Euskal Literatura: Esaera Zaharrak eta Baladak
Clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,68 KB
Esaera Zaharrak eta Atsotitzak
- Atsotitzak laburrak dira, herri ikuspegi eta balore sorta handia biltzen dute.
- Motzak eta trinkoak dira. Aditz jokatu gabeekin eta sarri errima, alterazioa, errepikapena eta paralelismoa erabiltzen dituzte.
- XVI. mendetik hona hainbat euskarazko atsotitz bilduma argitaratu dira.
Adibideak:
- “Ataunen ta Zegaman, egunez ikusi eta gauez eraman”
- “Ezkur urte, elur urte”
- “Bildurti dana anker”
Baladak
- Baladak narrazio kantu laburrak dira, askotan une garrantzitsuetatik edo amaieratik hasten dira.
- Ezinezko maitasuna, heriotza bortitza, hilketak eta borrokak dira gai nagusiak.
- Pertsonaiak ekinean aritzen dira, deskribapenik eta baloraziorik gabe.
- Lekuak eta denbora ez dira zehazten, aipamen orokorrak baino ez.
- Tentsio handieneko uneak elkarrizketa bidez, bertsotan adierazten dira errimak jaso gabe.
- Paralelismoa, errepikapena eta motiboak (bigarren esanahi sinbolikoa duten hitzak) erabiltzen dituzte.
Isabelatxu
Egilea: Ezezaguna
Esanahia:
- Isabelatxu kanta ikastera doa portura, baina indarrez itsasontzira sartzen dute.
- Drogatu eta itsasoan esnatzean, bere buruaz beste egitea erabakitzen du.
- Marinelek gorpua erabili eta itsasora botatzen dute.
Estiloa:
- Bizkaierazko balada.
- Motiboa: “zazpi musuak”.
- Tradizioaren aztarna: kanta ikasteko portura joatea.
- Errima ahula.
- Errepikapena eta paralelismoa ugari.
Milia Lasturkoa
Egilea: Hasieran egilea izango zuen, baina herriarena bihurtu zen.
Esanahia:
- Lasturko Milia erditzen hil zen Arrasaten.
- Ahizpak senarrari eta bere familiari leporatzen die zaindu ez izana.
- Berehala beste emazte bat hartu izana leporatu ere.
Estiloa:
- Bizkaierazko balada.
- Metafora ederez osatua.
- Errituen aztarna: animaliak biltzean.
Bereterretxe
Egilea: Egilea zuen, baina herriarena bihurtu zen berehala.
Esanahia:
- Erdi Aroko nobleen borroken testuinguruan kokatzen da.
- Jaun Kontiak Bereterretxe bahitu eta zuhaitz batean hil egiten du.
- Nabarmendu beharrekoak:
- Amaren mina eta etsipena.
- Kondearen alabaren errukia: loreak sortzen ditu Bereterretxeren bizia ospatzeko.
Estiloa:
- Zubererazko balada.
- Metafora ederez osatuta.
- Errituen aztarnak: hiltzeko alkandora eskatzea.
- Errima ahula.
- Errepikapena.
- Paralelismoa.