Euskal Literaturaren Eragileak: Lizardi, Lauaxeta eta Lekuona
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,68 KB
Izotz ondoko eguzkia: Lizardi
Jose Maria Agirre “Lizardi” Zarautzen jaio zen eta Tolosan igaro zituen bizitzako urterik gehienak. Gaztaroan erdi galdua zeukan euskara taxuz eta sakon berreskuratu zuen. Hainbat aldizkaritan egin zuen lan eta bai erdaraz eta bai euskaraz idazten zuen. Haren gairik kutunenak euskara eta euskal kulturaren ingurukoak zituen.
Aztergai dugun ahapaldi hau Lizardiren Bihotz-begietan liburutik aterata dago. Industrializazioak gutxi erasandako ingurugiroa da testuan agertzen dena eta baikortasuna eta itxaropena azaltzen dira, baita abertzaletasuna ere. Euskara eta kultura azaltzen dira naturarekin uztartuta. Abertzaletasunaren sinbolo asko agertzen dira: mendia, argia, Aralar mendia, gaztetasuna, sua, sutondoa… Denbora osoan urtaroei buruzko erreferentzia egiten da. Udaberriaren esnaera abestean, euskararen egoera datorkio Lizardiri burura. Behean, izotza, negua eta erdara dira nagusi; baina gainetan eguzkia, udaberria eta euskara jauntzen ari dira.
Lauaxeta: Kazetaria eta poeta
Lauaxeta Laukizen jaio zen eta Euzkadi egunkarian lan egin zuen. Asko nabarmendu zen Errepublika garaian kazetari eta hizlari gisa. Horregatik, gerra etorri zenean komisario politiko izendatu zuten eta karguari zegozkion zereginetan aritu zen Bizkaiko frontean. Horretan ziharduela atxilotu zuten Gernikan 1937an, Gasteizera eraman eta bertan fusilatu zuten ekainaren 26an.
Lauaxetaren poesia liburuak:
- Bide barrijak: Poesian Europatik datozen azkenengo edo azken aurreko moduak plazaratu nahi zituen.
- Arrats beran: Iturri herrikoiagoak hautatzen ditu, momentu horretako kezka eta amets politikoak kanporatzen saiatuz.
Lekuona eta euskal aldizkariak
Lekuonak bertsolari doinu, neurri eta tekniken xehetasunak ederki erakutsi zizkigun, zenbait bertso motaren ezaugarriak azaldu eta bertsolaritzaren historiari buruzko hainbat albiste eskaini. Lekuonaren hitzaldiak laster izan zituen ondorioak euskaltzaleen artean.
Makazagak, gutxik egingo zuten hark adina bertsolaritzaren alde. Hamaika kanta-paper atera zen haren moldiztegitik. “Bertso berri”-z osatutako sortak kaleratu zituen.
Eusko Gogoa aldizkaria Guatemalan eratu, zuzendu eta kaleratu zuen. Aldizkari hartan autore zahar nahiz gazteek parte hartu zuten eta gerra aldiko bereizketaren ondoren berriro elkartu ziren. Euskalduna aldizkariari dagokionez, kazeta honetako kudeatzaileak oso kontserbadoreak eta alemanzale samarrak ziren (1944an galarazi zuten eta haren ordez, urte berean, Herria izeneko asterokoa fundatu zuen Latiffek, eta urte askotan zuzendu zuen).