harana, Iruñea, Gasteiz eta Baiona izanik. Sektore honen barnean zementu enpresak dira azpimarratzekoak.
Elikadura industriak
Sektore anitza da eta bertan kontserbak, olioak, edariak eta esnekiak topa ditzakegu. Nafarroa da sektore hau gehien garatzen duen lurraldea. Oro har, industria txikiak dira eta produktu garrantzitsuenak irina, olioak eta ganadurako pentsuak. Nafarroako Erriberan kontserbak garrantzi handia hartu dute eta Arabar Errioxan ardoaren industriak ere goraka egin du nabarmen azken urte hauetan.