Euskal Ondarea eta Adierazpen Artistikoak
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,46 KB
Barandiaranen Ekarpen Nagusiak
Ugariak dira Barandiaranek idatzitako liburuak eta artikuluak, eta ugariagoak oraindik, Arkeologia, Antropologia eta Etimologiaren alorretan egindako lanak. Bere ekarpen nagusiak:
- Euskal Herriko haitzulo garrantzitsuenen aurkikuntza eta indusketa arkeologikoan parte hartu zuen: Santimamiñen, Sara, Ermitian... Hari esker ezagutzen ditugu toki horietan aurkitutako margoak, lanabesak, zeramika eta animalien eta gizakien hezurrak.
- Jasotako datuei esker, Behe Paleolitikotik hasita Historiaurreko euskal gizakiaren ezaugarriak eta bizimodua zehaztu zituen. Haren iritziz, euskaldunok hemen sortutako giza talde definitua gara. Antzinatik errituak, sinesmenak eta ohiturak jaso zituen, gure oinarrizko kultura osatuz.
- Folklorea ere landu zuen, kondairak eta ipuinak jaso zituen, bere lan bereziena (Mari, Lamiak, Tartalo, Sugaar, Mateo Txistu, Jentilak eta abar).
- Euskara arloan, berari zor diogu euskara Euskal Herrian bertan sortutako hizkuntza dela dioen teoria, hemengo gizakiak sortu zenetik erabilitako hizkuntza zela.
Antzerkia: Arte Eszenikoen Mundua
Antzerkia, jendaurrean, aktore bidez, gertaera-segida bat irudikatzean datzan artea da. Antzerki idazleak pertsonaia batzuk eta gertaera kezkagarri bat aurkeztu eta hortik abiatuta, intriga sortu behar du ikuslearen jakinmina pizteko.
Antzezlanetan elkarrizketa bitartez erakusten zaizkigu pertsonaien ezaugarriak, haien arteko harremanak, gertakarien haria eta abar. Ikuskizun gehienak literatura testu batean oinarritzen dira. Baina ikuskizunaren elementu hauek ere eragina dute ikusleek antzematen duten mezuan: aktoreen ahots-doinu, keinu eta mugimenduek; aktoreen jantziek eta makillajeak; antzeztokiko dekoratu, objektu eta altzariek; emanaldian erabiltzen diren musikak eta argi- eta soinu-efektuek.
Batzuetan antzezlanen hasieran edo elkarrizketetan (parentesi artean tartekatua), lana antzeztuko dutenei zuzendutako oharrak ditzake idazleak. Ohar horiei akotazio izena ematen zaie, eta aktoreen keinuei, pertsonaien janzkerari edo antzeztokiko dekoratuei buruzkoak izaten dira.
Antzezlana ekitaldi eta agerraldietan banatzen da. Ekitaldiak antzezlanaren atal nagusiak dira. Antzerki klasikoan, hiru edo bost ekitaldi izaten dira normalean; eta ekitaldi bakoitzean aldatu egin da agertokia. Agerraldiak edo eszenak ekitaldiaren azpiko banaketak dira. Pertsonaia bat antzeztokitik irten edo antzeztokian sartzen den bakoitzean aldatzen da agerraldia.
Azpigenero Nagusiak
Azpigenero nagusiak komedia, tragedia eta drama dira.
Komedian, eguneroko bizitzako arazoak eta ohiturak umorez eta ironiaz agertzen dira, ikusleei barre eragiteko. Pertsonaiak arruntak izaten dira, eta bukaera zoriontsua.
Tragedian, giza irrikek sortutako arazoak dituzten pertsonaiak agertzen dira, eta zorigaiztoko amaiera izaten du; heriotza eta guzti, sarri. Pertsonaiak, normalean, gizarte maila altukoak dira; eta hizkera, jasoa eta landua.
Dramak ez du tragediaren edo komediaren muga esturik, alderdi tragikoak eta komikoak izan ditzake nahasian. Dramak den modukoa agertu nahi du eguneroko bizitza. Gaien analisi zorrotza eta gozotasuna konbinatzen ditu.