Euskal Literatura Gerraostean: Idazle eta Saiakera Nagusiak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,78 KB

Euskal Literatura Gerraostean

5. Zein eleberri arlotan kokatuko zenuke Txillardegi?

Txillardegi Eleberri Existentzialistaren barruan kokatuko genuke. Gaia, giroa eta kokapena ezohikoak zituen, ausartegiak batzuentzat. Kokapena erabat hiritarra izan gabe, ohitura nobeletan ageri ziren baserrietako eta hiri txikietako girotik aldentzen da.

Lehen pertsonan idazteak eta protagonistak dituen gogoeta filosofikoek taxu berezia ematen diote bere obrari. Bere obrarik onena Elsa Scheelen du. Euskal Herritik urrun, emakume belgikar baten arazo pertsonalak eta gorabehera sentimentalak azaltzen dizkigun liburu honek irakurleria zabala bereganatu zuen.

7. Jon Mirande Iparraldeko idazlea labur azaldu. Zergatik da bere poesia hain bestelakoa?

Jon Miranderen lanen argitalpena

Jon Mirande (1925-1972) paristarraren lanak ere ez ziren berandu arte libururatu. Aldizkarietan barreiatuta zeukan produkzio guztia. Bizi zelarik, Haur besoetakoa (1970) eleberria soilik argitaratu zioten. Hamaika urte lehenago buruturik zuen jada gizon heldu eta haur neskato baten arteko maitasun harremanak kontatzen dizkigun liburu hau.

1960an aipaezinezko gaia zen, hamar urte geroago ez hainbeste. Dena den, 1970eko euskal gizartearen giroa ez zen aproposena horrelako obra bat epaitzeko. Ondorengo hamarkadetan sarritan publikatu da, irakurri baita ere. Lanaren balioaz iritzi guztiak bat etorri ez arren, ez zaio ukatzen horrelako gai bat jorratzeko trebezia eta zenbait pasarteren edertasuna.

Miranderen poesiaren berezitasuna

Guztiz alderantzizkoa da Jon Miranderen poemagintza. Urriagoa, liburu bakar batean kabitzen dena, aldizkarietan barreiatuta zeukana hil eta gero argitaratu zioten edizio desberdinetan. Horrelako baldintzekin oso bestelakoa izan behar da Miranderen poesia. Metrikan baino areago, gaietan eta hizkeran daude alderik nabarmenenak:

  • Ez zeuden ohituta euskaldunen begiak tamaina horretako gordinkeriarik irakurtzera.
  • Zenbait poemari darien erotismoak txiki uzten ditu Etxepareren maitasun bertsoak.
  • Borrokarako egiten dituen deiak harrigarriak ziren orduko literaturzale apurrentzat.

Miranderen iritziz, erlijio kristauak borondatea ahuldu egin digu, eta antzinako jentilen kulturara itzuli behar dugu euskaldunok.

1. Gerraosteko saiakera: Kultur aldizkari nagusiak

Kultur aldizkariek asko lagundu zioten saiakera munduaren garapenari. Bakoitzak bere estiloaz, orrialde dezente eskaini zioten saiakerari. Horien artean hiru hauek nabarmentzen dira:

  • EUZKO GOGOA: Guatemalatik.
  • EGAN: Donostiatik.
  • JAKIN: Arantzazutik.

4. Nor da Koldo Mitxelena?

Gezurra dirudi, baina Koldo Mitxelena bizi zela ez zuen euskarazko libururik argitaratu. Hobeto esanda, Patxi Altunak batu zizkion Mitxelenaren idazlan hautatuak 1972ko bilduman lagin banaka batzuk, eta Juan Antonio Letamendiak Zenbait Hitzaldi (1972) izenekoan jaso zituen ikastaro batzuetako mintzaldiak.

Hori dela eta, jende askok uste zuen Errenteriako irakasleak euskaraz idatzitakoa gutxitxo zela. Egia da euskararen inguruan asko idatzi zuela, baina gaztelaniaz taxutu zituen lan asko. Haatik, Mitxelenaren euskarazko lanek berezko pisua daukate, kopuruaren aldetik eta, batik bat, kalitatearenetik.

6. Zeintzuk arlo landu zituen Txillardegik saiakeran?

Txillardegik, hizkera bizi, moderno eta ausartaz, garai hartako pil-pilean zeuden gaiak aztertzen ditu hamar saiakera laburretan zehar. Saiakera antzean edo artikuluz taxuturiko liburu pilatxoa dauka argitaraturik.

Hizkuntzalaritzatik at, gizarte gaiak ditu gogokoen, bereziki:

  • Politika
  • Soziolinguistika

Entradas relacionadas: