Euskal Literaturaren Panorama: Antzerkia, Alokutiboa eta Barrutia
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,41 KB
Pedro Ignacio Barrutia (1682-1759)
Sortzez Aramaiokoa eta bizitzaren aldi eder bat ere Arrasaten egin zuen, bertako izkribau izatera iritsiz. Antzerki-lan bakarra idatzi zuen: Gabonetako Ikuskizuna.
Gabonetako Ikuskizuna: Azterketa
Gabonetako Ikuskizuna-k denbora, leku eta ekintza unitateak oso era berezian erabiltzen ditu, garaiko arau zurrunei men egin gabe. Ekintza Judeako Belenen eta Arrasaten gertatzen da. Kritikoen ustez, bikoiztasun horiek dira obrari originaltasun bete-betekoa ez, baina, berezitasun eta tamaina bateko kalitatea ematen diotenak. Bikoiztasun horien azpian autorearen helburua... asmo didaktikoa... asmo barregarri edo komikoa.
Obraren Egitura
Obraren egituran hiru parte daude:
- Planteamendua
- Bekatuz eta bekatariez gogoeta
- Bekatarien konbertitzea
Antzerki Modernoa Euskal Herrian
Euskal antzerkiak XIX. mendeko azken urteetatik XX. mendeko gerra zibila bitarteko aldian ezagutu zuen bere urrezko aroa, bereziki obren emanaldien kopuruan eta ikusleen artean izandako arrakasta.
Ezaugarriak
- Ikusleentzako obrak egiten dira.
- Ez da sakontzen.
- Ohitura onen, bizimodu lasaiaren eta gatazka arinen errepresentazioa.
- Industrializazioaren ondorioz euskal gizartean sortzen diren gatazkak ez dira erakusten.
- Nekazaritza eta arrantza giroko gizarteari zuzenduriko obrak.
- Hizkuntza-maila txukun eta apaina.
- Funtsean, denbora-pasarako antzerkia da.
Alokutiboa Euskaraz
Euskal aditzean, ekintza komunikatiboan parte hartzen dute nor, nori, nork pertsona-morfemez gain, solaskidearen marka ere azaltzen duen adizkideari deitzen zaio alokutiboa. Bi erregistro daude: neutroa eta alokutiboa.
Erregistroak
- Neutroa: Aditzaren ekintza eta forma perpausean ageri diren nor, nori eta nork konmutazioa gorde behar dute; adibidez: andrea kalera joan da. Hauxe da gehien erabiltzen den erregistroa.
- Alokutiboa edo markatua: Igorleak aurrean duen solaskidearen marka ere adizkian islatzen du. Bi modutan islatu daiteke: hika eta zuka. Adibidez: andrea kalera joan da duk/zuk, ni atzo mendian izan nintzen ninduan/nindunan.
Noiz Erabili Alokutiboa eta Noiz Neutroa?
Hiru modutara zuzenda dakioke igorlea: berorika, zuka edo hika.
- Berorikako tratamendua: Begirune handiko pertsonei zuzentzeko tratamendua; markarik ez da sartzen adizkian.
- Zukako tratamendua: Errespetuzko tratamendua. Bi ohitura daude:
- Bizkaiko-Gipuzkoako ohitura: tratamendua zukakoa da, baina aditza erregistro neutroan doa, modurik zabalduena.
- Iparraldeko leku batzuetako ohitura: tratamendua zukakoa da eta aditza era zukako erregistro alokutiboan dator.
- Hikako tratamendua edo lagunartekoa: Hi, konfiantza eta berdintasun-zantzu bat dagoenean. Solaskidea gizonezkoa ala emakumezkoa den ere garbi zehazten da.
Alokutiboaren Mugak
- Hikako edo zukako tratamendua solaskidea beti 2. pertsonakoa da (hi edo zu).
- Menderakuntzan edo subordinaturiko perpausetan ez da erabiltzen alokutiborik.
- Galderetan eta harridura perpausetan ere ez dirudi erabil daitekeenik.
- Erregistro alokutiboa aditz laguntzailearekin ez ezik aditz trinkoekin ere molda daiteke.