Euskal Literatura eta Hizkuntzalaritza: Galdera-Erantzunak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,73 KB

I. Euskara Modernoa eta Ilustrazioa (1745-1891)

  1. Nobelatzat hartzen bada ere, zer da benetan Peru Abarka liburua? Didaktika lana da, elkarrizketa formatuan osatua.
  2. Zein mugimendurekin lotu genezake Euskal Herriko Adiskideen Elkartea? Ilustrazioarekin.
  3. Zein helbururekin idatzi zen Eskuliburua (1802)? Bizkaiko euskarazko irakurgai erlijiosoen eskasia zegoenez, helburua izan zen testu sakabanatuak liburu bakarrean biltzea (bizkaieraz), fededunen heziketa eta arimen onura lortzeko.
  4. Non bizi zen Añibarro euskal misiolari garaian? Zarauzko komentuan.
  5. Nor izan zen Mendibururen ordenakidea? Kardaberaz.
  6. Zerekin ematen zaio amaiera II. Euskara Modernoari (1891-1968)? Euskara Batuaren sorkuntzarekin.
  7. Nafar-lapurtera euskalkian, nork idatzi zuen? Etxahunek.
  8. Zein idazlek erabiliko zukeen “etortzen deutsubet” bezalako forma? Moguelek (Juan Antonio).
  9. Ikusitako idazleetatik, nortzuk hartuko genituzke Bizkaiera literarioaren gurasotzat? Moguel eta Añibarro.
  10. Zergatik sartu zuten preso Etxahun poeta? Gizon bat hil zuelako, bere emaztearen amorantea zela uste zuelako (aizkorarekin buruan).
  11. Non eta noren eskutik izan zuen hasiera euskal kazetaritzak? Iparraldean, Xahoaren eskutik.
  12. Zergatik da famatua J. Etxepareren Buruxkak liburua? Zergatik ez zen I. edizioa hedatu? Ospea du euskal saiakera modernoa hasi zuelako, Etxepareren pentsamolde zorrotz eta laikoa erakutsiz. Lehen edizioa ez zen hedatu, garaiko moral katolikoak zentsuratu egin zuelako ezkontzaz kanpoko amodioari eta eskola laikoari buruzko artikuluengatik.
  13. Zer esan nahi du XVIII. eta XIX. mendeetan misiolari izateak? Sermoiak botatzen joatea eta erlijioan heztea.
  14. Zein ezaugarritan jarriko dugu arreta iruzkin linguistikoa egiterakoan? Hizkera kokatzeko bereizgarrietan.
  15. Zein eremu linguistikoa jo behar dugu TOG edo TOGen deituriko ezaugarria aurkitzeko? Iparraldera.
  16. Zertarako sortu zuen Eusko Ikaskuntzak Euskaltzaindia? Euskara bateratuago bat izateko.
  17. Zergatik ez dago jarraikortasunik josulagunek hasitako literatur tradizioan? Erbesteratu zirelako (1767an).
  18. II. Euskara Modernoan sorturiko “garbizalekeriak” euskara moldatzeko ahalegina egin zuen. Zer bilatu nahi zuen horrekin? Guztizko erregularitatea bilatzea. Adibidez: goxariagosari / jabondabo.
  19. Zein hiritan hil zen Mendiburu? Bolognan.
  20. Gure idazleetatik, zein izan genuen poeta erromantikoaren estereotipoa? Mendiburu.
  21. Zerk ematen dio hasiera “Lehen Euskara Modernoari (1745-1891)”? Hiztegi Hirukoitzak (Manuel De Larramendi, 1745).
  22. Aipa ezazu euskalki bat baino gehiago erabil zezakeen idazlea, hainbat euskalkitan argitaratu baitzituen liburuak. Añibarro.
  23. Zein jai literario hasi ziren antolatzen “Euskal Pizkundearen” garaian? Lore Jokoak.
  24. Zein hiztegigilek idazten dio hitzaurrea “Mendibururen Jesusen Biotzaren Devocioa” liburuari? Larramendik.
  25. Hiru idazle hauetatik, zein hartu zuten “Euskal Zizeronaren” ezizena? S. Mendiburu.
  26. Zeinek itzuli zuen “Axularren Geroko Gero” bizkaierara? Añibarrok.
  27. Aipa itzazu XIX. mendean zeuden literatur euskalki bi. Literatur bizkaiera eta literatur lapurtera.
  28. Mogeldarren artean, zein ez zen apaiz? Bizenta.
  29. Aipa itzazu Etxahunen bertsogintzaren bi gai. Omenezkoak eta Minezkoak.
  30. Zer kontatzen digu Etxeparek bere Beribilez liburuan? Euskal Herrian zehar autoz egindako ibilbidea deskribatzen du. Bidaiaren aitzakiarekin, ordea, Etxeparek Euskal Herriaren egoerari, historiari eta filosofiari buruzko bere gogoeta helduak plazaratzen ditu.
  31. Zergatik deitu izan zaio Mendibururi “Zizeron Euskalduna”? Entzute handiko sermoilari izan zelako.
  32. Zeintzuk dira Euskal Herri osoan aurkitzen ditugun aditz laguntzaileen erroak aditz iragangaitz/intrantsitiboekin? izan eta *edin.
  33. Aipatu Mendiburuk geroaldiko partizipioetan erabiltzen dituen atzizkiak eta azal ezazu laburki zein testuinguruetan agertzen den bakoitza. -en eta -ko/-go. Aditzak -n badu bukaeran, -en erabiliko du (adibidez, iraunen, izanen), eta beste bukaerako aditzetan -ko/-go erabiliko du (adibidez, ekarriko, sartuko).
  34. Zein ezaugarri aurkitzen dugu “vide [...] batec ere ecin ecusi ditzaquènac” esaldian? Ortografia zaharra (c, qu) eta ezezkoaren ordena sintaktiko zaharra (EZIN + Aditz Nagusia) dira ezaugarri nagusiak, XVI. mendeko testuen tipikoak.
  35. Zergatik agertzen dira “fite, aski eta laster” bezalako sinonimo bilkurak Mendibururen testuetan? Zer egin nahi du horrekin? Erretorika sendotzeko eta estilo dotore eta errepikakorra lortzeko asmoa. Helburua: Testuan enfasi (azpimarratze) funtzioa sortzea eta mezuaren indarra areagotzea.
  36. Esan Añibarro eta Mogelen hizkera bereizteko klasean aipaturiko ezaugarrietatik bat. Moguelek bokal bikoitzak erabiltzen ditu (jaan). Añibarrok, aldiz, ez (jan).

II. Ezaugarri Linguistikoak eta Morfosintaxia

  1. Zein euskalkira itzuli dira Etxahunen koblak? Nork itzulirik? Jon Etxeidek gipuzkerara itzuli zituen.
  2. Zenbat datibo morfema dago Etxahunen kobletako “zitadazüt” adizkian? Zein dira? 3: zi- (datiboa), -da- (datiboa), -zü- (alokutiboa).
  3. Zein da ezezkoaren ordena zaharra: a. ez dut ikusi edo b. ikusi ez dut? Gaur egungo euskararen testuinguru sintaktiko batean gordetzen da? Ikusi ez dut.
  4. Aditz izenak sortzeko orduan, zerk baldintzatzen gaitu ditugun atzizkien artean bat aukeratzeko? Erroak.
  5. Definitu laburki “grafia etimologikoa” eta eman honen adibide bat. Idazle batek hotsak adierazteko erabiltzen duen sistema idatzia. Hizkuntza bakoitzak ikur bakoitzari esanahia ematen dio. Adibidez: s = /s̻/.
  6. Zer da polimorfismoa? Eman adibide bat. Gauza bera adierazteko forma bat baino gehiago izatea. Adibidez: Mendiburuk *edun adizkietan polimorfismoa erabiltzen zuen.
  7. Zer egin zuen Bonaparte printzeak euskararen esparruan? Lan zientifikoak bultzatu zituen, itzulpenak bultzatu zituen, eta liburu zaharrak berraurkitu eta argitaratu zituen.
  8. Zein mugimendu kultural ekarri zuen Moguelek Euskal Herrira, bereziki W. Humboldt alemaniarraren eraginez? Erromantizismoa.
  9. Ordenatu “ezin” partikularen kokapenak zaharretik berrienera.
    1. Ekarri ezin dut
    2. Ezin ekarri dut
    3. Ezin dut ekarri
  10. Esan mendebaldeko a + a > -ea bilakabidea (arima > arimea) gertatzen ez den testuinguru bat. Lora, laba > lorea, labea (hauetan gertatzen da, beraz, bilakabidea gertatzen ez den testuingurua bilatu behar da, adibidez, izen propioetan edo salbuespenetan).
  11. Zertarako joaten zen Etxahun Zuberoako handikien ezkontzetara? Laudoriozko bertsoak egitera.
  12. Zer dela eta arrazoitu dugu eskolan bestila 'bestera' formaren atzean -ala atzizkia dagoela eta ez -la atzizkia? beste + ala delako (ea>ia>i bilakabidea gertatzen da: bestela > bastiala > bestila).
  13. Zein da 1. pertsona datiboaren marka Etxahunen zitadazut adizkian? Zer izen du ezaugarri honek? zi- eta -da- (1. pertsona datiboa markatzen dutenak). Ezaugarri honi Pleonasmoa deritzo.
  14. Etxahunek erakusten digun testu-hauste egituran zein ezaugarri sintaktiko agertzen da (izena esatearekin nahikoa da)? Genitiboa.
  15. Zergatik Etxahunen poesiagintzan desprimutua eta haustea hitzek errima dezakete? Zubereraren fonetikaren ondorioz. Zubereraz, bukaerako -tua (partizipioa) eta -tea (aditz-izena) askotan antzeko ahoskatzen direlako, edo bokal-elkarketa (batuera) gertatzen delako.
  16. Azaldu ibili nizu karriketan esaldian agertzen den ezaugarri morfologiko edo semantikoa. Alokutiboa. Bigarren pertsonan agertu behar da eta Etxahunek “zu”rekin betetzen du.
  17. Posible da Mendibururen lanetan ekarriren partizipio prospektiboa aurkitzea? Zergatik? Bai, posible da. Mendiburuk -en atzizkia erabiltzen zuen partizipio prospektibo/geroaldikoan (Gipuzkerako ekarrikoekarriren).
  18. Zergatik agertzen dira fite, aski eta laster bezalako sinonimo bilkurak Mendibururen testuetan? Zer egin nahi du horrekin? Estiloa aberastu eta dotore bihurtu nahi du (erregistro jasoa), erretorika klasikoaren eraginez.

III. Euskal Pizkundea eta Euskalkiak

  1. Zeintzuk dira Euskal Herri osoan aurkitzen ditugun aditz laguntzaileen erroak aditz iragangaitz/iragankorrekin? Izan eta *edin.
  2. Zein da ezezkoaren ordena zaharra: (a) ikusi ez dut edo (b) ez dut ikusi? Gaur egungo euskararen testuinguru sintaktiko batean gordetzen da? (a) Ikusi ez dut.
  3. Zergatik moztu zen Larramendi bezalako jesuitek abiarazi zuten euskara idatziaren aurrerapausua? Jesuitak erbesteratu zirelako, 1767an.
  4. Aditz izenak sortzeko orduan, zerk baldintzatzen gaitu ditugun atzizkien artean aukeratzeko? Erroak.
  5. Nora jo behar dugu lexikoaren inguruko zalantza (esanahiaz zein formaz) dugunean? Orotariko Euskal Hiztegia (OEH).
  6. Ordena itzazu ezin partikularen kokapen ezberdinak zaharrenetik berrienera:
    1. Ekarri ezin dut
    2. Ezin ekarri dut
    3. Ezin dut ekarri
  7. Nongoa zen Añibarro (herria zein bailara esatearekin nahikoa litzateke)? Bilbo.
  8. Euskararen periodizazioan, zeintzuk dira ikasgai honetan landuko ditugun epeak? Lehen eta Bigarren Euskara Modernoa.
  9. Non jaio zen Mendiburu? Oiartzunen.
  10. Zeintzuk izan ziren Larramendiren ekimenaren ondorio nagusi biak euskal letretan?
    • Gipuzkeraren prestigioa finkatzea.
    • Euskal gramatika eta hiztegigintza akademiko baten oinarriak ezartzea.
  11. Zein gertakarirekin amaitzen da Bigarren Euskara Modernoa (1881-1968)? Euskara Batuaren sorkuntzarekin.
  12. Zer egin zuen Bonaparte printzeak euskararen esparruan? Euskalki literarioak definitu, itzulpenak bultzatu zituen eta lan berriak bultzatu zituen.
  13. Foruen galerarekin, zein mugimenduri eman zitzaion hasiera? Erromantizismoa.
  14. Azaldu edo eman euskara batuan Mikelek liburua ekarri daroa esaldian dugun ezaugarri morfosintaktikoa. Aditz perifrastikoa da nabarmentzen den ezaugarri morfosintaktikoa. Aditz nagusi bat eta laguntzaile bat agertzen dira.
  15. dituguz moduko adizkietan bi pluralgilek markatzen dute nor aktantea plurala dela: zer izen du ezaugarri honek? Pleonasmoa. Kasu honetan, -it- pluralaren marka da eta gainera -z gehitzen zaio.
  16. Zein elkarte da Ilustrazioaren adierazle garrantzitsuena Euskal Herrian? Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea (RSBAP).
  17. Klasean ikusi genuen Euskal Pizkundeak bi ondorio nagusi izan zituela, horietako bi aipatu. Sortu ziren eta irakaskuntzara heldu zen.
  18. Zergatik agertzen dira fite, aski eta laster bezalako sinonimo bilkurak Mendibururen testuetan? Zer egin nahi du horrekin? Hiztegiaren aberastasuna erakusteko. Hauekin euskal forma desberdinak jaso eta irakurleari azaldu nahi dizkio.
  19. Mendibururengan dozu moduko adizki bat aurkitzea arrunta da? Zein da antzeman diogun joera? Ez. Mendiburuk gehiago erabiltzen ditu aditz arkaiko eta bereziak.
  20. Mendiburu herriz herri joaten zen Nafarroan zehar, zer egitera zihoan? Hizkera aberastu eta hizlari trebe bihurtzera.
  21. Aipatu Moguelek idazteko erabili zituen euskalkietako bi. Gipuzkera eta Bizkaiera.
  22. Nor izan genuen W. Humboldt-en gidari, Euskal Herria bisitatzen egon zenean? Moguel.
  23. Zein kolegioetara joan zen Añibarro misiolari ikasketak egitera? Zarautz.
  24. Euskal literaturaren zer klasiko itzuli zuen bizkaierara Añibarrok? Gero (Axularrena).
  25. Esan mendebaldeko a+a>ea bilakabidea gertatzen den testuinguru bat. Lora, laba > lorea, labea.
  26. Zein idazlerengan aurki genezake jaango deutsut forma? Moguelek.
  27. Zein idazle hartu izan da euskal letretako poeta madarikatutzat? Etxahun.
  28. Zein gaitako bertsoa da klasean ikusi dugun Maria Solt eta Kastero olerkia? Gorrotozko olerkia da.

Entradas relacionadas: