Euskal poesia modernoa: testuinguru eta ezaugarriak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,43 KB
Euskal poesia modernoa: laburpena
Beitiaren poemak Euskal poesia modernoaren hasiera erakusten du (herrien kezkak: foruen galera, etab.). 1876tik gerra arte erromantizismo abertzaleak nagusi izan ziren.
Hasierako aroa (1876–gerra arte)
Ezaugarriak:
- Gizakiaren nagusitasuna.
- Norbanakoaren "Ni" munduko ardatz gisa.
- Herri bakoitzak bere nortasuna.
- Abertzaletasuna.
- Izadia idazlearen sentimenduen islatzat hartzea.
- Iragana eta sentimendu negatiboak.
Gaiak: maitasuna, gizakiaren patu tristea eta nitasuna.
Testuinguru — politika eta kultura
Politika: Foruen galerak euskaldunak soldadusera egitera derrigortu zituen.
Kultura: Karlistaldien porrotek euskaldunak kulturagatik eta hizkuntza zaintzaz gehiago ardurarazi zituzten.
XX. mendea eta euskal olerkigintza
XX. mendea emankorrena izan zen: ia 300 liburu argitaratu ziren.
1923–1936: diktadura, Errepublika eta Autonomia
- Primo de Rivera-ren diktadura (1923–1930): abertzaletasuna debekatuta, euskalgintza egoera kaskarrean sartu zen.
- II. Errepublika (1931): Primo de Rivera kargua utzi zuen eta bozketa bidez II. Errepublika ezarri zen.
- Lehen Autonomia Estatutua (1936): lege propioak eta lehenbiziko Eusko Jaurlaritza sortu ziren.
Idazleen ezaugarriak
Idazleek poesia tradizio aurrekoak hautsi zituzten: sinbolismoa, bertso-erro askea, subjektibotasun handia eta metaforak nabarmendu ziren.
Olerkigintza: arlo landuena eta aberatsena izan zen.
Gerra eta gerraostea
Gerra Zibila eta ondorioak
- Gerra Zibila (1936–1939): Francoren jardunak beheraldi ekonomiko, politiko eta kultural eragin zuzena izan zuen; euskera debekatu zen.
- Gerra osteko diktadura (1940–1975): etsipena, erbestea eta debekuak; euskal kultura eta hizkuntza zapalduak izan ziren.
- Bigarren Mundu Gerra (1939–1945): Hegoaldeko euskaldunak Francoren diktadurapean egon ziren; iparraldera erbesteratuak, beste errealitate eta gatazka egoera batzuk bizi izan zituzten.
Erbestea
Kulturgile askok atzerrira ihes egin zuten; argitaratzeko zailtasunak egon ziren eta horrek pizkundearen etenak eragin zituen (adibidez, Lizardiren heriotza ondorioz).
Ezaugarriak
Etsipena, bakardadea, gudaren oroimena, marjinazio soziala eta bizitzaren egoera zailak izan ziren garai horretako sentimendu eta gai nagusiak.
Idazleak: Lizardi eta Aresti
Lizardi (1896–1933)
Lizardi: 1896–1933. Legegizona, lantegi bateko gerentea, politikaria eta idazlea izan zen; euskaltzale eta langilea.
Olerki nabarmenak: Bihotz-Begietan eta Umezurtz (euskalzalezko olerkiak). Estilo berritzailea zuen: naturaren pertsonifikazioa nabarmendu zen. Prosan zein poesian aritu zen, eta aldizkari eta egunkarietan idatzi zuen.
Aresti (1933–1975)
Aresti: Bilbon (1933–1975). Gurasoak ez zekiten euskara; 12 urterekin bere kabuz ikasi zuen euskara.
Merkataritzan hasi zen lanean. Genero literario guztiak landu zituen; euskara garbian idatzi, eta herriko euskara ere ikasi zuen; bere lanek euskara bigarren hizkuntzatik lehen hizkuntza izatera eraman zuten bere garaian.