Euskal Kultura eta Hizkuntzaren Suspertzea XIX. Mendean

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,27 KB

XIX. mendeko euskal kultura eta hizkuntzaren suspertzea

Alde batetik foruen deuseztapena izan zen 1876, Gerra Karlista galdu ondoren. Bestetik Industria Iraultza zegoen. Gertaera hauen ondorioz mende amaieran euskal kultura eta hizkuntza suspertzen hasi ziren batez ere langile mugimendua eta populazioa hasi egin zirelako eta kanpotarrenganako sentipen ezezkorra zutelako.

'Neguko gau izugarri bat' testua

Testu honen egilea Felipe Arrese Beitia da. Nahiko negatibo ikusten du egoera baina azkenean esperantza dagoela uste du. Nahiz eta eskubide guztiak galdu, egoera horretatik irten daitekeela uste du.

Noiz eta non sortu zen Eusko Ikaskuntza?

Gerra aurrean moldaturiko euskal kultur erakundeen artean Euskal Ikaskuntza da famatuena. Helburu nagusitzat euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea da eta kezkarik behinenetako bat irakaskuntza zenez, ahalegin handiak egin zituzten. Hala nola, sortu berriak ziren ikastoletako testuliburuak egin, euskal gaiei buruzko Udako Ikastaroak eratu edota Euskal Unibertsitaterako aurreproiektua taxutu. Aipatzekoak dira Lekuona eta Barandiaran.

Noiz eta non sortu zen Euskaltzaindia?

Zenbait saioak porrot egin ondoren, azkenean Eusko Irkaskuntzaren Oñatiko Biltzarrean (1918) Euskararen Akademia bat eratzea erabaki zen, hau ere Hegoaldeko lau diputazioen laguntzarekin. Hurrengo urtean onartu ziren estatutuak eta Euskaltzaindia izena jarri zioten. Lehenengo euskaltzainburua Resurreccion M Azkue abade lekeitarra izan zen 1919 eta 2951 bitartean. Gaurkoa Andres Urrutia da 2004tik.

Zein da Euskaltzaindiaren xederik garrantzitsuena?

Sorreratik Euskaltzaindiaren alderik garrantzitsuenetako euskararen batasuna izan zen. Alabaina, gerra aurreko hainbat euskaltzainen iritzi garbizaleek ez zuten hartako biderik errazten. Hainbat proba egin ondoren, 1968an heldu zion ofizialki Akademiak batasunaren auziari. Euskaltzaindiak bi lan nagusi izan ditu: Iker eta Jagon sailek, alegia. Lehenak hizkuntzaren azterketari begiratzen dio batez ere eta bigarrenak hizkuntza zaintzea eta zabaltzea du helburu.

'Maripa ta katalin' testua

Resurreccion Maria Azkue da egilea. Euskal Herritik kanpo datorren bat haientzat txarto ikusita dago, ez da fidatzekoa. Gehienbat tradizio desberdinak dituztelako da.

Entradas relacionadas: