Euskal Literaturaren Aitzindariak: Etxepare, Oihenart, Arrese Beitia eta Lazarraga
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,53 KB
Euskal literaturaren historian funtsezkoak izan diren lau idazle handiren bizitza eta lana aztertuko ditugu jarraian: Bernat Etxepare, Arnaut Oihenart, Felipe Arrese Beitia eta Joan Perez Lazarraga. Bakoitzak bere ekarpena egin zion euskarazko letrei, garai ezberdinetan eta estilo propioekin, gure ondare kulturala aberastuz.
Bernat Etxepare: Euskal Literaturaren Aitzindaria
Bernat Etxepare izan zen euskarazko lehen liburu inprimatua idatzi zuena, Linguae Vasconum Primitae, Bordelen 1545ean argitaratua. Bi garaien artean bizi izan zen, urte istilatsuetan. Etxepareren liburua argitaratu zen urte berean, mende hasierako herenean kristautasuna bi zatitan banatzen hasi zen: batetik, Erromako Eliza Katolikoa, eta bestetik, Protestantismoa izenekoa sortu zen.
Protestantismoari erantzuteko, Eliza Katolikoak Trentoko Kontzilioa antolatu zuen, 1565era arte luzatu zena. Kontzilio hartan Eliza Katolikoaren izaera aldatu zen. Honen ostean, Trentok Kontrarreforma izenekoa abiarazi zuen, Protestantismoari aurre egiteko. Harrezkeroztik, apaizek ezin zuten Etxepareren olerkigintzaren ildotik jarraitu.
Etxepareren liburuak erlijiozko kantuak, amodiozkoak, askatasuna eta euskara goratzen ditu. Apaiza edo abadea izan zen, bere izenaren aurrean agertzen den "Mosen" horrek hori esan nahi baitu. Garazi herrian apaiz izan zen, eta bertan kartzela ezagutu zuen auzi politikoengatik. Joxean Oiz idazleak Beñat Dardo nobela idatzi zuen, Etxepareren figura gogoan hartuta.
Arnaut Oihenart: Euskal Letren Gizon Ikasia
Arnaut Oihenart Maule-Lextarren jaio zen 1592an eta Donapaleun hil zen 1667an. Euskal literaturan leku berezia duen idazlea da. Abokatu eta politikaria izan zen, gizon oso ikasia. Literatura sortu eta historia idatzi zuen, euskal herriaren historia bere osotasunean lehena kontatzen (Notitia Utriusque Vasconiae liburuan).
Zuberoako eta Nafarroa Behereko politikagintzan esku hartu zuen. Sarako eskolan lanbidez erlijio-gizona ez zen bakarra izan zen. Poesia kultua eta garaikidea sortzea proposatu zuen, eta berak zubereraz landu zituen. Berak asmatu zuen "Neurtitz" hitza, olerki errimatu eta neurtua adierazteko.
Amodioaren gaia landu zuen, eta amodiozko euskal olerki ederrenetako batzuk bereak dira. Neurriz zehatzak, errimaren erabileraren aldetik aberatsak, sentimenduen adierazpen zoragarria dute. Irakurleari ahalegina eskatzen dio, baina ahalegin horrek atsegina dakar gero. Zuberoako kantari Pier Paul Berzaitzek bere olerkiei musika jarri eta kantatu izan ditu (adibidez, Poèmes de jeunesse diskoan).
Felipe Arrese Beitia: Foruzale eta Euskaltzale
XIX. mendean hasi ziren Lore Jokoak antolatzen. 1879an, Lore Jokoetan lehen saria Arrese Beitiari eman zioten Ama Euskarari Azken Agurrak izeneko liburuagatik. Arrese Beitiak foruen galeraren ondoren euskararenak egin duela uste zuen, eta deitoratu egiten zuen euskararen egoera.
Ideien aldetik, foruzalea eta kristaua zen. Bere olerkietako gaiak fedea eta hizkuntza ziren (etxekoen galerak eragindako min eta saminekin batera). Bizkaiera oso landua zuen. Olerkien aldetik, bertsolaritzaren moldeetara jotzen zuen, munduan garai hartan ziren mugimenduei jaramonik egin gabe. Olerkari askok bere ildoa jarraitu zuten.
Otxandion jaio zen 1841ean. Gaztetan Gasteizera joan zen marrazkigintza eta irudigintza ikastera. Santuen irudiak egiten zituen. Etxera itzuli zen, aitaren aroztegian lan egitera. Sei seme-alaba eduki zituen; lau oso gazterik hil ziren. 1906an hil zen. Arreseren olerkigintza ulertzeko, datu garrantzitsuak dira Karlistaldietakoak.
Joan Perez Lazarraga: Euskal Literaturaren Altxor Ezkutua
Idazle honen kasua bakana bezain bikaina da euskal literaturaren historian. Oñatitik Arabako lautadara joandako jauntxoen ondorengoa zen. Arabako Larrean jaio zen, 1548. urte inguruan, eta bertan hil zen 1605ean. 1567an, bere koaderno eta kaieran idazten hasi zen.
Kontakizun mitologikoa idazten hasi zen. Koaderno berean olerkiak ere idatzi zituen, maitasunezkoak, besteak beste. Adituek diote Cervantes ezagutu zuela. Bere sendiaren genealogia handi bat ere egin zuen.
Bere eskuizkribua 2004an aurkitu zuten, Madrilen. Arabako euskalkian idatzita zegoen. Ez zen elizgizona, noblea baizik. Duela mende batzuk arte euskara gizarteko jende xume, pobre eta ezjakinarena zela pentsatu izan da. Lazarragaren eskuizkribuak kolokan jarri du Errenazimenduan euskara elizaren babespean soilik garatu zela zioen topikoa, XVI. mendeko elite sozialak ere euskaldunak zirela erakutsiz, euskaldun arrunt eta naturalak.