Euskal Literaturaren Historia: XX. Mendeko Aldaketa Nagusiak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,51 KB
Idazkera Berriaren Beharra
xx. mendea oso bizia izan zen literaturari dagokionez. Historikoki eragin handia izan zuten mende hartan lehertutako bi Mundu Gerrek: gizakiaren pentsamendua erabat aldatu zuten, eta hori literaturan islatu zen.
Gai eta forma aldetik aldaketa izan zen: pertsonaia eta istorio konplexuagoez gain, idazteko moduak ere konplexuago bihurtu ziren, irakurleari ahalegin edo parte hartze handiagoa eskatuz.
Gai eta Teknika Berriak Euskal Narrazio Gintzan
xx. mendeko bigarren erdiaren hasieran, frankismo betean, euskal herriko giro politikoa eta soziala nahasia zen. Gazteen hartean informazioa eta kritika ziren nagusi, eta giro haren ondorioetako bat izan zen balore tradizionalekiko haustura. Literaturan, esperimentazioa naguzitu zen idazteko baliabide gisa, bai forma bai gaietan.
1957an Jose Luis Alvarez Ennparantza txillardegik Leturiaren Egunkari Ezkutua nobela existentzialista kaleratu zuen, gai aldetik berritasuna ekarriz. Lehen euskal pertsonaia konplezu eta gataskatsua eman zigun txilardik: Leturia gaztea.
Ramon Saizarbitoriaren Ekarpena
Prosan isazteko teknikei dagokionez, Ramon Saizarbitoriak irauli zituen idazteko moldeak 1969an egunero hasten delako liburuarekin. Nobela esperimentala zen Saizarbitoriarena. Haren lanean, eleberriaren forma mamia bezain garrantsitsua zen.
Saizarbitoriak bere lehenengo lanetan erabili zituen tekniken artean, aipagarriak dira barne bakarrizketak, denbora jauziak, istorio desberdinen arteko collageak edota gehien inguruko ikuspuntu desberdinak.
Saizarbitoriak forma aniztasuna eta idazketaren garrantzia utzi zituen agerian. Esan izan da Saizarbitoriaren eleberriak izan direla egokien isolatu dutenak teknika narratibo modernoek euskal literaturan izan dute eragina.
Olerkigintzaren Molde Berriak
Olerkigintzaren berrikuntzan bi poeta izan ziren buru:
- Gabriel Aresti: da euskal poesiagintza modernoan eragin nabarmena utzi digun poeta. Bere lanen artean, 1961an kaleratutako Harri eta Herri Poema liburuak izan zuen ohiartzun handiena. Arestik poesia soziala egin zuen. Hark herri langilearentzako idaztea zuen helburu. Ondorengo olerkian ikusten da poetaren helburua: herriagandiak hartua herriari itzuli behar zaio. Horretarako hizkuntza ulerterraza erabiltzen du, ezen ez sinplea.
- Joxanto Artzek: poesia bisuala jorratu zuen. Poemetan adierazi nahi zuena, hitzaz ez ezik, haren formaren bidez ere komunikatzen zuen, hizkien tamaina handituz eta txikituz, poemari forma bereziak emanez...