Euskal Literaturaren Giltzarriak: Txillardegi, Aresti eta Mirande

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,52 KB

Euskal Eleberri Existentzialista: Txillardegiren Ekarpena

Leturiaren egunkari ezkutua eta Peru Leartzako

Txillardegik Leturiaren egunkari ezkutua argitaratu zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Gaia, giroa eta kokapena ezohikoak ziren. Eleberri honek Unamunoren ukitua du, baita Jean-Paul Sartre eta Albert Camus idazle existentzialisten kutsua ere. Ohitura-nobeletan ageri ziren baserrietako eta herri txikietako girotik aldentzen dela esan daiteke, lehen pertsonan idatzia baita.

Txillardegiren bigarren nobelan, Peru Leartzako izenekoan, eguneroko bizimodu aspergarriak eta denboraren ihesak kezkatzen dute pertsonaia nagusia. Liburu bietan hizkuntza da alderdirik ahulena; nabaria da euskaldunberri gazte baten idazkera dela.

Elsa Scheelen: Hizkuntzaren eta Egituraren Hobekuntza

Lehen liburuetako euskara hobetu eta aberastu egin zuen Txillardegik Elsa Scheelen hirugarren eleberriarekin, egitura aldetik ere. Euskal Herritik urrun, emakume belgikar baten arazo pertsonalak eta gorabehera sentimentalak azaltzen dizkigu. Gaur egun, euskal narratibaren ibilbidean urrats garrantzitsutzat jotzen dute gehienek.

Euskal Literaturaren Bideak: Aresti eta Mirande

Gabriel Aresti: Mundu-munduan

Gabriel Arestiren eleberri bakarra, Mundu-munduan (1965), antzerkirako moldatu zuen lehendabizi. Nobela honetan, Arestik 1960ko hamarkadako industrializazioaren ondorioz Bilbo aldean sortutako txaboletako miseria eta bizimodua bistaratzen dizkigu. Horrez gain, gizarteari kritika zorrotza egiten dio.

Jon Mirande: Haur besoetakoa eta Prosa Lanak

Jon Miranderen prosa lanak ez ziren berandu arte libururatu. Bizi zelarik, Haur besoetakoa (1970) eleberria soilik argitaratu zioten. Liburu honek, 11 urte lehenago idatzia, gizon heldu baten eta haur neskato baten arteko maitasun harremanak kontatzen dizkigu. Euskal Herrian aipaezinezko gaia zen oraindik, eta 1970eko euskal gizartearen giroa ez zen aproposa horrelako balio literarioak behar bezala epaitzeko.

Ondorengo hamarkadetan sarritan argitaratu da Miranderen eleberria. Gainera, egileak beste idazlan batzuetan gauzak askoz ere gordinago adierazten ditu.

Ohar Gramatikala: Izen Bizidunen Deklinabidea

Mendebaldeko euskaraz izen bizidunen deklinabidea NOR kasuaren gainean ere egiten da. Euskara batuaz eta ekialdeko euskalkietan, orokorrean, NOREN kasuaren gainean egiten da. Adibidez:"Alabagana (alabiegaiñe) joan da" Euskara batuan:"Alabarengana joan da"

Entradas relacionadas: