Euskal Literatura XIX. Mendean: Hegoaldeko Idazleak eta Bertsolariak
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,54 KB
Hegoaldeko Euskal Literatura XIX. Mendean
Hegoaldean, euskaraz poesia herrikoia egiten saiatzen diren mugimendu poetikoak garrantzi handikoak izango dira. Narratiban eleberria nagusi, antzerkian El trueno elkarteak euskal literaturan identitate berriaren eredua ezarri. Gerra eta iskanbilen garaia, literatura frantsesekin eta espainiarrekin lotuta. Erromantizismoaren pareko berpizkundea sortu (iparraldean + hegoaldean).
Larramendiren Eskola eta Foruen Galtzea
Hegoaldea: Larramendiren Eskola garaia (1800-1839) lan erlijiosoak. Literatur lanaren kopurua urrituz (1839-1876). Foruak galdu, gai horri buruz idatzi (1876-1900). Jendea alfabetatzen hasi, ikasteko eta jakiteko irrikaz.
Joan Jose Mogel (1745-1804)
Joan Jose Mogel: Eibar (1745 - Marina-Xemein 1804). Apaiztu eta Markinan bizi hil arte. Lehenengo liburua gipuzkeraz idatzia: Konfesioko eta komunioko sakramentuen gañean erakusaldiak (1800). Hurrengo guztiak Markinan hitz egiten zen Bizkaieraz moldatu zituen. Bizkaiera hizkuntza literario bihurtu zuen (Añibarrorekin batera). Garaiko idazle euskaldunekin harreman estua izan zuen. Baita Humboldt hizkuntzalari alemaniarrarekin ere. Bere obrak euskaraz zein gazteleraz idatziak dira (azkenak jende ikasiarentzat).
- Versiones Bascongadas de varias arengas y oraciones selectas (1802)
- Konfesio ona (1803)
- Obra nagusia: Peru Abarka. Euskaraz idatzitako lehen eleberria. Pertsonaien arteko elkarrizketak dira liburuaren erro (ez dago gertakari sekuentzia bat).
Bizenta Antonia Mogel (1782-1854)
Bizenta Antonia Mogel: Azkoitian (1782-1854) Markinan. Aita hil. Ikasketak. Lehen emakumea euskaraz idazten: Ipuin onak, Gabonetako kantia Bizkaitar guztientzat. Hiztegia: Bizentaren alegia, osabaren alegiei. Harrera ona.
Hegoaldeko Bertsolaritza
Hegoaldeko bertsolaritza: Altxorra. Bertogintza. Gaiak: foruen galerak, gudua, herri mina, amodioa.
Xenpelar (1835-1869)
Xenpelar: Errenteria (1835-1869). Senpelarre baserrian jaio zen (hortik bere ezizena). Bertsolari ospetsua. Bat-bateko bertsolaritzan 12 urterekin hasi zen. Gainera hainbat bertso-paper ere idatzi zituen, nahiz eta asko 1936-1939ko Gerran galdu ziren. Gorde direnetatik hauek dira ospetsuenak:
- Pasaiako herritik dator notiziya
- Azken juiziyo eguna
- Ia guriak egin du
- Santa Barbara
- Iparragirre abila dela
Iparragirre (1820-1881)
Iparragirre: Jose Maria Iparraguirre (Urretxu 1820 - Ezkio 1881). 13 urte zituela familia Madrilera joan. Baina berehala (Lehen Karlistada piztu zenean) gurasoei ezer esan gabe osabaren etxera joan. 1834. urtean karlisten gudari talde batean sartu. Gipuzkoako lehen batailoian, 1839 arte. Lehen Karlistaldia amaituta, atzerrira joan zen, beste karlista asko bezala. Frantzian jauntxo baten babesa izan zuen. Baina Napoleonek boterea hartu eta gero frantziatik bota zuten. 1853. Urtean berriro Espainiera etorri zen, urte hartan Gernikako Arbola idatzi zuen Madrilen, oso famatua egin zen eta Euskadira iritsi zen. Euskal abeslari eta musikagilea izan zen. Kaleetan abesten zuen. Bere obra gehienak euskaraz idatzi zituen baina gaztelaniaz, italiarraz, ingelesez eta frantsesez ere idatzi zuen inoiz. Bere lan ospetsuena: Gernikako arbola.
Obrak:
- Gernikako arbola - Garrantzitsuena.
- Ume eder bat.
- Aio Euskal-Herriari.
- Nere amak baleki.
Bilintx (1831-1876)
Bilintx 1831-1876 Donostia. Poeta eta bertsolari erromantiko-liberalen arteko famatuena. Txikia zenean aurpegia desitxuratu istripu batengatik. Moko ezizena horregatik. Zezen batek harrapatu eta herren utzi. Bigarren Guda Karlistan Donostia defendatu. Granada batek hankak larri zauritu. Sei hilabeteren buruan hil. Baserriko munduko idealizaziotik urrun, batez ere amodiozko poesia landu zuen. Umore gazi-gozodun idazlea. Sentimendu handikoa eta barne aitorpenez betea (garaiko ohituretatik kanpo). Donostiako euskara urbano zaharrean idatziak (hizkera arruntegia edo pobrea batzuen iritziz).
Obrak: Hiru estilo lantzen zituen:
- Bertso inprobisatuak: Domingo kanpaña, Zaldi baten bizitza
- Olerkigintza (poesia): Bere poemak erromantikoak. Loriak udan, Triste bizi naiz eta
- Bertso-paperak: Juana Bixenta Olabe