Euskal Literatura Garaikidea: Idazleak eta XX. Mendeko Joerak

Clasificado en Diseño e Ingeniería

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

XX. Mendeko Literatura Unibertsala

XX. mendeko literatura unibertsalak ohiko egiturak apurtu zituen. Hauek dira ezaugarri nagusiak:

  • Argumentua hutsala da, garrantzi gutxiagokoa.
  • Garrantzi handiagoa dute barneko gertaerek; beraz, kontakizunaren ordena pertsonaien barne-munduaren araberakoa da.
  • Pertsonaiek indarra galtzen dute, pertsonaia gatazkatsuak nagusitzen dira.
  • Denbora oso malgua da (zinemak eragin handia izan zuen horretan).
  • Kontalari ikuslea nagusitzen da.
  • Ordura arte tabu ziren gaiak jorratzen dira (adibidez, drogak, sexua).

Euskal Idazle Garaikideak

Ramon Saizarbitoria

Ramon Saizarbitoria Donostian jaio zen. Ez zuen lurraldea ezagutu, eta ez du loturarik aurreko idazleekin. Honen bidez Euskara Batuaren bidea erakutsi zuen.

Lan nagusiak:

  • Egunero hasten delako
  • 100 metro
  • Ene Jesus

Arantxa Urretabizkaia

Arantxa Urretabizkaia Donostian jaio zen baita ere. Kazetaria eta telebistako aurkezlea izan zen, eta irratian ere lan egin zuen. Telebistan lan egin zuen Zergatik Panpox lanagatik.

Lanak:

  • Maitasunaren magalean (Bilduma)
  • San Pedro bezperaren (olerki sorta)
  • Poesia kaierak idatzi zituen.

Jose Antonio Loidi

Jose Antonio Loidi Errenterian jaio zen. Ikasketaz eta lanbidez botikaria zen.

15 egun Urgain izan zen bere nobela bakarra, eta honekin famatua bihurtu zen (1955ean argitaratua). Olerkiak idazten eta itzultzen zituen.

Txillardegi (Jose Luis Alvarez Enparantza)

Txillardegi Donostian jaio zen. Gaztetan euskara ikasi zuen. Frankismoaren aurkako borrokari ekin zion. EKIN taldearen sorreran eta ondoren ETAren sorreran parte hartu zuen. Ingeniaritzan eta hizkuntzen teorian aditua zen.

Euskara Batuaren sorreran eragin handia izan zuen. Gramatika eta fonetika landu zituen.

Liburuak:

  • Euskara batua zertan den
  • Sustrai bila

Euskal Literatura 1950etik Aurrera

1950eko hamarkada iritsi arte itxaron behar da Europako haize berriak gurean sar daitezen. Txillardegik zabaltzen du lehenengo leihoa. Horrezkero, euskal nobelagintzan askotariko joerak antzematen dira, baina jarraipenik gabe.

Horrela, Euskara Batuaren normalizazioa dator. 1980ko hamarkadaren azken aldera, Atxagaren Obabakoak lanak euskal literaturaren mugak hautsi zituen, itzulpen ugari lortuz.

Gertaera garrantzitsuak:

  • Euskaldunon Egunkaria, euskarazko lehen egunkaria, sortzen da.
  • Emakumezko idazleen presentzia areagotu egiten da.

Entradas relacionadas: