Euskal Literatura: Baliabideak eta Egile Klasikoak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,6 KB
Baliabide Literarioak
- Onomatopeia: din-don.
- Aliterazioa: letra baten errepikapena.
- Sinonimia: ideiak azpimarratzeko sinonimoak pilatzea.
- Asindetoa: bizitasuna lortzeko, juntagailuak kentzea.
- Anafora: esaldi hasierak errepikatzea.
- Paralelismoa: egitura sintaktikoa errepikatzea.
- Konparaketa: antza duten bi elementu, bata erreala eta bestea irreala, elkarren artean parekatzea.
- Metafora: elementu erreala gertuko duen irreal batekin berdintzea.
- Metonimia: nolabaiteko erlazioa izanda, hitz baten ordez bestea erabiltzea.
Bizenta Mogel (1782-1854)
Ipuin onak.
Pierre Topet "Etxahun" (1786-1862)
Olerki autobiografikoak
Etxahunen bizitza gaitzat duten kantuak dira: Ahaide delezius huntan, Bi berset dolorüsik, Mündian malerusik, Ürx'aphal bat...
Olerki satirikoak
Askoren ustez autobiografikoak bezain onak edo hobeak dira. Satirikoen artean ezaguna da Oi laborari gaixua, nekazarien lanei eta hauen kontura bizi diren alferrei buruzkoa. Apaizen kontrakoak ere baditu batzuk.
Zirkunstantzia olerkiak eta beste
Norbaiten omenez edo eskaera bati erantzunez eginak, ezkontzaren batean jarriak...
Jose Maria Iparragirre (1820-1881)
- Aberrikoiak: Euskal Herria gai dutenak. Autobiografikoak ere hemen sar daitezke. Hiru ideia nagusi dira bertso hauen ardatz: Jainkoa, euskara eta Lege Zaharra. Ezagunenak: Gernikako arbola, Kitarra zartxo bat, Gazte-gaztetandikan, Gora euskera, Zibilak esan dute, Hara nun diran.
- Amodiozkoak: Maitea ikusi nahia, bihotzeko mina, alde egin beharra, maitearen bikaintasuna... dira ideia erabilienak honako bertso sail hauetan: Beltzarana naizela, Zugana Manuela, Nere izarra, Ume eder bat.
- Umorezkoak: Gaur bai jana eta edana, Glu, glu, glu, Ezkongaietan.
- Dedikatuak: Ameriketatik Urretxuko semeei, Nere ongile maiteei.
- Kritikazkoak: Euskal Herria eta Amerika. Amerikako zoroaldia amaitu dela eta Euskal Herria bezalakorik ez dagoela esaten dio gazteriari.
- Kontatzaileak: Aloñamendi sortan, hogeita bost kopla dira, Oñatiko jaiak zein ondo pasatu zituen kontatuz.