Euskal Literatura: Eleberri Existentzialistak eta Tradizionalak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB
Eleberri Existentzialista
Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"k (Donostian jaioa) Leturiaren egunkari ezkutua (lehenbiziko nobela modernoa) publikatu zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Gaia, giroa, kokapena ezohikoak ziren. Ausartegiak ere bai batzuentzat. Ez zuten denek begi onez ikusi erlijio aldetik liburuari zerion heterodoxia. Egia esan, badu eleberri honek Unamunoren ukitua; baita une hartan Europan hain modan zeuden Jean Paul Sartre eta Albert Camus idazle existentzialisten kutsua ere. Lehen pertsonan idatzia izateak eta protagonistak egiten dituen gogoeta filosofikoek taxu berezia eransten diote liburuari.
Txillardegiren bigarren nobelan, Peru Leartzako, eguneroko bizimodu aspergarriak eta denboraren ihesak kezkatzen dute pertsonaia nagusia. Leturia eta Leartza, hainbat arrazoirengatik, problemaz jositako gizonak ditugu, amaiera txarra izango dutenak. Elsa Scheelen hirugarren eleberriarekin, Euskal Herritik urrun, emakume belgikar baten arazo pertsonalak eta gorabehera sentimentalak azaltzen dizkigun liburu honek irakurleria zabala bereganatu zuen. Euskal narratibaren ibilbidean urrats garrantzitsutzat daukate gehienek.
Nobelagintza Tradizionalagoa
Antonio Zabalak eratu zuen Auspoa liburu sortan kaleratu zen; hain zuzen, urte batzuk geroago beste bertsolari batzuen (Uztapide, Lasarte, Xalbador, Alkain, Ataño, eta abarren) autobiografia edo nobelekin osatutako sail interesgarria izango zenean.
Miranderen eta Arestiren Eleberriak
Aldizkarietan agertu zituen Gabriel Arestik bere ipuinak eta nobela bat. Liburuetan, egilea hil eta gero argitaratu ziren. Idazle bilbotarraren eleberri bakarra dugun hori Mundu munduan. Nobela atipiko honetan oso hurbil baina ezkutuan dagoen bizimodu bistaratzen digu Arestik: 1960 inguruko industrializazio basatia dela bide, ordea, gizarteari egin nahi zaion kritika nobelaren haria abiatzen den bidezidor tremendistetan zehar galtzen da.
Jon Mirande paristarraren prosa lanak ere ez ziren berandura arte libururatu. Aldizkarietan barreiatu zeukan produkzio guztia. Bizi zelarik, Haur besoetakoa eleberria soilik argitaratu zioten. Gizon heldu eta haur neskato baten arteko maitasun harremanak kontatzen dizkigun liburu hau. Euskal Herrian aipaezinezko gaia zen oraindik. Giroa ez zen, agian, oso aproposa horrelako obra baten balio literarioak epaitzeko.