Euskal Kanta Berria eta Gerraosteko Idazle Garrantzitsuak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB

Euskal Kanta Berria: 1961-1976

1961ean hasi eta 1976 ingurura bitartean hedatu zen kantagintzaren aldia da Euskal Kanta Berria.

Ezaugarri nagusiak

  • Ordura arteko kantagintzarekiko haustura.
  • Estetika berri bat sortzeko grina.
  • Politizazio goiztiarra: Euskal Kanta Berria erantzun politiko gisa jaio baitzen.
  • Protesta politikorako tresna izatea.
  • Herritarra: Jende arruntaren belarri eta bihotzetara berehala iristea lortu zuen, zentsura mota guztien gainetik.
  • Europako beste zenbait lekutan egiten ari ziren kantari begiratzea (adibidez, Nova Cançó katalanez).
  • Askotan kantaria bera izan da kantaren sortzailea.
  • Kanta Berriko sortzaileek eta interpretatzaileek arte munduko ordezkariekin harremanak ere zaindu zituzten.

Mixel Labéguerie: Lehen Kantaria

Mixel Labéguerie izan zen Euskal Kanta Berriko lehen kantaria. Bere diskoa, azalean ikurrin koloreztu bat bezain debekatua zekarren singlea, oso ezaguna izatera iritsi zen.

Gerraosteko Euskal Idazle Garrantzitsuak

T.M. (Telesforo Monzon) eta P.L. (Piarres Larratzabal) gerraosteko euskal idazle garrantzitsuenetakoak izan ziren. Ez zuten haien nazionalismoa ezkutatzen, eta haien obrak kostunbrismoan oinarritzen ziren.

Telesforo Monzon (1904-1981)

  • Bergaran jaio zen (1904-1981).
  • Errepublika garaian diputatua eta Eusko Jaurlaritzako kontseilaria izan zen.
  • Gerra Zibilaren bukaeran Mexikon bizi izan zen denbora batez.
  • Euskal olerkari eta kantagile oparoa izan zen.
  • Haren obrak nekazarien munduari lotuta zeuden eta ez ziren arazo sakonetan sartzen, eguneroko gaiak jorratuz.

Obra ezagunenak

  • Menditarrak (1958)
  • Hazparneko Anderea (1966)
  • Beharraren Ostikoa (1966)

Piarres Larratzabal (1915-1988)

  • Azkainen, Lapurdin jaio zen (1915-1988).
  • Apaiza izan zen lau urtez.
  • Bigarren Mundu Gerran preso izan zuten naziek Polonian.
  • Gerra amaitu eta laster ekin zion idazteari.
  • Oso ezaguna zen aldizkariengatik.
  • Obra luzeak egiten zituen: ikerlanak, pastoralak, etab.
  • Euskal antzerkigile emankorrena izan zen.
  • Obrak entretenigarriak ziren eta ardura politikoa jorratzen zuten.
  • Lapurteraz idatzi zituen, umore handikoak eta hartzailearen kezketara heltzen zirenak.

Obra ezagunenak

  • Etxahun (1951)
  • Mugari Tiro (1959)
  • Bordatxuri (1962)
  • Senperen Gertatua (1964)

Entradas relacionadas: