Euskal Literaturaren Gakoak: Idazleak eta Eleberri Motak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,37 KB

Euskal Idazle Garaikideak

Martin Ugalde (Andoain, 1921 - Hondarribia, 2004) idazle nabarmena izan zen. 1961ean Iltzaileak liburua argitaratu zuen, helduentzako euskarazko lehen ipuin bilduma modernoa. Lan honetan, Gerra Zibilaren garaiko eta osteko krudelkeriak modu gordinean agertzen dira.

Anjel Lertxundi (Orio, 1948) euskal literaturaren erreferenteetako bat da. Bere lehen ipuin liburuari Hunik arrats artean (Lur, 1970) izena eman zion. Bertan, gai berriak –hala nola baserri giroa– eta idazkera teknika berritzaileak erabili zituen.

Mikel Zarate (Lezama, 1933 - 1979) idazle eta apaizak Ipuin antzeko alegi mingotsak (Zugaza, 1975) liburuan euskal gizarte modernoaren arazoak agertu zituen, sarritan alegia bidez.

Eleberri Motak

  • Pertsonaiazko eleberria: Pertsonaien aldarte, grina eta gatazka psikologikoen deskripzioek hartzen dute narrazioan garrantzi handiena.
  • Eleberri historikoa: Iraganeko garai bateko pertsonaia eta gertaera historikoak agertzen zaizkigu fikziozkoekin nahasirik.
  • Polizia eleberria / Eleberri beltza: Gehienetan hilketa bat izaten da abiapuntu, eta argudioa intriga baten inguruan harilkatzen da. Irakurleak istorioak zer irteera izango duen igarri behar du.

Entradas relacionadas: