Euskal Olerkariak: Erromantizismotik Gerra Zibilera
Clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,01 KB
Euskal Literatura: Testuingurua eta Erromantizismoa
Euskal literatura, bereziki, garai hartako kezka eta beharrek markatua dago. Esana dugu Karlistaldien ondorengo foruen galerak ia ezerezean utzi zuela Euskal Herriaren nortasun politikoa, eta galbide arriskutsuan euskara bera ere.
Erromantizismoaren ezaugarrietako bat herri eta hizkuntza txikietako historia XX.aren hasieran Euskal Herrian sumatzen da. Garai horretan sortu ziren itzal handiko erakunde ospetsu asko, hala nola, Euskaltzaindia.
Aitzol (Jose Ariztimuño, 1896-1936)
Bizitza
Apaiz tolosarra zen. Lan handia egin eta eragin zuen, baina, zoritxarrez, Gerra Zibilak zapuztu zituen haren asmoak eta bizitza; fusilatua hil zen.
Obra
Olerkariak izenarekin ezagutzen ditugun Orixe, Lizardi, Lauaxeta eta Larramendi poetak Aitzolen hatsari esker izan ziren idazle.
Xabier Lizardi (Jose Maria Agirre, 1896-1933)
Bizitza
Zarautzen sortua, Tolosan egin zituen erdi mailako ikasketak, eta Madrilen zuzenbidekoak. Labur gertatu zitzaion bizitza; gaixotasun batek eraman zuen 37 urte baino ez zituenean.
Obra
Olerkari izan zen. Lan nagusiak: Biotz-begietan eta Umezurtz olerkiak.
Iritzi kritikoa
Lizardiren olerkia hain da pertsonala eta beste estetika batean hezur-mamitua, zaila da inoren eraginik antzematea. Batzuen ustez, ez du aurrekaririk. Beste zenbaitek, ordea, Frantziako sinbolisten eragina azpimarratzen dute.
Argi dago Lizardi euskal lirikoetan handienetakoa dela, honako arrazoi hauek medio:
- Hizkera poetiko berria.
- Hizkuntzaren erabileran duen malgutasuna aipagarria da: hiperbatona, zangalatraua, paralelismoa.
Lizardiren olerkiek Erromantizismoan dituzte bere sustraiak, Arrese Beitiarekin hasi eta Lizardiraino, etenik gabe.
Lauaxeta (Esteban Urkiaga, 1905-1937)
Bizitza
Bizkaiko Laukizen sortua. Durangon egin zituen batxilergo-ikasketak, eta Loiolan jarraitu. Gero, jesuita izateko asmoak utzi eta euskalgintzan jarri zituen bere ahaleginak. Gernikan, bonbardaketa ondoren, kazetari-lanetan zebilela, atxilotu egin zuten faxistek eta Gasteizen fusilatu.
Obra
Lizardiri bezalaxe, bizitza labur egin zitzaion Esteban Urkiagari ere.
Iritzi kritikoa
Bizkaieraz eta garbizaleen eraginez idatzi izanak zaildu egiten ditu haren olerkiak.
Piarres Topet Etxahun (1786-1862)
Bizitza
Bertso autobiografikoetan oinarrituz, badakigu ez zuela bizimodu erraza izan. Zuberoako Barkoxen jaioa, zoritxarreko haurtzaroa izan zuen. Etxahun bertsolari eta olerkari gisa nabarmendu zen. Bizitzako gorabeherek, gehienak larriak eta garratzak, egin zuten olerkari ezagun.
Obrak
- Olerki autobiografikoak
- Olerki satirikoak
- Zirkunstantzia olerkiak
Iritzi kritikoa
Etxahun eskola gutxikoa genuen, noski, baina haren ziri-bertsoetan eta olerki hunkigarrietan, badira olerkari eskolatuenak bezain onak. Adibideak: Barkoxeko erretorari eta Maria Solt eta Kastero.
Bilintx (1831-1876)
Bizitza
Donostian sortua, sufrimenduz eta zoritxarrez jositako bizitza izan zuen, umetan izandako istripu batek aurpegian egindako desitxuratzeaz gain. Karlistek botatako lehergailu batek larriki zauritu eta horrexegatik hil zen Bilintx.
Obrak
Maitasuna du gai nagusi. Satirazko bertsoen zorroztasuna, umorea eta gupidarik eza ere nabarmena da. Adibideak: Zaldi baten bizitza, Potajiarena...
Iritzi kritikoa
Bilintxen bertsoetan ugariak dira konparaketak eta irudiak egiteko erabiltzen diren loturak (adibidez: "itxura", "dirudi"). Bertsolarien klixeak edo formulak ondo ezagutzen zituen.
Felipe Arrese Beitia (1841-1906)
Bizitza
Otxandioko "santugiñe" deitzen zioten. Otxandion sortu eta geroago Gasteizera marrazketa ikasketak egitera joan zen. Ondoren, bere jaioterrian, egurrean eta harrian garatu zuen bere lanbide hori.
Obra
Ama Euskeriaren liburu kantaria.