Euskal Literaturaren Historia: XVI. mendetik XVIII. mendera

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,57 KB

XVI. mendea: Euskal Literatura Berantiarra

Testuinguru Historikoa

  • Euskaldunek historioak ahoz aho transmititzen zituzten.
  • Eskoletara dirudunak soilik joaten ziren.
  • Herriko jende arrunta apaiz sartzen zen.
  • Inprenta sortu zenean, askok ez zeukaten erabiltzeko aukerarik, eta ez zegoen idazteko materialik.
  • Hasieran, elizgizonak ziren euskaraz idazten zuten bakarrak.
  • Euskaraz lagundutako literatur eta kultur tradizioaren faltak ere eragozten zien klase gorenei beren funtzio soziala euskara erabiliz betetzea.

Lehen Idazkiak

  • Akitaniako eta Pirinioetako hilerrietan, II. mendeko epitafio batzuk. Lergan (Nafarroa), I. mendekoak ziruditen beste zenbait epitafio ageri ziren hilarri batean.
  • X. mendean, San Millán de Susoko monasterioan, glosa batean bi perpaus.
  • Aymeric Picaud-en euskal hiztegitxoa, XII. mendean sortua.
  • 1415. urtean, Martin de Sant Martin Nafarroako errege idazkariak lankide bati idatzitako gutuna.

Egileak eta Lanak

Bernart Etxepare (Iparraldekoa, Apaiza)

  • Linguae Vasconum Primitiae euskarazko lehen liburua idatzi zuen.
  • Bordelen inprimatu zen.
  • 52 orrialdez eta 15 poemaz osatutako bilduma.
  • Gaiak: erlijioa, amodioa, euskara…

Joanes Leizarraga (Iparraldekoa, Apaiza)

  • Testamendu Berria euskaratu zuen.
  • Hiru itzulpen liburu argitaratu zituen:
    • Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria (erlijiosoa). Euskaraz inprimatutako bigarren liburua.
    • Kalendrera (Pazkoa eta ilberriak noiz diren jakiteko egutegia).
    • Abc edo Christinoen Instructionea.

Joan Perez Larrazaga (Hegoaldekoa)

  • Larrazagaren eskuizkribuak: 1567 eta 1602 urteetako idazlanak biltzen ditu (gehienak euskaraz).
  • Larrazagatarren leinuaren kronika genealogiko bat (gaztelaniaz idatzita).

XVII. mendea

Testuingurua

Gaztelania kulturaren hizkuntza kontsideratzen zen, eta euskara baserritarren, herritarren eta jende behartsuaren hizkuntza.

  • Eskoletan ezin zen euskaraz hitz egin, eta zigor gogorrak jartzen zituzten.
  • Gaztelaniaz hitz egiten zutenak jakintzat hartzen ziren.

Kontrarreforma

Erreforma katolikoa ere deitzen zaio. XVI. mendeko erreforma protestantearen aurka sortu zen erlijio mugimendu katolikoa izan zen.

Bi xede nagusi zituen:

  1. Eliza katolikoaren ideologia sendotzea.
  2. Erromako Aita Santuengandik urrundu ziren herritarrak harenganatzea.

Elizak testu eta hizkuntza berriak landu zituen jendearengana hurbiltzeko, eta literatura sortu zen.

Sarako Eskola

Lapurdin sortutako literatur mugimendu bat da. Elizgizon multzo baten eta beraien idatziak irakurtzen zituzten herritarren inguruko mugimendua. Sara, Donibane Lohizune eta Ziburuko apaizak komentu batean bildu ziren. Herritar eta burgesiari irakaspen erlijiosoak emateko asmoz sortu zen.

Ipar Euskal Herriko Egoera Literarioa

  • Euskal literaturak ordura arte ez bezalako loraldia izan zuen.
  • 50 orrialde baino gehiago eta 36 obra argitaratu ziren.
  • Literatur mugimendu hau Ipar Euskal Herrian kokatu zen.
  • Hego Euskal Herrian, idazleak erlijio irakaspenak itzultzen saiatzen ari ziren.

Egileak eta Lanak

Joan Tartas

Elizaren doktrina zabaltzeko, euskara bere artzain lanerako lanabes gisa erabiltzen zuen.

Onsa hiltzeko bidia: bere lehen liburua eta ezagunena (erlijiosoa, filosofikoa).

Arnaud Ohienart (Iparraldekoa)

Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae. Latinez idatzita, baina Euskal Herriko historiari buruz hitz egiten du.

Pierres Etxebarri Ziburukoa (Iparraldekoa)

Frantsesetik euskarara, Itxasoco nabigacionecoa liburua itzuli zuen: Voyages aventureux du capitaine Martin de Hoyarsabal, de Ciboure.

Pedro Axular (Hego Euskal Herrikoa, Apaiza)

Gero: euskarazko lehen liburu mardula. Euskal maisulan gisa hartu zen. Irakurlearen jokabidea aldatu nahi du; betebeharrak ez dira biharko utzi behar.

XVIII. mendea

Hego eta Ipar Euskal Herriko Egoera Literarioa

  • XVII. mendeko euskal literatura Ipar Euskal Herrian kokatzen bazen, XVIII. mendean Hegoaldean kokatu zen.
  • XVII. mendean irakurle adinduentzat idatzi zuten; XVIII. mendean, nekazarientzat.

Kultura-baldintzek baldintzatzen dute euskal literaturaren produkzioa:

  • Iparraldean, latina da erreferentziazko jakintza hizkuntza nagusia maila kultoan, nahiz eta apurka frantsesa errotzen hasten den.
  • Hegoaldean, ordea, gaztelania.

Egileak eta Lanak

Joannes Etxebarri (Iparraldekoa)

Escual Herri eta Escualdun guztiei escuarazco hatsapenac latin icasteco. Latina eta euskara lotzen ditu.

Manuel Larramendi (Hegoaldekoa)

Euskararen bikaintasunaz konbentzitu nahi zituen erdaldunak, baina liburu guztiak gaztelaniaz idatzi zituen. Euskaraz idatzitako testuek berrehun orrialde inguru betetzen dituzte. Diccionario trilingue del castellano, vascuence y latin.

Agustin Kardaberaz (Hegoaldekoa)

Aita San Ignacioren Egercicioen Gañean Afectoak, beren Egemplo, ta Droctrinaquin (erlijiosoa).

Sebastian Mendiburu (Hegoaldekoa)

Hizkera goi-nafarrera zen. Larramendiren eragina antzematen zaio. Ez zituen dantzak eta zezenketak gogoko. Hainbat lan egin zituen erlijioari buruz. Hizkuntza ondo menperatzen zuen. Jesus bihotzaren devocioa.

Entradas relacionadas: