Euskal Pilotako Joko Zuzenak: Historia eta Arauak
Clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,45 KB
Euskal Pilotako Joko Zuzenak
Joko zuzenean pilotariak aurrez aurre kokatzen dira, gaur egungo tenisaren modura. Pilotaren sorreratik XIX. menderaino jokatu diren modalitate guztiak joko zuzen moduan jokatu dira. Hasieran artzainak izan omen ziren lehenengoak, mendi-soro eta belardietan jokatuz. Gaur egun, ordea, paretaren aurkako jokoek (bleka) aurre hartu diote zuzenekoari.
1. Bote Luzea
- Ezaugarriak: Gainerako pilota-jokoen aitzindaria da. Eremu irekietan eta esku hutsez jokatzen da.
- Jokalekua: 60x15 metro inguruko errektangelua. Frontisa duen plazetan jokatu ezkero, pareta fuera bezala hartzen da.
- Arauak: Sakea botarrian egiten da. Gehienbat airez jokatzen da, nahiz eta bote bat onartzen den.
2. Laxoa
- Kokapena: Gaur egun Nafarroako Bidasoa eta Baztan bailaretan jokatzen da.
- Jokalekua: 66x16 metro. Hemen frontisa beharrezkoa da eta goantea erabiltzen da.
- Taldeak: Lau jokalariko bi talde. Bi jokalarik larruzko eskularru motza daramate eta beste biek luzea.
3. Errebotea
- Ezaugarriak: Modalitate zuzenen artean ezagunena. Iparraldean eta Gipuzkoako Billabona eta Zubietan jokatzen da.
- Jokalekua: 80-100 metroko luzera. Sakean pilotak paretan errebotea egin behar du.
- Taldeak: Bost jokalariko taldeak; hiru xisterarekin eta bi eskularru motzarekin.
4. Pasaka
- Ezaugarriak: Trinketean jokatzen den joko zuzen bakarra da. Tenisarekin parekotasun handia du.
- Arauak: Bikoteka jokatzen da, erdian sare bat dutela. Ez dago arraiarik.
Joko Zuzenen Puntuazioa eta Arauak
Tantoak kintzeka zenbatzen dira: 15 (kintze), 30 (trente), 40 (quarenta) eta jokoa (60). Talde batek punturik ez badu, esperantza-n dagoela esaten da.
Puntua nola lortu?
- Aurkarien fondo-marratik pilota ateratzean.
- Aurkariek akatsa egitean (falta):
- Sakean huts egitea (eskas).
- Pilota bi aldiz jotzea.
- Atxikia egitea (pilota eskularruan gelditzea).
- Taldekideari jotzea (piedre).
Zer da "Arraia"?
Arraia edo xixa pilota gelditzen denean edo zelaitik irteten denean ematen da, jokoa eteteko eta posizioak markatzeko.