Euskal Literatura Zaharreko Testuen Azterketa

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 46,4 KB

Anonimoa: Salmo Misererea XVII. mendean Espainiako administrazioan lan egiten zuen norbaitek askotariko dokumentuak batu zituen “Papeles Varios” izeneko liburuki batean, artean Miserere mei salmoaren euskal itzulpena ere (fol. 246-247; Bibliako salmoen liburuko 51.a da). Kopia XVII. mendekoa izan arren, data daitezkeen dokumentuek XVI. mendera begira jartzen gaituztenez, itzulpena ere garai hartakotzat eman genezake (baina hizkuntzak du azken hitza, jakina). Eskuizkribua Espainiako Biblioteka Nazionalean (MSS/2058) dago gaur egun, Antonio Alvárez de Abreu (1683? - 1756) Indietako kontseiluko kidearen liburutegitik helduta, ex-libris-ak dioenaren arabera; lehenago norena izan zen ez dakigu, baina.

Liburuki horretan Carlos V.aren (1516-1556) eta Felipe II.aren (1556- 1598) erregealdietako txosten eta dokumentuak dira ugarienak (Abreu Felipe V.aren garaian aritu zen, hots, Larramendiren garaian); askok Italiarekin dute zerikusia, eta baten bat italieraz dago, egon ere. Bestelakoak ere badira: erlijioarekin loturiko dokumentu eta tratatuak, alkimiaren gaineko lantxo bat, gaztelaniazko poesia ugari, maitasun zein erlijiozkoak (tartean Misererea glosatzen duen erdal poesia) eta are begiak sendatzeko erremedioren bat ere. Garibairen atsotitzen kopia bat ere biltzen du (260-265. fol.); beraz, badirudi bilduma honen egilea euskalduna zela, edo bazuela euskararekiko interesik behintzat.

Egiletasunari dagokionez, Juan de Undiano (c. 1552-1633) euskal idazle nafarrari egotzi zaio, bai baitakigu 1586. urte inguruan bazuela “un libro Cancionero, de mano, en vascuence” hau da, eskuz idatzitako kantutegi bat; beraren testamentuak ere bazioen “ha compuesto muchos versos en bascuenz” (Unzueta 1982: 331-2). Halere, hizkuntzaren aldetik egiletasun hipotesi horrek ez du oinarri sendorik, Undiano iruindarra baitzen (cf. Akesolo 1982: 38 eta Urkizu 2000: 139-140).

Iruñeko euskararen ordez, gure testua funtsezko ezaugarrietan Mendebaleko Euskara Zaharra deritzagun Erdi Aroko euskalkiaren parte izan ziren lurraldeetako batean kokatu behar dugu, haren ekialdeko hegalean zehazkiago, mendebaleko ezaugarri nabarmenak izan arren, erdialdeko berrikuntzak dituelako, bai eta Bonapartek “gipuzkera” deitu zuen euskalkiaren ezaugarritzat eman ohi direnak ere. Gipuzkeraren mendebalean kokatua izan da (Mounole & Lakarra 2018), eta hori zentzu zabalean ulertu behar da XVI. mendean: demagun, Oria ibaiaren mendebalean. Testuak berez dituen 19 ahapaldietatik 12 aukeratu ditugu, hizkuntzaren aldetik esanguratsuenak. Gure testuko metrika aztertu gabe dago, dakidalarik. Lauko handiak dira, 10- 13 arteko silabakoak, AABB errimako asonantekoak gehienbat (bada AAAA errimako baten bat ere bai).

Anonimoa: Refranes y Sentencias (1596) ITURRI NAGUSIA: Mounole & Lakarra (2018: 380-385) Refranes y Sentencias comunes en Bascuence, declaradas en Romance con numeros sobre cada palabra, para que se entiendan las dos lenguas. Impresso con licencia en Pamplona por Pedro Porralis de Amberes, 1596. Hauxe da lehenengo orrialdean liburuak bere buruaz dioena. Atsotitz bilduma hau Oihenartek (c. 1660) eta Larramendik (1745) aipatu zuten, baina guretzat ezezaguna zatekeen Van Eys-engatik ez balitz. Nederlandar euskalari horrek Hesse-ko Dukeen liburutegian (Darmstadt, Alemania) aurkitu eta 1896an berrargitaratu zuen unicum-a (gordetako ale bakarra). Liburutegia II. Mundu Gerran suntsitua izan zenez, egun Julio de Urquijok aterarazi zituen argazkiak besterik ez dugu jatorrizkoa ezagutzeko.

Darmstadt-eko aleak ez dirudi osoa denik, ez baitauka ez kolofoirik, ez egile izenik, ez barneko antolamendurik: errefrauen hurrenkerak ausazkoa dirudi eta aldean daramaten zenbakiak eskuz eginak dira. 64 orrialde ditu lau koadernotan bilduak, eta 539 errefrau; hauei 21 gehitu zizkien Mitxelenak (1967): 20 Oihenarten eskuzko bilduma batetik eta bat Larramendiren Hiztegi Hirukoitza-ren (HH) eranskinetik. Gorostiagak (1953) RS «euskararen historiaren entziklopediatzat» jo zuen, eta arrazoiz: urte bereko Betolatzarekin alde handia dauka, eta hori ahozko tradiziozko testua izateari zor zaiola uste dugu, hots, buruz ikasi eta ahoz transmititutakoa izateari; hori dela eta, ez 1596ko hizkera, baizik eta askozaz lehenagokoa islatzen du maiz, mende bat lehenagokoa-edo.

Garibairena izan litekeela proposatu zuen Urquijok (1919), baina hizkuntzazko datuek garbi adierazten dute azpieuskalki ezberdinekoak direla: Garibai hego-sortaldeko gainerako lekukotasunekin bat dator (Landucci, Lazarraga, Barrutia…), eta RS ipar-sartaldekoekin. Herri eta familia izenek ere hara garamatzate (Butroe, Plencia, Muxica, Ybarguen, Goliz, Albia), zehazki Bilbo aldera. Datu hori ondo dator balizko egilearen soslaiarekin, zeren errefrau bildumak humanistek egin ohi zituzten, eta bazegokeen horrelakorik han, Italiatik zetozen neurrietan ere idazten zekitenen artean, Mikoletaren (1653) lekukotasunaren arabera.

Mikoleta bilbotarraren eta RS-en artean badira ezberdintasunak fonetikan, morfologian eta lexikoan eta, gainera, RS-en polimorfismoak adierazten digu errefrau guztiak ez direla hizkera berekoak; alabaina, ez dago RS eta Modo breuea baino bata bestetik hurbilago dagoen testurik. Argudio guztiok bilduta, Bilbon edo handik hurbil jasoak bide dira errefrauok. Bestalde, Urquijok iradoki zuen RS-en egileak Hernán Núñez-en (HN) gaztelaniazko errefrau bilduma ospetsua (1555) izan zukeela iturri nagusi. Argudio asko eta askotarikoak bildu ditu Lakarrak (1996) testuan bertan hipotesi hori gezurtatzeko. Lehenik eta behin, euskarazko testua ez da erdarazkotik itzuli, alderantziz baizik, eta itzulpena ere “hitzez hitzekoegia” da, Larramendik (1745) esan bezala. Inoiz bildumagileak ez du ondo itzuli testua: Odol bearbagea (208) “sangre sin ser necesaria“ itzulia da, baina ‘odol errugabea’ dela argitu zuen Mitxelenak. Gainera, HN-enak baino luzeago edo laburragoak izaten dira RS-ekoak, ez berdin-berdinak. Euskarazko polimorfismoa ere ez dator Urquijoren hipotesiaren alde, handik eta hemendik bildutako errefrauak direla esan nahi baitu argiki.

Aurrekoei gehitu behar zaizkie euskal gauzez, herriez, familiez, gertaerez… ari direnak, baita formaren arabera edo hitz-jokoak direlako soilik euskaraz uler edo sor litezkeenak ere: Olaso, guichi bazuc ylaso (88), Aramayo dabenac ez lemayo (284), Hurrieteac hurri gauçac ta hurri dira aren bearrac (149), etab. Beraz, herrikoiak bide ziren, gehienak behintzat, 1596rako aski zaharkitutako —eta are inoiz ulertezin bilakatutako— hizkerak ere salatu legez; besteak beste, gero ere batzuk bilduak ditugu euskaldunen ahotik Azkueren Euskalerriaren Yakintza-n eta bestetan. Oihenart eta Larramendiren atsotitz berriek bilduma handiagoa zela ematen dute aditzera, gutxienez koaderno bat gehiagokoa. Halere, agertu berri da beste lekukotasun bat, Girolamo de la Sommaia italiarrarena (Ulibarri 2015, Urkizu 2015), eta horrek Darmstadteko alearen 539 errefrauak baino ez zituen jaso Salamankan ikasle zela ezagutu zuen aletik. Misterioak hortxe dirau, beraz.

RS-en biltzailea nornahi ez zela argi zegoen Lakarrak soslaia ezarri zuenetik, baina argiago gelditu da orain, hitzen gaineko zenbakiak, euskarazkoa eta erdarazkoa elkarrekin lotzeko moduan ipiniak, ia dudarik gabe bildumaren helburua didaktikoa zela esaten baitigute; zehazki, euskara irakasteko pentsatutako argitalpena zela (Arkotxa & Lakarra 2019; Lakarra & Ulibarri 2022). Ortografia ere ez da nolanahikoa, euskararen gramatizazioan alor honetan ahaleginen bat egiteko pentsatua baizik, testuan ikusiko dugunez. Amaitzeko, RS-k sortu dituen hamaika zalantzetan bat konpondu da arestian: Pedro Porralis de Amberes-ek ez, azalak horrela badio ere, baizik eta Matias Mares frantsesak Bilboko (eta Bizkaiko) lehen inprimatzaileak egina da, artean Porralis hila baitzen eta Mares haren alargunarekin ezkondua (Ulibarri 2016 [2021]). Horrek ulergarriago egiten du nolatan hain mendebalekoa izanik Iruñean argitaratu zen, baina batez ere Bilboko jatorriaren hipotesia are sendoago egiten du.

Joan Perez Lazarraga: Artzain liburua. Joan Perez Lazarragako (ca. 1547-1605) Arabako lautadan jaio eta bizi izan zen (Erdoña, Ozeta, Larrea). Gebaratarren itzalean bizi zen Arabako noblezia txikiko familia batekoa zen. Lazarragatarrek oinetxea Oñatin izan arren, Lautadaren ekialdean finkatu ziren 1439az geroz. Ezkondu eta 1575-1576an Joan Perez Larreko dorreko jaun bilakatu zen. Barrundiako Ermandadeko alkatea izan zen, bai eta Barrundiako prokuradorea ere Arabako Batzar Nagusietan (1581-1584), besteak beste. “Poeta” izengoitiaz ezagun bazen ere, ez genekien zergatik, zeren eta beste obra bat bakarrik ezagutzen baikenuen: Lazarragatarren leinuaren kronika genealogikoa, Relación histórica de las casas y apellidos de Lazarraga… (ca. 1588), gaztelaniaz idatzia, Urrexolako guduaren baladaren bi bertsolerro ere gorde dituena.

2004ko otsailean aurkeztu zuen Gipuzkoako Aldundiak Lazarragaren beste eskuizkribu bat, antonomasiaz “Lazarragaren eskuizkribua” deritzaguna, ziurrenik Landucciren hiztegiaren argitalpenaz (1958) geroztik aurkitutako euskal lekukotasun garrantzizkoena, hizkuntzaren aldetik batik bat, baina baita XVI. mendean Hegoaldeko eliteek euskara idatziz ere erabiltzen zutela erakutsi digulako, uste genuen ez bezala. Haren garrantziaren neurrikoak dira eskuizkribuaren era guztietako zailtasunak: egiletasuna, datazioa, tamaina, testuen egitura eta banaketa, ahapaldien ordena, eskuizkribuaren egoera, zuzenketen egiletasuna, irakurketa, puntuazioa, ulerpena… (ik. Gómez & Urgell 2010). Monumenta linguae vasconum taldearen edizioan hirutan banatu da eskuizkribuaren edukia: A = testu nagusiak (artzain liburua eta poemak); B = ertzetan, trabesera edo A-ren testu-gorputz arruntetik kanpo geroago idatziak; eta C = hitz, monograma, errubrika eta bigarren mailako gainerako testu txikiak. B testuen artean Estibaliz Sasiolako debarraren poemak daude , bai eta C-ko sinaduren artean agertzen den Martin Lopez Bikuñako-ren eskuz idatzitakoak ere.

2010eko lehen ediziotik hasi eta 2020ko berriraino taldearen hainbat kideren hainbat urtetako esfortzuak batu dira. Edizio berriari gramatika eta hiztegia batu zaizkio. Testu gutxik eskatuko lukete horrelako lanik. Joan Perez de Lazarraga Madrid 1567 deitu “edizio literarioa euskal ediziogintzan izan den sarraskirik larrienetarikoa; testua hondatu, ez argitu eta ez ulertu ere sarri, inorentzat ez diren oharrez bete eta haren ezagutzan aurrerapenik ez dakarrena, egilea aditua den literatura klasikoaren alorrean izan ezik.

XVI. mendearen bukaera eta XVII.aren hasiera bitartean datatu da eskuizkribua. Badira bi data: 1564 “Salbaterrako erreketa”-n eta 1567 “Aide andioc bidaldu deustae”-n. 1602an hil zen poetaren ama obian daçan ama baldin bada, bizitzaren azkenerainoko poemak biltzen ditu. 59 orri ditu egun, lehen laurak hautsiak, eta barruan beste bederatzi. Hiru zenbakuntza daude, eta zaharrena ezarri zitzaionetik beste 16 orri falta ditu. Zenbakuntza hori 1139an hasten denez, argi dago eskuizkribua bilduma handiago baten barruan zegoela; ez jakin, ordea, gainerakoa zer zen, ezta balizko orrialde horien egilea edo egileak nor ziren ere.

Koadernoak bi parte ditu: herena-edo hartzen duen artzain-liburuaren zati laburra — hasiera eta amaiera faltan— eta 46 poema, 37 euskaraz eta 9 gaztelaniaz. Bertsotan askotariko gaiak eta neurriak daude; maitasuna nagusi, badira erlijiozkoak, narraziokoak eta isekazkoak ere. Jorge Montemayor-en Los siete libros de la Diana (1559) Europa osoan itzuli eta imitatu zenetik artzain-liburua genero arrakastatsua izan zen XVI. mendean. Gurea garai hartan ohikoak ziren amodio nahasien istorio haietako bat dugu, agian erdal ereduren batetik itzulia edo moldatua haren sintaxi eta lexikoaren arabera, nahiz hura aurkitzeko orain arteko saioek huts egin; gaztelaniazko poema batzuek iturri ezaguna dute eta euskarazkobatzuk itzulpenak-edo dira; aldiz, beste zenbait originalak dira, egitura herrikoiagatik zein gaiagatik Badirudi Lazarragak koadernoan jatorri eta garapen maila ezberdineko lanak bildu zituela urtetan. Artzain-liburua zatika baino ez dugu ezagutzen, hasierako eta bukaerako orrialdeak galdu direlako: amaieran gehienez ere zortzi orrialde gehiago leudeke; batek daki hasieran zenbat. Hasierako orri batzuk apurtuta daude, gainera, eta barruan ere galdu dira batzuk. Patri Urkizuk Dianea izenburua proposatu zuen, Montemayorren liburuan oinarritua delakoan eta eskuizkribuko poema batean dianea agertzen delakoan (izatez dianean ‘doanean’ aditza da, ez izena). Edizio kritikoan artzain-liburua izena eman diogu.

NONGOA?

1.- MEZen lau ezaugarri landu ditugu: (1) a + a > ea (izenetan)→ gauçea(22), medeçinea(26) (2) egin aditzlaguntzailea → ençun eguian(18) (partizipioa + egin -egin beti partizipioarekin), ychi eguioçu (19) (arkaismoa baita ere, agintera), deguidaçula rremedioa emun (26) (subjuntiboa eta eginen adizkia - NNN saila) (batuaz: diezadazula) (3) *edun-en adizkien txandakatzea pertsonaren arabera (diptongodun eta gabeak) → euen (6), eben (10), dut (11) ● testu batean diptongodun formak eta dut agertzen bada ARABAKOA da (dauela) (4) -rean ablatiboa (vs -(r)ik eta -ti(k)) → arean (6), orrean (19)

2.- MEHaren barnean erabil litezkeen ezaugarri ugarietatik hauek hautatu eta landu ditugu: (1) -gaz soziatiboa → norteagaz (13) (2) *edutsi laguntzailea → eusan (15, 18), eusala (19) (3) -etan aditz-izena → suplicaetan (14), trataetan (20) (4) a + a > ea adizkietan → topadu çirean (9), direan (13)

3.- Sartalde vs sortalde auzian, bi ezaugarri: (1) -kaz/-kin soziatibo pluralean → ardiaquin (8) ● singularrean -gaz eta -kin ● plurala -kaz/-kin (2) daude (sartalde) / daue, dabe (sortalde) eta euden (sartalde) / euen, eben (sortalde) *edun-en pluralean → euen (6), eben (10) ● Arabako euskara honetan sortaldeko hizkerarekin egiten du bat ● sing. dauela > dabela > debela / pl. euela ● daude da zaharrena (dau-de > daue) → sartaldekoa

4.- Araberaren ezaugarriak: (1) dau vs dut konbinazioa *edun-en → (2) singularrean -gaz eta -kin → banaquin (7) (3) eban > eben ‘zuen’ asimilazioa nork 3. p. singularrekoan → eben (10) (4) a + a > ea 1. graduko artikulura ere hedatu izana → (5) jagin eta jakin aditz laguntzaile jokatugabeak → jaguite[n] (14) (iragankorrekin), jaquinic (25) (iragangaitzekin)

5.- Arabera sortaldekoak (1) Nor pluralarekiko komunztadura eza → eguite lebela (13), (2) zaben ‘zaituen’ berrikuntza →

6.- Araberan arinago egindako berrikuntzak (1) bokal luzeak arinago galdu edo disimilatu (RyS-en ez ditugu ikusi baina badaude)→ orreyn (19) (2) ahaleran [ezin + part. + *edun] perifrasia [ezin + adoin./part + *ezan/egin] perifrasi arkaikoaren ordez (arkaikoa kendu eta modernoa saru; modernoak: izan eta edun)→ Eçin sinistu dut (11) → ez da ugaria izango hurrengo urteetan / Araberaren ezaugarri berritzailea; Lazarraga da honen adibide bakarra. Hurrenkera: XIX.mendeko hurrenkera; laguntzailea ezeztapenaren lekura mugitu.

NOIZKOA?

i. Grafien banaketa eta funtzioa 1. eta → ygui (25), byajea (6), yturri (9), yraçarriric (11), Oy (10)- hitz hasieran arkaikoa - geroago, bokal artean eta diptongoetan; XIX.mendera arte beti aurkituko dugu . 2. eta → Siluero (6) (hitz barruan beti ), berua (9, 12). 3. diakritikoak: eta / edo edo → açean, ançitu, çarean.

II. Fonetika-fonologia 1. bokal batugabeak → eguin eusaen (9), Sirenaen > Sirenen (11), suplicaetan (14).

III. Izen morfologia. 5. pluraleko bi graduko artikulu arkaikoa → lauoc batera (8) plural hurbila 3.pertsonarekin 6. ABS mugagabeak (atributu, predikatibo edo osagarri zuzena) 7. ablatiboa (sing. -rean, -(r)ik, -tik; pl. -tarik vs -tatik; bizid. -ganik) → enganaduric (25), jaquinic (25), arean (6), beguietaric (16); Non -tatik? Misererean Euskara Arkaikoko adibide bakarra,iparraldean beti gaur egun -tarik. 8. prosekutiboa (-ti → -gaiti) → çegayti (16). Prosekutibo behar bezalako bat ikusi genuen RyS-en.

IV. Aditz-morfologia. 12. a vs e oposaketa NOR-NORK vs NOR-NORI -NORK adizkietan → deguidaçula (26). 13. *idi erroa → ançitu neydi (21). 16. iraganeko mendeko perpausetako hipotetikozko adizkiak (l-dunak) → eguite lebela (13)

VI. Lekikoa 21. utra 22. on iritzicitezqueANO → noraino (lekua zein denbora) kasua noiz arte adierazteko. Lazarraga agertu arteNafarroan bakarrik, baina Lazarraga agertzerakoan, Araban ere bai, beraz, behar bada Euskal Herriosoan. Ematen du -aino- rekin noraino eta noiz arte. [Lehenaldi burutua + *edin ] aoristo perifrastikoa que sartu dio, denborazko perpaus bat perifrasi zaharrez egina, kasu honetan *edin zitezkeen ahalera, baina lehenaldia berak euskara batuan: etorri ziren arte

arean: funtzio gramatika bat hartu zuen eta arean-ek iraun zuen. Bizkaian ezaugarri oso berezi batean,ezer ez esateko. Berez nundik kasua → handik. harik eta (ez da euskara batua), ha (3.gradua) + -rik (ablatibo zaharra)= harik eta . Gure esapidean, beraz, ablatibo zahar bat dago. Lazarragak -rik ablatiboa erabili beharrean arean erabiltzen du.

eguin eusaen (haiek hari)→ edutsi laguntzailea, bokal batugabeak ditugu eusen izango litzateke. Singularra eutsan eta pl eutsaen. euts | a-e-n. *edutsi

aoristo perifrasi trinkoa → Silueroc Sirena excusen orduan esan eben: Silverok Sirena ikusi zuen orduan esan zuen. Orudan horrek argi uzten du burutua dela. Ikusi zuen → burutua. Zekusen → ikusten eta ecusen → ikusi. orduan-ekin askotan aoristoak. Mendebaldeko (euskara hertsiaren) ezaugarria → r gabeko genitiboa→ Sirenaen (11)

oec (13) → erakuslea lau-oc (artikulua)→ oc forma bakarra (pluralean -ak edo -ok izan daiteke soilik, singularrean dadue 3 forma)

direan (13)→ zureak

aoristo perifrastikoa → joan çidin (12, 18)

nay daquiçula (14)→ *edin errokoa, jakin-en antza dutenak Nor-Nori beti *edin Nachaçu>natzaizu. Segidan daude bi Nor-Nori.

peneau (14)→ a+au> eau. Lehen graduko artikulu hurbila. Batueraz: (nire) pena hau.

çegayti nic ezterechut on çuri bapere bano gueiago (16)→ ez zaitut maite

ençun eguian orduan (18)→ aoristo perifrastikoa → partizipioa+ egin. eginek beti du partizipioa. Batuaz: entzun zuen orduan eguian → zegien batuan esaten eusala

çeñagana Siluia joan (18) çenagana (23), ñ-z izan beharko.

quen aquit (21) → *edun erroa

ançitu neydi (21) ahaleran bakarrik egin-en ordez (Mendebaldeko egin laguntzailearen supletiboa).Laguntzaile ezezagun bat. ançitu → ahaztu. ahanz-i-tu; bi partizipio marka ditu. Horrek esan nahi du ahanzi-k zuen n-a galdu egin dela.

Mossen Bernat Echapareren cantuya ITURRI NAGUSIAK: Altuna (1980). Arcocha & Lakarra (2014, 2020) Bernard Etxepare (c. 1475 - 1559 ondoren) Sarasketan jaio zen, Nafarroa Beherean, Donibane Garazi ondoan, eta Eiheralarreko erretore izan zen. Garai batez Garaziko bikario orokorra ere izan zen. Bizitza triangelu txiki hartan eman zuela pentsa baliteke ere, egiantzekoa da gorde ditugun datu eskasek sortutako lilura baino ez izatea, zeren eta euskara inprentaren plazara jalgiarazi zuen nafarra errenazentista izan baitzen bete-betean, Bordeleraino daraman sare humanista baten bitartez hedadura handiagoko erlazioak izan zituena. Datu eskasiak espekulazioari ateak alderen alde zabaldu dizkio.

Nafarroaren konkistaren garai gatazkatsua zuzenean bizitzea egokitu zitzaion Etxepareri, 1512-1530 artean Nafarroa Beherea ere Gaztelako koroaren mendean egon zenean. Pentsatu da beaumondarren aldeko zatekeela, hots, Espainarekiko erlazioaren aldeko (Urquijo 1933: 664). “Mosen Bernat Etxapareren kantuia” poema autobiografikoarekin loturik, espekulatu da ez ote zuen Nafarroako erregeak horregatik preso eman (Michel 1857: 452); arrazoi moralak ere proposatu dira, bere liburuko bertso batzuk askeegiak izatea, alegia (Vinson, ap. Urquijo 1933: 663). “Bainan ez da hortaz den mendreneko frogarik: ez dakigu ez nungo presondegian zen, ez eta zoin arrazoinez edo estakuruz ezarri zuten itzalean” (Lafitte 1967a: 104). Nolanahi ere, garaiko dokumentuetan argi dago Etxepare Garaziko elizgizonen libertinkeriarekin amaitzeko izan zela bikario orokor izendatua (1520-1523 bitartean-edo) eta, hori dela eta, arazoak izan omen zituen zentzarazi behar izan zituen batzuekin (Arcocha & Oyharçabal 2009): hemendik letozke, agian, bere estuasunak, Elizaren erreformazalea izatetik, alegia.

Linguae Primitiae Vasconum (LVP) liburuak 56 orrialde baino ez ditu. Ale bakarrean gorde da, “mirakuluz bezala” (Lafitte 1967a: 105). Bi aldiz argitaratu zen: lehenengoz Bordelen, François Morpain-en etxean (1545) eta bigarrenez Erroan-en Adrien Morront-enean, bigarrena Oihenarten erreferentziari esker bakarrik ezagutzen badugu ere. 1847 arte bi egilek baino ez dute aipatu: bata, Lope de Isasti, Compendio Historial de Guipúzcoa-n (ca. 1625: XIII, 165): “Muchos años ha que M. Echepare de Navarra la Baja compuso un libro en esta lengua a lo divino” esan eta lau bertso dakartza (ik. Vinson 1891-98: 2, 1a zb.). Bestea, Oihenart: Art Poetique Basque-n behin (1665), eta bigarrenez Notitia-ren 2. edizioan (1656: XIV. kap.), non kopla bat jaso zuen, nahiz egilea nor den aipatu gabe.

1847an Francisque Michel-ek aurkitu zuen Frantziako Biblioteka Nazionalean (BNF) eta urte berean lehen edizio modernoa egin zuen Brunet-ek, Arxu zuberotarraren frantses itzulpenarekin. 1847-1933 artean kanpoko euskalarien edizioak, ikerketak, itzulpenak eta oharrak bata bestearen ondoren datoz (Michel, Vinson & Hovelacque, van Eys, Stempf, Dodgson, Schuchardt), Urquijok faksimilea (1933) argitaratu arte. Ondotik, René Lafon-en azterketa bikainak etorri ziren: hizkuntza (1951), argitalpen kritikorako oinarriak (1955) eta bertsogintza (1957). 1968ko edizio hirueledunak (Lafonek frantsesa egin zuen) asko lagundu bide zuen LVP-en ezagutza hedatzen. Gaur kanonikotzat dugu Patxi Altunaren edizioa (1980), bertsogintzaz (1979a) eta lexikoiaz (1979b) egin zituen lanez lagundurik.

LVP-ren helburuak agerian ipini zituen egileak eskaintzan: batetik, euskara argitaratu dadin; bestetik, euskaldunek izan dezaten euren hizkuntzan “zerbait doktrina eta plazer hartzeko, solas egiteko, kantatzeko eta denbora iragaiteko materia” (Esk. 22-28). Oihenartek (1665) poeta kaskartzat zeukan Etxepare, XVII. mendeko molde poetiko zorrotzak ez zituelako betetzen, baina 1847tik aurrera begi onez begiratua izan da oro har, nahiz haren poema gordinek harridura sortu (Urquijo, etab.) eta horregatik-edo batzuek Erdi Aroko poetatzat hartu zuten, hots, elizgizona izanik sexu-desiraz ere mintzatzeagatik (Yon Etxaide, Mitxelena, etab.; cf. Arcocha 2008: 5-6). Oihenarten ildotik, ahozko bertsogintzaren ildokotzat ere joa izan da, neurri nasaiak eta oro har poeta herrikoiaren baliabideak (formulak, fosildutako ereduak, errefrauak, errepikapenak) darabiltzalako.

Azkuek eta A. Donostiak ahozko tradizioan antzeko bertsoak topatu zituztenez, iradoki da agian ahozkotik ez ote zituen berak bildu. Espekulazioa da, noski, eta agian egiantzekoagoa da alderantziz gertatzea, hau da, Etxepareren bertsoak herriak ikasi eta ahozko tradizioan txertatu izana. Lafonek (1951) igarri zuen grafiazko eta hizkuntzazko aldeak daudela LVP-en bi zatiren artean, garai ezberdinetakotzat jo zituenak: zati zaharrean poema erlijiozkoak, amodiozkoak eta MBEren kantuia ditugu, eta berrian hasiera-bukaerak, hots, eskaintza, Kontrapas eta Sautrela. Besteak beste, berrian bakarrik dago; zaharrean non-nahi darabil (ychasoa...) eta berrian V ― V (complituya) edo V ― # (goraynci) testuinguruetan soilik. Zaharrean gabe : berrian bage; zaharrean zait, baina zaut erako batzuk; berrian zau- bakarrik.

Etxeparefen hizkuntza, jakintzat eman da Garaziko euskara dela, eta ez dago horretan duda gehiegi egiterik. Bonaparteren sailkapenaren arabera, beraz, ekialdeko behe-nafarreraren lekukotasun arkaiko bat litzateke. Bestalde, Bonapartek ez zuen uste Leizarragaren formak bezain arkaikoak dituenik: “Argi dago arrazoia hauxe dela: ekialdeko behe-nafarrerak jadanik jasan zituela 1571n lapurterak oraindik jasan ez zituen aldaketak” (Bonaparte 1876: 6; nik itzulia). Testuan ikusiko dugu hau zertan den. Mitxelenak-eta (1960) hedarazi irudiaren arabera, Etxepare Erdi Aroko poeta herrikoia litzateke. Ez horrelakorik Orpustan (1991), Urkizu (1999) eta geroago gaiari aldaketa sakonena eman diotenen iritziz: Arcocha (2007), Oyharçabal (2008), Arcocha (2008), Arcocha & Oyharçabal (2009) eta Arcocha & Lakarra (2014, 2020). Etxepare ez da poeta herrikoia, poeta ikasigabe batez, bertso landugabeak herritar xeheek egundainotik egin izan duten moduan egiten zituen batez mintzo bagina. Alderantziz, ikasia zen; gainera, bere bertsoak “...euskaldunen mintzaira letren munduan ohorean jarri nahiz” inprimarazi zituenean Errenazimenduko eredurik garbienaren arabera jokatu zuen (Oyharçabal 2008). Ez da inolaz ere Erdi Arokoa, bere garaiko poeta baiziz, Frantziako poesiak garai berean jo zituen bideetatik jo baitzuen. Humanista zela, LVP-aren alderdi formalek erakusten dute: paratestuen alorrean, egilearen izena obraren buruan agertzea, latinezko izenburua, eskaintza, izenburuari bukaera ematen dion eta liburua borobiltzen duen amaierako idazkuna (debile principium melior / fortvna seqvatvr “hasiera ahulek izan dezatela patu hoberik”), Advertant impresor grafia oharra...; ortotipografiaren alorrean, berriz, karaktere erromatarrak (vs gotikoak), grabatuak, eta abar. Etxepare errenazentista zela haren lexikoak ere frogatzen du (ikus Arcocha & Lakarra 2020). Zehazki Bordeleko giro humanista eta erreformistarekin lotuta ageri zaigu Morpain argitaratzailearen eta Bernard Lehet LVP-en eskaintzaren hartzaile eta, hortaz, haren mezenasaren bitartez. Guienako kolegioa (Schola Aquitanica; Tartasek sortua 1533an) Frantzian humanismoaren irakaskuntza programa gauzatu zuen lehen zentroa izan zen Paristik kanpo, eta horregatik jakintsu eta erreformisten biltoki bilakatu zen. Morpain kolegio horren eskuliburuen eta besteren argitaratzaile zen. Lehetek, Bordeleko Legebiltzarreko erret abokatu nagusia izateaz gain, kolegioarekin lotura estua zuen, eta lehenagotik ere Bordeleko unibertsitatearekin. Liburuko alderdi materialek eta edukiak aztarna garbiak ematen dizkigute Etxepare bera Devotio moderno delakoaren ildotik zegoela (Kempis, Gerson, etc.), hots, ideia erlijioso ebanjelista edota erasmisten jarraitzaile zela. Unicum-ak Luis I.a Condé-ko printzearen armarria darama. Honek aditzera ematen du Nafarroako gortean ezaguna zela, Condé Frantziako higanoten ejerzituaren burua izan baitzen eta, beraz, Joana Nafarroako erreginaren beso militarra, nolabait esanda.

Euskararen gramatizazioaren hasikinak aurkitzen dira LVP-n, agian Etxeparek ez ezik, Lehetek―oinetxea Saran baitzuen― eta Bordeleko jakintsu euskaldun gehiagok landuak. Badirudi grafia latinarenean oinarritua dela, frantsesez egin zen bezala, baina garaiko gramatikak eta eskuliburuak erabiliz. Adibidez, letra ezezaguna zen Frantzian Tory-k zabaldu arte (1531), eta honek gaztelaniatik mailegatu zuen, non Nebrixak aldeztua izan baitzen. Amaitzeko, Arcocha & Lakarrak proposatu dute Lafonen bi idaztaldien ordez, bi esku izan zirela, Etxeparek Leheti eskaintzan “ikhusirik eta korrejiturik plazer duzun bezala” argitaratzeko baimena eman ziola gogoraturik: Lehete-ren esku hartzea legoke zati berrietan.

Leizarragaren Iesus Christ gure iaunaren Testamentu Berria ITURRI NAGUSIA: Arcocha & Lakarra (2018: 396-409). Joanes Leizarragaren Iesus Christ gure iaunaren Testamentu Berria (TB; 568 folio), Kalendrera (16 or.) eta ABC edo Christinoen instructionea (99 folio) obren artean Euskara Arkaikoko corpusaren lau bostenak ditugu ia. Ioana III.a Albretekoa Nafarroako erreginaren armekin argitaratu ziren guztiak Erroxelan 1571n, Pierre Hautin edo Haultin-en etxean. Hizkuntzaz ezberdinak dira: TBko -ei pluraleko datiboaren ordez besteek -er dute, besteak beste (dirade > dira eta -endaco > -ençat ere badira). Badirudi, bada, Erreginaren mendekoentzat bakarrik eginak zirela, Nafarroa Behere eta Zuberoakoentzat. TB, aldiz, Frantziako erregearen mendeko lapurtarrentzat ere bazatekeen: protestanteek erlijioadierazpenak debekatuta zituzten, baina etxean irakur zezaketen (Vinson 1891-1898: 43).

Bi galdera nagusi ditugu: zein den Leizarragaren itzulpenaren jatorrizko testua eta nongo euskara erabili zuen, eta bigarrenaren erantzuna lehendabizikoarekin lotuta dago. Lafonek (1943) uste zuen funtsean TB protestante frantsesen bat itzuli zuela, baina latinezko Vulgata eta grezierazko testua ere erabili zituela. Bide honetatik Leizarragak greziera zekiela esateraino berotu ziren batzuk. Egun, ordea, frantsesezkoan soilik oinarritu zela uste dugu (Ruiz Arzalluz 1991; Salaberri Muñoa 2010a), nahiz eta hura zehazki zein ote den ez izan asmatzen erraza: Pierre Robert “Olivetan”-ek 1536an lehenengoa egin zuenetik 1588koak onarpen ofiziala lortu arte ia urtero aldatu zen; azken ikerketek 1562-63ko edizioren baterantz hurbildu gaituzte (Etxagibel 2014, Salaberri Muñoa 2014) lehenagokoek ez daukate kapituluen aurreko izenburutxorik (ik. gure testua), baina auzia ez bide da konponduko 1563- 1571 bitarteko edizio guztien kolazioa burutu artean. Mounole & Lakarrak (2018: 404-405) frogatu dute 1562ko irakurketa esklusiboak partekatzen dituela. Antzera ABC-rekin: Calvinoren dotrinaren ildokoa da (Institutio christianae religionis 1536; frantsesez 1541), itzulia edo moldatua, baina honek ere edizio asko izan zituen, denak antzekoak (Salaberri Muñoa 2010b: 112-113).

Leizarragaren hizkuntzaz, argi eduki behar da artean itzulpenetan trebatu gabea zela euskara (“oraino, translationetan behintzat, usatu gabea”; Eskaintza 252). TBaren itzulpen baten maila nola lortu zuen jakiteko, komeni da gogoan hartzea suomierazko lehen itzulpenaren egileak, Agricolak (1548), simplex translatio deritzan itzulpen ahalik eta hitzez hitzekoena izan zuela helburu, orduan ebanjelioa zabaltzen zebiltzan misiolariek ohi zutenez; hain hitzez hitzekoa non esaldi ulertezinak osatzera heltzen baitziren (Sauvageot 1973: 149). Honegatik suomieraz ezohikoak ziren gramatika-egiturak erabili zituen latinaren egiturak kalkatzearren, hurrenkera sintaktikoa gordetzeko ahalegina ere egin zuen eta, nola ez, lexikoan suomierak faltan zuena latinetik nahiz suedieratik eta alemanetik mailegatu zuen, baina baita hitz zaharrei adiera berriak eman eta kalkoak egin ere. Beraz, jakintzat eman dezakegu Leizarragak ere berariaz hainbat berrikuntza egingo zituela testu sakratuaren mailara heldu nahirik. Jakin ere badakigu, berak airtorturik, lexikoan behintzat; izan ere, honela argudiatu zuen pescadore erabili izana: “pescadore, arrançale. Gehienzi lekhuetan arranzale erraitenagatik, heuskaldun anhitzi (...) Nik eginen zaituztet giza peskadore hobeki itzeukiz ['hobetzat hartuz'], ezen ez Nik eginen zaituztet gizarranzale, hala usatu ukhan dugu” (faks. 1214). Blancok (2015: 129) zenbakiz erakutsi du maileguen kopuru larria Leizarragaren obran (%42). Nondik hartuak, eta asko frantsesetik, normala denez: ametiste, antekrist, aparent, artxer, ardent, arrogant, aumentazione, automme...

Azpimarragarria da, dena dela, gehienbat mailegu berri-berriak zirela, ez orduan ez gero ere errotu ez zirenak. Leizarragaren euskara nolakoa den eta nongoa, galdera hauek iritzi ezberdinak sortu dituzte. Alde batetik, batzuek begiak ipini dituzte bere hitzotan: Gaineracoaz den becembatean, batbederac daqui heuscal herriâ quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diuersitatea den: raçoin hunegatic sensu eguiazcotic aldaratu gabe, lengoageaz den becembatean ahalic guehiena guciey adi eraciteari iarreiqui içan gatzaitza, eta ez choil edocein leku iaquineco lengoage bere ciri (Heuscalduney, faks. 254). Honetan bakarrik oinarriturik, euskara batuaren aitzindaritzat jo dute (Intxausti 1995: 157-160, adib.). Halere, pasarte horren antzekoak orduko edozein itzultzaileren lanetan aurkitzen dira, Lutero bera aitzindari: “Alemaniak hainbeste dialekto ditu non elkarrengandik 30 milatara diren herritarrek ez baitute elkar ulertzen” (ap. Burke 2006: 116-117). Anakronismoa da gure munduko arazoak orduan ere bazirela pentsatzea. Leizarragak “Heuscalduney” agertzen dien asmoa ez da hizkuntzazkoa, erlijiozkoa baizik: “Iaincoac othoi, haren desohoretaco den doctrina gucia eçagut eraciric eta confundituric, haren ohoretaco dena bethi entreteni eta auança deçala Iesus Christ bere Seme gure Iaunaren icenean”. Edukia zuen ardura, ahalik zehatzenik islatzea; mintzatzeko era diferenteena eginkizuna burutzeko eragozpen txiki bat baino ez zen.

TB eta erreformatuen gainerako itzulpenek tokian tokiko hizkuntzen eredu batuan eragin handia izan badute ere (cf. Alemaniako eta Finlandiako adibide ospetsuak), a posteriori izan da, ez beren-beregi itzultzaileek hori bilaturik. Bitxia bada ere, lehen euskara batua egiteko helburua egotzi ziotenek ukatu egin zioten Leizarragari ondoko literatur hizkuntzan eraginik izatea. Hala ere, gaur nabarmena da askok izan zutela gogoan, aitortu zein (sarrienik) ez: Haraneder (Ruiz Arzalluz 1987), Larramendi (Urgell 2000), Axular (Salaberri Muñoa 2000), Pouvreau (Etxagibel 2014), Materra (Salaberri Muñoa 2007b, Urgell 2015a). Beriainen eta euskaldun protestanteen grafian (Zalgize, Bela, Urte) izandako eragina ere aztertu beharko da (Mounole & Lakarra 2018: 403).

Schuchardtek idatzi zuen Leizarragaren hizkuntza 1900eko lapurtar eta behenafarrentzat gutxienez Luterorena alemaniar modernoarentzat bezain urrun dela. Lafonen ustez, lapurteratik dago hurbilenik: ez dauka eufoniarik (Leiz enea, mundua, nuen / Etxep enia, munduya, nuyen) eta “L garbiak” dira izan eta *edun-en adizki gehienak, baina BN-n edota Z-n erabiliak ere baditu; hortik haren galdera: “Comment s’explique ce mélange de formes appartenant à des dialectes différents?” (1943: 62). Bonapartek hobeto heldu zion honi, nire ustez: BN eta Z-ko forma horiek Leizarragaren garaian mendebalderago ere bizi bide ziren; horregatik uste zuen “labourdin ancien” izena hobeto dagokiola haren hizkerari. Izan ere, delako urruntasun horren zergati nagusia hizkuntzak tarteko mendeetan izandako aldaketan datzake: XVII. mendearen hasieran desagertuak ziren aoristoak, eta bakanduak eskubiko erlatiboak; bestalde, -ra/-rat atzizkien nahasketa eta beste berrikuntza batzuk ere Leizarragaz geroztikoak dira.

Lafonek arrazoi du zerbaitetan, ordea: baliteke Leizarragaren laguntzaileek ―lautik bi zuberotarrak izanik, agian hiru― esamolderen bat zuzentzean ohartuki nahiz oharkabean zeinek bere hizkeratik sartzea. Leizarragak bi urtetan-edo prestatu zuen lehen bertsioa (1563-1565); 1565eko eliz-batzarrak laguntzaileak esleitu eta “ikusteko eta zuzentzeko” agindu zien (1565), baina egiazki oraintsu arte ez da ezer garbirik ondorioztatu zuzentzaileon lanaz. “Çuberoaco herrian usançatan eztiraden hitz bako batzu hango ançora itzuliac” TBren bukaerako hiztegitxoa azterturik, Urgellek (2023) proposatu du Leizarragaren laguntzaile zuberotarretako batek egina bide dela, TB “gainbegiratu eta zuzendu” bitartean han-hemen hitz gutxi batzuk hautaturik. Bestalde, hiztegitxoko zama eta zikhotz ez daude TBan, harrigarriki, baina bai dagozkien maileguak (karga eta abarizioso). Urgellek (2023) ondorioztatu du Leizarragaren lehen bertsioan (1565) zama eta zikotz zeudela, baina laguntzaileren batek itzulpena goitik behera begiratu eta frantsesezko berba bakoitzari ordain bat eta bera eman nahirik, zama > karga eta zikhotz > abarizioso ordezkatu zituela agerraldi guztietan, zerekin eta frantsesezko bertsioko hitzari dagokion maileguarekin (charge eta auaricieux, hurrenez hurren). Batek daki zenbat horrelako ez ote zituen egin, hiztegitxoan aztarnarik utzi ez duten hitzetan.

Arkaismozaletasuna ere egotzi zaio Leizarragari, kronologia eta geografiagatik legokiokeena baino arkaikoagoa dela, Etxeparerena baino zahartasun handiagokoa, berariaz bilatua… Eztabaidatu da berezkoa ote zen garaiko hizkuntzan, ala berak bilatua efektu estilistikoren bat edo euskaldun gehiagoren ulergarritasuna iragan partekatuagoan lortzeko asmoz… Mounole & Lakarrak erakutsi dute ezin dela ulertu erabili zuen originalaren gaiarekin batera landu gabe. Jainkoaren hitza bere horretan emateko asmoz, ezer kendu ez gehitzeko eskurik bere buruari aitortzen ez diolarik, letra etzanaz ematen ditu eransketak (ondotik Vulgata latinezkoa eta frantses protestantea): Mc I 19 Zebedeoren semea eta Ioannes haren anayea / Iacobum Zebedaei et Iohannem fratrem eius / Iaques Filz [= semea] de Zebedée, et Iehan, son frere Mc I 21 Sabbath egunean sarthuric synagogan / et statim sabbatis ingressus synagogam / entrant es iours [= egun] du Sabbat en l’assemblée Letra etzaneko ia guztiak badaude frantsesezko testuan. Nabarmen, frantsesezkoari lotzen zaio hertsiki, haren edukiari ez ezik haren formari ere. Letra etzanak, gainera, frantsesezko itzulpen kalbinista berankorrei zor zaizkie.

Anonimoa: Arrasateko erreketaren kantua(k) ITURRI NAGUSIA: Arriolabengoa (2006: 209-222) 1448ko ekainaren 23an, San Juan gauaz, Arrasateko hiria hainbat egunetan setiatu ondoren, azkenean su eman zioten Pero Velez Gebarako Oñatiko jaunaren agindupean ziren ganboarrek, barruan oinaztarrak (testuan oñeztarrak) zeudela. Oinaztarren buruak, Gomez Gonzalez (testuan Gomiz Gonsalu[c]h) Butroeko jaunak, hiriaren ateak itxi eta barruan eustea erabaki zuen laguntza etorri arte, ganboarrak gehiago baitziren. Laguntza bazetorrela ikusirik, ganboarrek su eman zioten hiribilduari. Suak berehala irentsi zituen kale estu haietako etxeak eta Gomez Gonzalez hilik gertatu zen hiriko ate batetik ihes egitean, bai eta Juanikote semea eta Presebal iloba ere. Ibarguen etxeko jaunak jaso zuen oinaztarren buruzagiaren hilotza eta alargunari eraman zion. Arrasateko erreketak zirrara handia eragin bide zuen garaiko eta ondoko gizartean, guganaino iritsi diren historialarien lanak lekuko (Lope Garcia Salazar, Mendieta, Garibai). Gertakaria Ibarguen-Cachopín kronikan lau aldiz aipatua da, eta “Arrasateko erreketaren kantuak” lau horietatik bitan (43 eta 79. koadernoetan). 79. koadernokoak Juan Carlos Guerrak aurkitu zituen 1881ean Espainiako Biblioteka Nazionalean, eta 1921ean argitaratu, Jose Manterolak 1883an Euskal-Erria aldizkarian ―akats ugariz― lehenengoz atera eta gero. Ondorengo edizioa Mitxelenak eta Rodriguez Herrero historialariak (1959) egin zuten, eta honetan oinarritu zen Mitxelenaren Textos Arcaicos Vascoseko (1964) edizio kanonikoa.

Ibarguen-Cachopín kronikako euskarazko lekukotasunak oro aztertu dituen Arriolabengoak (2006) berrikuntza gutxi batzuk egin ditu bere edizioan, Mitxelenaren interpretazio eta proposamen gehienak aintzat hartu arren. Aurreko ediziogileek 79. koadernoko kantuak bakarrik eman zituzten: beraz, Madrilekoak; 43.ekoak Bizkaiko Foru Artxiboko liburuki batean idoro eta lehenengoz argitaratu zituen Arriolabengoak (1996). 43. koadernoko pasartea Juan Iñigez Ibarguenek bere eskuz idatzi zuen (c. 1574). 79. koadernokoa beranduagokoa da, 1610 inguruan beste esku batzuek kronikari gehiturik.

“Arrasateko erreketaren kantua(k)” ahozko tradizioko testua da; honek esan nahi du ahoz kantatuta entzun, buruz ikasi eta ondoko belaunaldietara transmititutako testua dela. Horrelako testuek bi ezaugarri nagusi dituzte: aldakortasuna eta arkaismoen ezohiko iraupena. Aldakortasuna, etengabe bertsio ezberdinak sortzen direlako ahoz aho igorri ahala: ahaztu, oharkabean edo nahita aldatu… (ikus diapoetan “Andre Emilia”-ren adibidea). Arkaismoen iraupena, asmoa buruz ikasi bezala berriz kantatzean datzanez, aspaldiko hizkuntzako arkaismoak gorde ohi dira, nahiz batzuetan eguneroko hizkuntzan galduak izan (errimak gorde ditu “Ana Juanixe” baladako -rean ablatiboak: ikus diapoetan).

79. koadernoko testua Mitxelenak (1964) kantu bereko zatiak bailiran aztertu bazuen ere, Arriolabengoak uste du lau kantu direla forma zein edukiagatik. Alabaina, horrelako ezberdintasun eta etenak ez dira ezohikoak erromantze edo baladetan. Horregatik, datu gehiago edo azterketa zehatzagoak izan arte, badirudi hobe dela denak elkarrekin ematea. Gomez Gonzalez eta bere ahaideen heriotza da narrazioaren ardatz nagusia. Lehenengo zatian madarikatuak dira beren jauna babestu ez zuten oñaztarrak. Arriolabengoaren ustez, 2. eta 3. zatiak ganboarren ikuspuntutik osatuak dira, heriotza horietaz isekaz ari direlako. Nire ustez, ordea, testu osoa, hasi eta buka, oñaztarren ikuspegitik ondua da: 2. zatian nola zeutzan kontatzen da, zor zaizkien hiletak egin gabe; ganboarrei hitza ematen zaienean ere (3. zatia) euren asmo gaiztoen berri eman dezaten baino ez da. Azken zatian (Argy izarrac urten dau…) azaltzen da ganboar ankerrak Ozaetako jaun gazteari jazarri zitzaizkiola etxera bidean iheska zihoala, larri zauriturik. Sortu zenetik kantu berekoa bazen eta ez bazen, esango nuke bukaera dramatiko horrekin asko irabazten duela kantuak.

Bertsoen neurria, orduko askatasun metrikoa gorabehera, aski homogeneoa da, bataz beste bertsoko 8 silaba, garaiko erromantzeen antzera. Errima ere erregular xamarra da. Hala ere, ahoz igaro izanak edota urteen joanean kopiagileek egindako berrikuntza eta akatsek han-hemen desitxuratu dituzte, metrika eraldatuz eta inoiz edo behin mezua ilunduz.

Hizkuntzaren aldetik, gure helburua bikoitza izango da: batetik, Mendebaldeko Euskara Hertsiko (MEH) ezaugarriak aurkitzea testuan, eta honen barnean sartaldekoak, agian iparsartaldekoak (Lakarra & Zuloagaren hipotesia), demagun Mungiakoak, edo agian erdisartaldekoak (Urgellen hipotesia), demagun Zornotzakoak. Bestetik, XVI. mende betekotzat jo dugun Misererea-rekin erkatuta, testu honen hizkuntza zeinen arkaikoa den antzematea, hain non arrazoia izan baita Lakarrak Euskara Arkaikoaren hasiera 1400. urtera aurrera zezan.

ARRASATEKO ERREKETA

Testu hau bizkaieraren eremukoa denez, sartaldean kokatu behar dugu, sartarlde horren barruan non kokatu behardugun eztabaidagarria den arren. Analisia: -Aditzoina: Gaur egun aldaera fosilduak alde batera geratu dira, galduta. Sartaldean beti agertzen zaigu aditzoina. 2,4 eta 5. lerroetan 3 aditzoin agertzen zaizkigu: debala, açalla eta cençan; honek erakusten digu lege beti betetzendela. 5. Cerren euren jauna ez cençan empara● Ez cençan empara:Lehenaldi burutua, aoristo perifrastikoa. Lehenaldi arrunta da baina ‘esan’enperifrasiarekin. Trinkotuta: [aditzoina + *ezan] (gaur egun EGIN erroarekin izango litzateke,arkaismo garrantzitsua da)● Cençan: Aditz honetan *ZA da erroa, *EZANetik datorrena. Ager daitekeen aldi oro agertzen da*EZAN erroa. *EZAN erroa egongo da Nor-Nork saileko aditz guztietan. Hurrengo mendeetan*EZAN, buruz ikasitako otoitzetan ageriko da, jendeak arkaismoak otoitzen bidez ikasten baitzituen.Beranduago EGIN erroaren erabilerak gorakada handia izango du, Nor-Nori-Nork aditzetaik sartuzen.

10. Madalenaan an ey dauça● Madalenaan: Deklinabideko kasua, elkarketan hitza bokalez hasten da. 16. Ez diaço bacarric● Diaço: Lehenengo trinkoa, hapaxa da. (Diatzo) 20. Ez vrrun Maloguenic● Maloguenic: ‘Malogendik’ batuaz. Ablatiboa da. Batetik ablatiboa eta, bestetik, prosekutioa ditugu,bi kasuak Euskal Herri osokoak dira: -TIK: Non zehar // -TI, -TATI. Beste ablatibo bat dago -REANablatiboa, baina defektiboa da,ezin da leku-izenekin erabili, izen arrunt singularrekin erabiltzen da(etxerean).

24. Bergararroc asi dira● Bergararroc: Plural hurbila, Euskara Arkaikoko ezaugarria da.Pluralari dagokionez, hau adieraztekobi modu daude: -ak, -ok. Inesiboarekin berdina gertatzen da, adierazteko bi gradu ditu: -an, -on(bertan, berton), hau mendebaldean fosilduta geratu da, antzina oso emankorra zen. 25. Trajioe baten azmaçean● Trajioe: J erabili X adierazteko; grafia arkaikoa. Toga fonetikoa da, bokal sudurkariak erabili behardira. ‘Traiziño’ esaten da, sudurkaritu egin behar zen, ez zen bakarrik -n galdu, aurreko -i horreksudurkaritu egin du, ondorioz -ñ bihurtu da. 26.Euroen artean dioela● Dioela: Momentu honetan jaso zuen Ibarguenek sudurkaritasunarekin, hemen ere bokal sudurkariakbaitaude.

28. Lasterreon sar gayteça[n]● Lasterreon: Aurreko plural hurbilarekin lotu behar dugu, kasu bera da. ● Gayteça[n]: Berrikuntza nabarmena. ‘Izan zaitezte’ batuaz, plural pleonastikoa da, ‘gayteçan’ sortuzenean, jendeak ‘gaytean’ ahoskatzen zuen, -z hori erantsi zitzaion.

30. Aen bizar[r]ac ycara çirean● ‘Kemena galdu’, lehen ‘bizarra hartzea’ gizotasuna urratzea / ofenditzearen sinonimo zen

31. Armacaz ezin eguien leg[u]ez eçer● Eguien: Aoristo trinko bat. Trinkoak lehenaldi burutukoak dira. Hitzez hitz zegiten. Ezinekin agerida, ahalera batean. Esanahia ‘egin zuten’ da.

32. Ganboarroc su emaytean● Ganboarroc: Plurar hurbila berriro (ik. 24)● Emaytean: Ia guztiek horrela ahoskatzen zuten, Iparralde gehienean gorde da. ‘Emaile’ fosildutadago. Traskek esan zuenaren arabera N-z amaitzen diren aditz guztiak aspaldi I aditzak ziren, adb.EMANI, -n hori galdu eta emaiten, emaile... geratu ziren.

34. Oñeztar barruangoac● Ordena: Izena + izenondoa. Goenaga: Barruan dagoena da barrukoa, inesibotik sortua.

35. Çein erre ez citeçan● Ergatibo moduan ulertu behar dugu ‘erre ez zirenak’. ● Citeçan: *EDIN erroa, aoristo perifrastiko bat da. Aditz iragangaitzak *EDIN erroarekin egitezituzten. Guk IZAN erroarekin itzuliko genuke. ● Perifrasi arkaikoak: Aditzoina + *edin / aditzoina + *ezan ● Aoristo perifrastikoak: Perifrasi arkaikoak

37. Beragaz Presebalen caltean● Xrekin Y egitura; batuaz ‘Bera eta Presebalen artean’ litzateke.

39. Eudela parte bertan● Eudela: EDUNen trinkoa.

41. Oyn arroç çi[tu]an luma● Arroç: Predikatiboa da ● Luga: Mugagabean dago

45. Ama bereac esaeusan● Ama bereac: Izen + genitibo egitura, jabego genitiboa adierazten du. ● Esaeusan: Edutsi laguntzailea

48. Ama, nagoçu oera● Nagoçu oera: Egon + ohera; etsaiak dira ● Nagoçu: Nor-Nori; datibo etikoa/afektiboa darabil, afektibotasunagatik bakarrik sartzen da osagarria,nahiz ez izan argumenturik.

49. Egun berri vr jarruta● Jarruta: Mitxelenak azaldu zuen Refranes y Sentencias-en agertzen zen ‘jarrugi’rekin. Ez dago besteinon. Ganboarretako bat oso hurbil dago beragandik.Ja-rru-ta-n // Jatan → Hura-niri, aurkituren esanahiarekin‘Aurkitu zitzaidan’ batuaz // Hurbil aurkitu ninduan, Nor-Nori

51. Are bere lasterrago Abendañuje● Abendañuje: Bukaera hori akitanieran ere erabiltzen zen xehe hitzarekin lotu behar dugu, txikigarribezala erabiltzen zuten, guk indartzeko darabilgu ‘hementxe’.

Entradas relacionadas: