Euskal Literaturaren Ibilbidea: Egile Garrantzitsuak eta Haien Lanak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB
Euskal Literaturaren Egile eta Lan Garrantzitsuak
1. Galdera: Hamabost egun Urgainen - Euskarazko Lehen Polizia-Nobela
Euskarazko lehen polizia-nobela idazteaz gain, kulturari eta hezkuntzari ekarpen zabala egin zion. Hamabost egun Urgainen eleberria hilketa baten ikerketari buruzkoa da. Detektibe bat ikerketa bat egiten ari da, neskatxo bat hil dutelako. Pertsonak elkarrizketak egiten ari dira, eta bada ustekabeko amaiera guztiz integratzailea. Euskara bizia eta jatorra da, erraz ulertzeko modukoa, hizkera arautu gabea.
2. Galdera: Arantzaren Ipuina - Zergatik Panpo?
Egun batean gertatzen zaizkion gatazkak kontatzen dira: ama abandonatu baten pentsamenduak, sentimenduak eta gogoak. Lanaren ekarpena bi alderditan banatzen da: alde batetik, narrazio estrategien modernotasuna, eta, bestetik, berritzailea izatea. Ezaugarri nagusiak gai tabuak, barne-jarioak eta kontzientzia-jarioa dira. (Pertsonaiak) 8 orduz lan egiten dute.
3. Ariketa: Leturiaren Egunkari Ezkutua - Txillardegiren Eleberri Modernoa
Txillardegik idatzitako eleberria da, lehen aldiz 1957an argitaratua. Euskal literaturaren lehen eleberri modernotzat jotzen da, bereziki gaiaren nahiz giroaren aldetik. Joxeba Leturiaren egunkaria da eleberriaren ardatza, lehenengo pertsonan. Egunkaria jaso duen ezezagun baten eskutik ematen da ezagutzera.
4. Ariketa: Bernardo Atxaga eta Obabakoak - Mundu Magiko Baten Erretratua
Bernardo Atxagak arrakasta lortu zuen Obabakoak obrarekin. Liburu berezia da, ez baita eleberria, ezta istorioen bilduma hutsa ere. Egitura berezia duen liburua da. Obaba mundu oso bat da, eta mundu horren aldaera literarioa Obabakoak delakoetan bilduta dago. Ez dakigu mundu hori non dagoen eta bertan gertatzen diren gehienak zehazki noiz gertatzen diren; magikoa dela esan dezakegu.
5. Ariketa: Xabier Montoia - Narrazioa eta Eleberria Isiltasunetik
Idazlea eta musikaria dugu Xabier Montoia gasteiztarra. Euskal Telebistan egiten du lan. 80ko hamarkadan Hertzainak eta M-ak musika taldeetan ibili zen. Literaturari bagagozkio, Montoiak lan zabal bezain interesgarria bete du hamarkadotan poesiaren, ipuinaren, kronikaren eta eleberriaren arloan. Montoiaren ezaugarririk deigarriena isiltasuna da; agerpen publikoei uko egiten die, eta egileak isiltasunetik idazten du. Horrela, ez du beste inolako bitartekaririk irakurlearekin, liburua ez besterik.
B1
Euskara herrikoia erabiltzen du, deskribapen gutxirekin. Biek lagunak dira, baina batek bere lagunaren emaztearekin oheratzen da, eta orduan konturatzen denean...
B2
Pitzadura bat elur izoztuan (Obabakoak-etan agertzen da).
B3
Atxaga