Euskal Kultura eta Artearen Historia: Errenazimendutik Axularrengana
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,43 KB
Kultura eta Artea Errenazimentuan
Errenazimentu izenez ezagutzen den aldia Italian sortu zen, eta beste inon baino biziago eta kementsuago abiatu zen bertan. Florentzia, Erroma eta Venezia izan ziren Errenazimentuaren sehaska. Florentziakoa zen, hain zuzen ere, Medici familia, eragin erabakigarria izan zuena artista eta literatoak bultzatzen eta babesten.
XVII. Mendeko Kultur Giroa
Trentoko kontzilioak markatutako bidetik, apaiz eta fraideek kristau heziketan interes handiagoa jarri behar zuten, herritarrei doktrina irakatsiz eta beren morala gertutik jarraituz. Iparraldean herritar gehienak euskaraz baino ez zirelarik mintzatzen, beharrezkoak ziren erlijiozko euskal liburuak. Nahiz eta helburu nagusia literatura egitea ez izan, aurrerapauso garrantzitsua izan zen euskal kulturarentzat Axular bezalako idazle bat sortzea.
Axular: Euskal Idazle Handia
Pedro Agerre Azpilkueta edo Axular (Urdazubi, 1556 - Sara, 1644) apaiza eta euskal idazle handienetarikoa da. Jaiotzez nafarra, Axular goitizena bere jaiotetxeko baserritik datorkio. Salamancako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Apaiztu ondoren, Donibane Lohizunera joan zen. 1600ean, Sarako parrokiako erretore izendatu zuten, eta hantxe ibili zen hil arte. Idazle, sermoilari eta hiztun oparoa zen. Horregatik izan zuen hainbeste eragin eta itzal sasoi hartako eta geroagoko euskal idazleen artean.
Axularren Guero Obra
Obra bakarra eman zuen argitara: Guero. Erlijio eta aszetika liburua da. Kristauak kristau ona izateko eta hil arte bide zuzena eramateko jakin behar duena adierazten duen erlijio-irakaspen liburua. Esaera zaharrak dioen moduan: "Gero dioenak bego dio". Gauzak gerorako uzteak zein kalte ekar diezaiokeen pertsonari. Alferraren betiko leloa da. Axularren obra hau originala da. Nahiz eta erlijio-irakaspen liburua izan, ez du horregatik literatur edertasuna galtzen. Hizkera dotorea du.
Axularren Literatur Ezaugarriak
- Estilo patxadatsua: Gaiak luze eta zabal adierazten ditu. Garaiko sermoilari estiloa da nagusi.
- Ideien errepikapena: Aipatu dugun era pertsuasibo horren eredu ideiak behin eta berriro errepikatzea da.
- Sinonimoen pilaketa: Antzeko esanahia duten bi edo hiru hitz erabiliko ditu mezua onartzeko.
- Sotiltasuna: Bere doktrina edo irakaspena jende xeheari zuzendua dago, garai eta toki hartako euskaldun xumeari.
- Konparaketak: Pertsona xume horri ezagun zaizkion elementuak erabiliko ditu: nekazari, arrantzale munduko adibideak erabiliz, egia abstraktuak ulertaraziko dizkio.
- Atsotitzak: Garai hartako euskaldunaren bizitzan presentzia handia dute hizkuntzaren berezko esamolde, esaera eta formek. Axular atsotitzez baliatuko da.
- Erudizioa-jakinduria: Kontrakoa badirudi ere, ez da horrela. Adibide xumeak erabiltzeaz gain, Axular gizon ikasia da, eta bere lanean jakinduria hori argi eta garbi azaltzen da.
Guero Obraren Idazteko Zailtasuna
Ez zitzaion Axularri erreza egin maila honetako obra euskaraz idaztea. Ez zegoen ia ezer idatzirik euskaraz; toki batetik bestera desberdin hitz egiten zen... beraz, anitz zailtasun zituen. Berak lapurtera aukeratu zuen hizkuntza batutzat, eta maisulana egin zuen, mendeak aurrera joan ahala ikusten den bezala.