Euskal Literaturaren Historia: Pastoraletik Modernitatera
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,57 KB
Pastoral - Pastoral gehienak Testamentu Zaharreko eta Frantziako historiatik zetozen, protagonistak Zuberoakoak (Oihenart, Matalaz, Etxaun), iparraldekoak (Harizpe, Xalbador), hego Euskal Herrikoak (Zumalakkaregi, Jose Antonio Agirre). Batzuetan gertakariak ere, esaterako Inañeta, Santa Grazi, Euskaldunak Iraultzan.
30-35 - Garai hartan, euskal liburugintzari asko kostatu zitzaion urtero 100 titulu argitaratzea, 1974ra arte behintzat. Irakaskuntzak, komunikabideek... asko sustatu zuten euskara idatzia. Euskara batuaren prozesua ez zegoen guztiz burututa, baina esperotako helburuetara iristen ari gara. Literaturan berriz, argitaletxeek izenburu gehiago hartu dituzte, poesian ez asko, antzerkia generorik motelena, haur eta gazteentzako literatura hazi, itzulpenak garrantzia hartzen du, emakumezko idazle gehiago, euskarazko literatura kanpoan ezagutzen hasi, urrats handiak ematen dira.
Saizarbitoria - Donostiarra, lehen hiru nobeletan formari garrantzi handia ematen dio, Otegiren ustez, euskaraz urratu gabeko bideak ibili ditu: sekuentzien aldaketa, narratzaileen aldaketa, ikuspuntu askotako gertaerak... Egunero hasten delako (1969) askorentzat euskal eleberri modernoa da, 100 metro (1976), gehien irakurritakoa, gaiaren erakartasunagatik, eta Ene Jesus (1976), zailenetarikoa. 20 urtetan ezer idatzi barik, bueltatu bi obrekin, Hamaika pauso eta Gerrako kronikak.
Vaticano - Vatikanoko II. Kontsilioaz gero, Eliza Katolikoko krisiak erlijio gaietan epelaldia, euskal gizartean aldakuntzarako haizeak sartzen dira. Elizburuak ez dira guztiz desagertzen, baina pisua galtzen dute gure literaturan. Orduan berrikuntza bat gertatzen da herrian, latinez egiten ziren elizkizunetan, euskaraz parte hartzeko aukera.
Txilardegi - Eragin handia izango zuen liburua kaleratu zigun Baionan, Huntaz eta Hortaz (1965), hizkera moderno bizi eta ausarta garaiko gaiak landuz hamar saiakera laburrean zehar. Hainbat saiakera edo artikuluz osatutako bilduma argitaratu zuen: Hizkuntza eta pentsakera (1972), Euskal Herritik erdal herrira (1978), Euskal Herria helburu (1994). 1956an Jakin aldizkaria sortu zuen, eta 1970etik aurrera emaitza asko eta garrantzitsu ekarri zituen. Jakineko aldizkarian jardun zuten Joseba Intsausti, Azurmendi eta Torrealdaik, esaterako.
Handiaren arrazoiak - Poesia soziala dugu, Bitoriano Gandiagarena, sarritan bidezkotzat hartzen den egoera baten aurkako protesta, handiaren arrazoiak asko eta handiak, txikiarenak lotsagabekeriak, azpikoari isilik egotea dagokio.
Ez - Josean Hartzerena da, poesia soziala da, gurasoek eta hezitzaileek aholkuak ematerakoan hartuko luketen doinuarekin egiten du protesta, ez dugu eskubiderik hitz egiteko, premiak ikusteko, negarrak adierazteko. Inork egingo du hori guztia gure ordez, Harriaren izenean. Horrelako ironia finez baliatzen da Hartzabal bere protestak kaleratzeko.
Txilar - Leturiaren Egunkarri ezkutua (1957) euskal nobelgintzak aro berri bat hasi zen. Gaia, giroa, kokapena ezohikoak ziren. Ez zuten ondo ikusi erlijio aldetik liburuek zuten heterodoxia. Eleberri honek Unamunoren ukitua zuen, baina Europan modan zeuden Sartre eta Camus idazleen kutsua ere. Kokapena, baserrietatik eta herri txikietatik aldendu zen. Lehen pertsonan idatzita egoteak, eta protagonistak egindako gogoeta filosofikoek liburua aberasten dute.