Euskal Olerkariak: Lizardi, Lauaxeta eta Aresti

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,49 KB

Lizardi, Lauaxeta eta Arestiren Olerkigintza

Lizardiren Hizkera Poetikoa: Euskara eta Landutako Gaiak

Lizardik hizkera poetiko berria sortu zuen, berebiziko garrantzia emanez olerkiaren musikaltasunari. Euskarak trinkotasunerako eta elipsirako zituen baliabideak muturrera eraman zituen. Horrez gain, asko erabiltzen zituen figura literarioak. Hizkuntza aldetik, gipuzkeran oinarriturik, aranismoaren eredua erabiltzen zuen (neologismoak, aditz asmatuak…); honek zaildu egiten zuen ulermena.

Lizardik sentiberatasun berezia erakusten zuen tratatzen zituen gaietan, batik bat natura pertsonifikatzen zuen eta horren inguruan mundu berria sortzen zuen. Natura, bizitza eta heriotza batzen dituen poesia liriko sinbolista da Lizardirena. Naturaz gain, egoera afektiboak (familiaren ingurukoak, batez ere), eta herriarekiko eta euskararekiko kezkak ageri-agerikoak dira.

Lauaxetaren Bi Etapak: Obrak eta Ezaugarriak

Bere lehen liburuan, euskal poesia tradizionalaren bideak utzi eta Europan zehar zebiltzan haize berrietara jo zuen; batez ere, frantses olerkariak maite zituen.

1. Etapa

Bide barrijak liburuan, frantses sinbolisten joera erakusten du. Deskripzio eta irudiez, agerikoen gainetik, beste zerbait adierazi nahi du, olerkia berarentzat benetako gauzen ezagutza lortzeko bidea baitzen. Parnasianismoaren kutsua ere badu: parnasotarrek bertsoaren formari eta txukuntasunari asko begiratzen diete; alde horretatik, Lauaxetaren bertsoak ere leunak eta apainak ziren.

2. Etapa

Arrats-beran obran, olerki didaktikoagoak idazten hasi zen. Erabili zituen baliabide literarioak aldatu egin ziren, gai politikoak ageriagoak izaten hasi ziren, eta, horiekin batera, gai arinak eta alaiak dituzten olerki laburrak ere idazten hasi zen.

Arestiren Obraren Ezaugarriak

Obraren ezaugarrien artean, nabariak dira honako hauek:

  • Garbizalekeriaren aurka, herri-hizkeraren aldeko konpromisoa.
  • Bertso libreari ere bide ematea, aldi berean, kopla zahar eta herri-kantuen ezaugarri formalak erabiliz, herritarrek errazago ulertzeko.
  • Euskara batuaren aldeko apustu trinkoa.
  • Garai zailetan, kontzientzia-iratzartzaile izatea dagokio; gizartean eragiteko eginkizuna, sasoi hartako erlijio eta abertzaletasun tradizionalaren aurka.
  • Gune poetiko berriak eskaini nahi zizkion Euskal Herriari: mendi, erreka edo udaberriaren ederra baztertu gabe, lanaren, izerdiaren eta mailuaren hotsaren poetikotasuna erakutsiz.

Entradas relacionadas: