Euskal Pizkundea eta Gerraosteko Literatura: XX. Mendeko Idazleak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,17 KB
XX. Mendea: Euskal Pizkundearen Garaia
XX. mendea Euskal Pizkundearen garaia izan zen, antzerki berria, lore jokoak, eleberriak, aldizkariak... sortu zirelako. Mende honetako lehen hiru hamarkadetara arte luzatu zen Euskal Pizkundea. Erromantizismo abertzalea izango da literaturan errotuko den mugimendua. Euskararen eta kulturaren alde egiten duten bi gizon, Resurreccion Maria Azkue eta Jose Ariztimuño (Aitzol), "Euskaltzaleak" elkartea sortu zuten. Elkarte horren ekarpenak: euskal prentsa eta literatura sustatu zituen, eta euskal testuen ekoizpena nabarmen areagotu zen.
Pizkundeko Olerkaritza
Aitzolen inguruan, poeta belaunaldi berria sortu zen, "Olerkariak" izenekoa. Poesia tradizionaletik aldendu eta poesia landu eta jasoa sortu zuten. Gai berriak ekarri zituzten, eta olerki moldeak ere berritu zituzten.
Orixe
Orexako herrikoa. Fede handiko gizona. "Euskaltzaleak" taldeko kidea. Aitzolek amesten zuen euskal poema nazionala enkargatu zion, eta hiru urte behar izan zituen bukatzeko.
Xabier Lizardi
Zarauztarra. "Euskaltzaleak" elkarteko lehen liderra. Euskal literatura berritu zuen: Sabino Aranak proposatutako arau metrikoak erabili zituen. Hizkuntza arloan, garbizalea izan zen. Hizkera poetiko berria sortu zuen. Gaiak: izadia, maitasuna eta herria. Liburu bakarra idatzi zuen: Biotz Begietan.
Lauaxeta
Laukinizen jaioa. Bere helburua euskal lirika berritzea izan zen: sinbolismoaren estetikara jo zuen. Garbizaletasunetik abiatu zen. Bi liburu argitaratu zituen: Bide Barrijak eta Arrats Beran (helduagoa).
Gerraosteko Narratiba
60ko Hamarkada
Idazleak eredu existentzialistara eraman zuten euskal nobela. Existentzialismoak izatearen gaineko hausnarketa egiten du, gizakiaren esperientzian oinarrituz. Gaiak: gizakiaren bakardadea, fede gabeziak, suizidioak, sexua, alkohola...
Txillardegi
Donostiarra. Bere lehen eleberria existentzialismora egindako bidearen hasiera izan zen. Hiru eleberri idatzi zituen: Leturiaren Egunkari Ezkutua, Peru Leartzako (denboraren iragankortasuna gai nagusia), Elsa Scheelen (eztabaida politiko eta ideologikoak ageri dira).
70eko Hamarkada
Gizarte iraultzen eta borroken garaia izan zen. Garai hartan sendotu ziren hainbat ekimen (ikastolak...), kulturaren arloan, idazleak, margolariak... belaunaldi haserretua osatu zuten.
Ramon Saizarbitoria
Donostiarra, guztiz eraberritu zuen euskal literatura garaikidea. Aurrerapauso handia izan zen ekarritako modernitatea, "Nouveau Roman" delakoari jarraituz. Gai existentzialistak baztertu, eta hizkera bera ere berritu zuen. Nobela esperimentala da: narratzaileaz gain, beste hainbat ahots ager daitezke. Pertsonaien barne-bakarrizketak leku handia hartzen du. Linealtasuna hausten da. Hainbat espazio nahasian. Hiru liburu idatzi zituen: Egunero Hasten Delako, Ehun Metro eta Ene Jesus.
Arantxa Urretabizkaia
Donostiarra. Poesia landu zuen, baina bere lehen eleberri laburrarekin narratibaren panoraman ahots berri bat sartu zuen, emakumearen ikuspuntutik azaltzen baitu istorioa. Hizkuntza sentibera eta erraza da.