Euskal Literaturako Giltzarriak: Mirande, Lizardi, Atxaga
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,7 KB
Gabriel Mirande (1925-1972)
Biografia
- Parisn jaioa, guraso zuberotarrak zituen.
- Bere kontura ikasi zuen euskara.
- Hainbat generotan trebea zen.
- Lan ugari argitaratu zituen aldizkarietan, eta hil ondoren liburuetan bildu ziren.
Obra Nagusiak
- Olerkiak: Orhoituz, Poemak.
- Prosa: Gauaz parke batean, Haur besoetakoa.
Ikuspegiak eta Ezaugarriak
- Parisn bizi eta hezi izanak eragin handia izan zuen bere lanean.
- Mendebaldeko Europako olerkarien eragina nabaria da.
- Greziako mitologiarekiko eta paganismoarekiko miresmena zuen.
- Moralitatearen zutabeak astindu zituen era satirikoan eta ironiaz.
- Kondenatuta eta estalita zeuden indarrak berpiztu nahi zituen.
- Hitz batzuk askotan errepikatu zituen ideia poetikoa adierazteko: ametsa, ura, arima, heriotza... Ametsarekin batera, mina ere agertzen da.
- Formari dagokionez, era askotako neurriak erabili zituen; idazkera laburgarriak kontzeptismora hurbiltzen du.
Xabier Lizardi (1896-1933)
Biografia
- Zarautzen jaio zen.
- Tolosan ikasketak egin zituen, Madrilen zuzenbidea ikasi, eta Tolosako enpresa batean lan egin zuen.
- Gaixotasun baten ondorioz hil zen.
Obra Nagusiak
- 1930-32 bitartean, Bihotz-begietan liburuan argitaratu zituen bere olerkiak.
- Umezurtz olerkiak (1934) Euskaltzaleak elkarteak argitaratu zituen bera hil ondoren.
- Urte berean, Itz lauz bilduman argitaratu ziren bere prosak.
- Kazetari eta antzerki lanak ere egin zituen.
- Politikan jardun zuen, eta euskalgintzaren beharretan parte hartu zuen.
Ikuspegiak eta Ezaugarriak
- Bere lana pertsonala eta estetikan mamitua da.
- Frantziako sinbolisten eragina izan zuela pentsatzen da.
- Errealitatea sinboloen bidez adierazten zuen. Verlaine maisu izan zitekeen.
- Lizardi lirikoen artean hoberenetarikoa da:
- Hizkera poetikoa sortzeko, hizkuntzaren baliabideak erabili zituen.
- Hizkuntzaren erabileran malgutasuna: hiperbatona, paralelismoa.
- Hizkuntza baliatuz musikaltasuna lortu zuen.
- Bere olerkiek erromantizismo sustraiak dituzte.
- Euskararen eta herriaren egoera islatzen duten metaforak erabili zituen.
- Lizardik mintzaira poetikoaren alfabeto berria lortu zuen, eta bere mitologia propioa eratu zuen.
- Pertsonifikazioarekin, pertsonaren, heriotzaren eta berpizkundearen ardatzean kokatzen da.
Bernardo Atxaga (1951-)
Biografia
- Asteasun jaioa (1951), gaur egun idazle ezagunenetakoa da.
- Bilbon ekonomia ikasketak egin zituen, eta Bartzelonan filosofia.
- Benetako izena Joseba Irazu du.
Obra Nagusiak
- Narrazio-lanak dira bere saiorik trinkoenak.
- Olerkigintzan: Etiopia (1979), bere poema gehienak biltzen dituena.
- Henri Bengoa Inventarium emanaldia.
- Trikuarena poema.
Ikuspegiak eta Ezaugarriak
- Etiopia: hizkuntzaren esplorazioa.
- Poesia soziala, existentziala eta sentimentala baztertu; sentimenduak arrazionalizatu, hirugarren pertsonan.
- Ironia samurra.
- Dogmakeriarik ez, gai humanoak jorratzen ditu, pretentsio handirik gabe.
- Arestiren harria, Atxagarekin harea: gure deuseztatzea irudikatzen du.
- Irudi pilaketa, iradokizunen bidez errealitatearen konplexutasuna helarazteko.
- Publizitatearen eta zinearen eragina.
- Mezu pilatu eta subliminalek giza kontzientzia lanean jarri nahi dute.