Euskal Kultura: Tartas, Maskaradak eta Pastoralak Gakoak

Clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB

Bernard Tartas: Bizitza eta Obra

Jarraian, Bernard Tartasi buruzko zenbait baieztapen eta haien zuzenketak aurkituko dituzu:

  • Bernard Tartas XVI. mendean jaio zen. (Okerra: 1611. urtean jaio zen.)
  • Apaiz egin zen bere familian diru arazoak zituztelako. (Okerra: Baserritar aberatsen semea zen.)
  • Oihenartekin batera zubererari literatur maila eman zion. (Okerra: Oihenartek ez zuen zubereraz idatzi.)
  • “Arima penitentearen bidea” da Tartasen liburu baten izena. (Okerra: Izenburu zuzena “Arima penitentearen okupazione debotak” da.)
  • Tartasek kristauei ondo hiltzeko bidea erakutsi nahi die. (Egia)
  • Tartasen obra arraro samarra dela diote adituek, bertan agertzen diren gaiak oso zailak direlako ulertzeko. (Okerra: Obraren izaera arraroa ez datza gaien zailtasunean, baizik eta alde batetik serioa, jakintsua eta kulturazalea delako, eta, bestetik, arrunta, trauskila eta barregarria.)
  • Lexiko zaila erabiltzen du jende jakintsuarentzat idatzi zuelako gehienbat. (Okerra: Herri xeheak ulertzeko moduan idatzi zuen.)
  • Badirudi bere liburua idatzi zuenean, Oihenarten Gero hartu zuela erreferentzia moduan. (Okerra: Axularrena da “Gero” liburua.)
  • Tartasen liburuan Jainkoari Printze tronpeur deritzo. (Okerra: Satani deritzo.)
  • Tartasen liburuko gaia hau da: Mundu honetan egindakoak salbatu edo kondenatu egingo gaitu, Jainkoaren begietara. (Egia)

Euskal Antzerki Tradizionala: Maskaradak eta Pastoralak

Hona hemen Maskaradei eta Pastoralei buruzko baieztapenak eta haien argibideak:

  • Maskaradako pertsonaia nagusiak Beltzen artean daude: Txerrero, Gatuzain, Kantiniersa, Zamalzain... (Okerra: Gorrien artean daude.)
  • Maskaradak, guztiz eta inolako zalantzarik gabe, udaberriaren etorrerarekin eta ernaltze-erritoekin lotuta daude. (Okerra: Ezin izan du inork argitu esanahi hori zertan den.)
  • 1990. urtetik hona urtero aldatu ohi da gaia edo pertsonaia Pastoraletan. (Okerra: 1950. urtetik hona.)
  • Zorionez, Erdi Aroko Pastoral asko gorde dira gaur egun arte. (Okerra: XIX. eta XX. mendekoak gorde dira.)
  • Nor da Ethaun-Iruri? (Galdera irekia)
  • Maskaradak erdi antzezpena eta erdi kalejira dira. (Egia)
  • Errejentak zuzendari zeregina betetzen du Maskaradetan. (Okerra: Pastoralean betetzen du.)
  • Pastoralaren idazlea eta antzezlekua aldatuz joaten da urtero, baina urtean hiru aldiz egiten da. (Okerra: Urtean behin egiten da.)
  • Pastoralaren egitura ez da zurruna. (Okerra: Egitura zurruna du: sarrera, bilakaera eta amaiera.)
  • Pastoralak historiako pertsonaia jakin baten bizitza kontatzen du. (Egia)

Entradas relacionadas: