Euskal Literatura: Olerkigintza eta Prosa
Clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,02 KB
Poesia Europan
Poesia hitza Poiesis hitz grekotik dator, eta sorkuntza, asmakuntza eta fikzioa esan nahi du. Garrantzitsuagoa da nola esaten den, zer esaten den baino. Zehatza eta laburra izan behar du.
- Erdi Aroan: Erlijioa zen gairik aipagarriena.
- Errenazimentuan: Mundu grekolatindarrera itzuli ziren.
- Barrokoan: Poesia ederragoa bihurtu zen. Poeta frantsesek hitzarekiko kultua eta bertsoaren musikaltasuna landu zituzten.
Euskal Olerkigintza
Euskal literaturaren historian, hainbat olerkari nabarmendu dira:
Bernart Etxepare (1493-??)
Linguae Vasconum Primitiae, edo Euskararen hastapenak, Bordelen argitaratu zen 1545ean, euskarazko lehen liburu inprimatua izanik. Apaiza zen Garazin, eta bertan kartzela ezagutu zuen.
Joan Perez Lazarraga (1548-1605)
2004. urtean ezagutu zen bere lana. Noblea zen, Larrean jaioa. Adituak Cervantes ezagutu ote zuen ikertzen ari dira. Larrean hil zen.
Joanes Etxeberri, Ziburukoa (1580-??)
XVII. mendeko lehen olerkaria dugu. Ziburun jaio zen. Apaiza zen eta Sarako Eskolako kidea. Familia aberats baten semea zen.
Arnault Oihenart (1592-1667)
Historia de las dos Vascongadas idatzi zuen, Akitania aldekoa eta Iberia aldekoa. Abokatua eta politikaria izan zen. Euskal Herriaren historia bere osotasunean kontatzen duen lehena izan zen. Sarako Eskolako eliz gizona ez zen bakarra izan.
Jean Baptiste Elizanburu (1828-1891)
XIX. mendeko olerkari handiena izan zen. Saran jaioa. Frantziako armadan kapitain izan zen, eta gero epaile moduan egin zuen lan. Lehen eleberrietako bat idatzi zuen: Pierres Adame.
Grazian Adema Zaldubi (1828-1907)
Senperen jaioa. Elizanbururen ikaskide izan zen. Baionako Katedraleko kalonjea izan zen. Lan asko idatzi eta itzuli zituen. 1873. urtean Lore Jokoetako saria irabazi zuen.
Felipe Arrese Beitia (1841-1906)
1879ko olerki-sariketan lehen saria irabazi zuen. Otxandion jaioa. Karlistadek eragin handia izan zuten bere gaietan.
Jose Mendiaga (1845-1937)
Argentinan, Txilen eta Uruguain bizi izan zen. Erbesteratu askorekin harreman estua izan zuen.
Prosa Europan
Prosa edo hitz laua hizkuntzak bere era natural edo arruntean hartzen duen egitura edo forma da. Bi prosa mota daude: utilitarioa eta artistikoa. Prosa utilitarioak helburu jakina du; artistikoak, berriz, hiru genero nagusi ditu: narrazioa, oratoria eta historia.
Mendebaldeko literaturak Grezian du jatorria. Erretorika, ongi hitz egiteko edo idazteko artea da.
- Italiar Errenazimentuan: Boccacciok nabarmendu zen.
- Espainian: Lazarillo de Tormes eleberria aipagarria da.
- Erromantizismoan: Besteak beste, Hugo, Balzac, Zola, Pérez Galdós, Poe, Dickens, Twain, Tolstoi eta Dostoievski idazleak nabarmendu ziren.
Euskal Prosa
Euskal Herrian, lehen prosak utilitarioak izan ziren. XIX. mendera arte, prosa landua erlijio-arlokoa izan zen gehienbat. Bi aitzindari nagusi izan ziren: Leizarraga eta Axular. Pixkanaka, idazle laikoak hasi ziren idazten.
Erlijio-prosan, itzulpenak eta egileek sorturiko lanak daude. Prosa ez-erlijiosoan, genero didaktikoa zen nagusi. Liburu bat argitaratu zuen lehen emakumea Bizenta Mogel izan zen. Txomin Agirreren Auñamendiko lorea jotzen dute euskarazko lehen eleberritzat.
Joanes Leizarraga (1506-1601)
Biblia euskaratu zuen lehen pertsona izan zen. Erreformaren alde egin zuen. Joana Albretekoak eskatu zion Biblia eta beste testu batzuk euskaratzea.
Pedro Agerre Axular (1556-1644)
Sarako Eskolako burutzat jotzen zaio. Oso ezaguna egin zen.
Joan Tartas (1610-??)
Baserritar nahiko aberatsen semea zen. Zuberoeraz idatzi zuen lehena izan zen.
Joanes Etxeberri, Sarakoa (1668-1749)
Euskara eskoletan bultzatu zuen. Mediku lapurtarra zen eta Sarako Eskolakoa zen.
Agustin Kardaberaz (1703-1770)
Larramendi Eskolako izen nagusienetakoa izan zen. Apaiza zen. Erbesteratua izan zen beste jesuitekin batera.
Juan Antonio Mogel (1745-1804)
Peru Abarka lehen euskal eleberritzat ematen da. Eibarren jaioa eta Markinan hil zen. Apaiza zen Markinan. Hasieran bizkaieraz idatzi zuen, eta gero gipuzkeraz.
Bizenta Mogel (1782-1854)
Ipuin edo Alegiak dira bere lan ezagunenak.
Txomin Agirre (1869-1920)
Apaiza zen, eta bizkaieraz eta gipuzkeraz idatzi zuen.