Euskal Industriaren Geografia: Mapak, Lurraldeak eta Klima

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,64 KB

Euskal Industriaren Geografia eta Ezaugarriak

Mapa Bidezko Azterketa (Establezimenduak eta Enplegua)

Bi mapa aztertzen dira. Lehenengoan, industria-sektoreko establezimenduak (lantegiak) agertzen dira, hau da, Euskadi osoan zenbat lantegi dauden. Industria establezimenduen kopurua borobil berdetxoetan sakabanatuta dago, eta tamaina kopuruaren araberakoa da.

Bigarren mapan, aldiz, industria-sektoreko enpleguak ikus ditzakegu, hau da, lantegi horietan zenbat langile dauden. Borobil gorriekin markatuta dago; borobila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta langile gehiago egongo dira eremu horietan.

Euskal Ekonomiaren Oinarri Industriala

Euskal ekonomiaren oinarria industriala da, Euskadin biztanleriaren zati handi batek industrian lan egiten baitu. Horregatik, gure ekonomiak Alemaniakoarekin antzekotasunak dituela esaten da. Geografikoki, lurraldeen artean desberdintasunak daude.

Bizkaia: Kontzentrazioa Itsasadarraren Inguruan

Bizkaian, Bilboko itsasadarraren inguruan pilatzen da industria gehiena. Horrez gain, bi jarraipen ditu:

  • Nerbioi ibaiaren arroan (Arrigorriaga).
  • Ibaizabal ibaiaren arroan (Zornotza).

Hala ere, eskualde batzuk, hala nola Uribe edo Enkarterri, langile kopuru txikiekin geratzen dira.

Gipuzkoa: Sakabanaketa eta Espezializazioa

Gipuzkoa aztertuz gero, industria askoz sakabanatuago dagoela ikusten dugu. Zirkuluek ia probintzia osoa osatzen dute, baina haien tamaina ez da oso handia, Donostia eta Irun arteko salbuespen batekin.

Industria bailara bakoitzean espezializazio desberdinak daude:

  • Eibar: Armagintza
  • Azpeitia: Metalgintza eta Zementugintza
  • Zumarraga: Metalgintza
  • Ibarra: Papergintza

Honi esker, industria probintzia osoan sakabanatuta dago, eta Bizkaia baino estaliago agertzen da.

Araba: Gasteizko Garrantzia eta Eredu Bultzatua

Geografikoki, azkena Araba litzateke. Gasteizen borobil izugarri bat agertzen da, eta gero zirkulu askoz txikiagoak:

  1. Ipar-mendebaldean (Laudio eta Amurrio).
  2. Arabako Errioxan (Gasteiztik eskumarantz).

Zergatia? Erakunde publikoek, Espainiako gobernuaren ereduari jarraituz, industrializazioa leku zehatz batzuetan bultzatu zuten. Horrek suposatzen du Araban industria probintzia osoan izan beharrean, leku jakin batzuetan kontzentratuta dagoela.

Ondorioak: EAEko Industrializazioaren Garrantzia

Eredu industriala baieztatzen da. Industrializazioa EAEan historikoki garrantzitsua izan da, orokorrean Espainiakoa baino handiagoa izan zen, eta birmoldaketa industrialaren ondoren ere oraindik garrantzitsua dela esan dezakegu. Mapa honek lurralde bakoitzeko industrializazio prozesuaren ezaugarriak islatzen ditu.

Klima eta Nekazaritza Ereduak Euskadin

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako iparraldean klima ozeanikoa da nagusi, eta ingurune horri lehen sektorea dagokio.

Arabako Errioxari, aldiz, klima mediterraneoa dagokio. Horregatik, eredu mediterraneo tipikoa du: lehorreko nekazaritza, hau da, mahatsak eta laboreak.

Gero, trantsizioko klima daukagu, Arabako erdialdeko partean. Iparraldetik hegoalderantz, klima gero eta lehorragoa dela eta tenperaturak muturrekoak direla ikus dezakegu. Iparraldean klima ozeanikoa hurbilago dago, eta hegoaldean klima mediterraneoa.

Horrek esan nahi du lehorreko nekazaritza mediterraneoa dagoela (laboreak), baina baita ureztatutako nekazaritza ere (patata edo erremolatxak). Klima kontinental mediterraneoa da, prezipitazio urri eta irregularrekin, eta tenperatura muturrekoekin (uda beroak eta negu hotzak).

Entradas relacionadas: