Euskal industrializazio ereduak: Bizkaia, Gipuzkoa eta faktoreak

Clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,96 KB

Industrializazio ereduen desberdinak

A. Bizkaiko industrializazio eredua

Altzairua lantzeko asmatu zen Bessemer bihurgailua Europako siderurgian aplikatu ondoren, fosfororik gabeko burdin mearen (hematitea) eskaera areagotu zen. Bizkaiko burdin meategietan zegoen burdin minerala mota horretakoa izanik, beraren ustiakuntza nabarmen hazi zen. Izan ere, Bizkaiko ezkerraldeko meategiak aire zabalekoak izateak (harrobiak, erauzte errazak) eta lanean aritzen zen eskulanaren prezio murritzak ustiatze-kostu txikiak eragiten zituen; honez gain, garraioak ez zuen horrenbesteko arazorik sortzen, meatzeak itsasadarretik hurbil zeudelako.

Honek guztiak eta etekin handien susmoak bultzatu zituzten Euskal Herriko eta atzerriko kapitalistak meatze haietan inbertsioak egitera, "ustiakuntza koloniala" bezala ezagututako fenomenoa garatuz. (Atzerrikoek dirua sartzen zuten meatzeetan lan egiteko eta gero bertan ateratakoa lurralde propioetara eraman zuten; horrek ez zuen EHn dirurik uzten.) XIX. mendearen azken herenean mea-konpainia batzuk sortu ziren. Britainiarrak ziren batzuk, adibidez, The Bilbao River and Cantabrian Railway C.L.

Burdinaren esportazioa (Ingalaterrara) izan zen euskal merkataritza-ontziteria bultzatu zuen faktore nagusia. Bestalde, Bizkaiko garapen ekonomikoan paper guztiz garrantzitsua bete zuen siderurgiak, Bilboko itsasadarrean kokatuta.

1880. urtearen hasieran eraiki ziren siderurgia-multzo handienak: Altos Hornos de Vizcaya Espainiako siderurgia-multzo handiena eratu zuten. Industria-mota honek bultzatuta, industria berriak sortu eta garatu ziren (metalgintza, ontzigintza, elektrikoa...).

B. Gipuzkoako industrializazio eredua

Gipuzkoako industria herrialdean zehar banatu zen; kontzentrazio-maila handiagoa zen Deba eta Oria ibaien arroetan, Azkoitian, Beasainen eta Donostialdean. Era askotako industria zegoen: siderurgia, ehungintza, papergintza, armagintza, metal-eraikuntza...; ez zegoen, Bizkaian bezala, sektore nagusi bat.

Enpresari txiki eta erdi mailako askok parte hartu zuten horretan. Prozesu hau Bizkaikoa baino motelagoa izan zen, Errestaurazioaren garaian luzatu zen eta bultzada nabarmena jaso zuen Lehen Mundu Gerran. Sektore guztietatik, papergintza, ehungintza eta siderometalurgia izan ziren nabarmenenak:

  • Papergintza: 1842. urte inguruan abiatu zen Oria ibarrean, La Esperanza paper jarraituzko Espainiako lehenengo lantegia sortzean. Zenbait enpresa bat eginda, Papelera Española eratu zuten, eta espainiar merkatuan aitzindari bihurtu zen.
  • Ehungintza: Katalanen lehiak sektorea espezializatzera behartu zuen, espartinak (Azkoitia) edo txapelak (Tolosa eta Azkoitia) fabrikatuz.
  • Gipuzkoar siderometalurgia: Bizkaiko burdin mea hurbil egotea aprobetxatu zuen, familietako enpresetan zein fabrika handiagoetan hainbat produktu lantzeko (Unión Cerrajera, Orbea, Gárate...).
  • Armagintza: Eibarren, energia elektrikoa erabiltzen hasi izanari esker hazkunde handia izan zuen eta nazioartean ospe handia lortu zuen (Lehen Mundu Gerrak erabakigarria izan zen).

3. Beste faktore batzuk

A. Banka

Industria hazkundea bankarekin eta finantza-erakundeekin oso harreman estuan egon zen, Banco de Bilbao buru izan zena (1857), eta ondoren sortu ziren Banco de Vitoria (1900) eta Banco de Vizcaya (1901). Apurka-apurka, euskal bankuek Espainiako bankaren merkatuan geroz eta garrantzi handiagoa hartu zuten; 1922an, Espainiako bankuen guztizko erreserben erdia euskal erakundeen esku zegoen.

B. Garraiak

Garapen ekonomikoak garraio-sare moderno bat eskatzen zuen. Errepide-sarea nabarmen garatu zen. Itsas trafikoak garrantzi handia hartu zuen, eta Bilboko portua izan zen horren erreferentzia nagusia. Trenbidea izan zen garraio-mailako berritasunik handiena. Errestaurazioaren garaian eraiki ziren Euskal Herriko burdinbide gehienak, bai barnekoak, bai Europarakoak zein Espainiarakoak.

Entradas relacionadas: