Euskal Poesiaren Bilakaera: Aldizkariak eta Poetak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,69 KB
Poesiaren Bilakaera
Liburuez gainera, hainbat aldiz aipatu ditugun EGAN eta EUZKO-GOGOA aldizkariak izan ziren poesia lanen babeslekua, oraintxe ikusiko dugun OLERTI aldizkariarekin batera. Besterik da kantari berrien bitartez olerkari zahar eta garaikideen poemek lortu zuten entzute zabala.
Aita Onaindia Suspertzaile
Santi Onaindia karmeldarrak gure poesiaren historian oinarrizko gertatu diren bi argitalpen gauzatu zituen: “Milla euskal olerki eder” antologia eta OLERTI izeneko poesia aldizkaria. Lehenari zenbait akats egotzi zioten, baina egin zen garaian egina izateko, lan erraldoia dela aitortu behar da. Ordura arte kaleraturiko poesia bildumarik osatuena genuen.
Bigarrenak, OLERTI aldizkariak, 1960ko hamarkadan plataforma ederra eskaini zien adin guztietako poetei:
- Joan Mari Lekuona
- Bitoriano Gandiaga
- Gabriel Aresti
- Mikel Lasa
- Joxe Auzmendi
Iparraldeko Bi Poeta
“Iratzeder” beneditarra antzerki laburrak eta prosazko lanak idatzi baldin bazituen ere, poesiarako joera nagusitu zitzaion. Poema liburu mordoxka atondu zuen, gehienen bilduma den “Biziaren olerkia”. Beraz, lan oparoa, erraza, erabiltzen zituen neurriak bezala: era askotakoak, arinak, luzeak, prosa poetikoz batzuetan. Aski hurbil zegoen gerra aurreko olerkariengandik. Euskal Herriko elizetan abesten diren salmoen euskarazko bertsioak.
Guztiz alderantzizkoa da Jon Miranderen poemagintza: “Orhoituz” edo “Poemak”. Mirande euskaldun berria dugu, hiritarra, Parisen jaio eta bizi izana, paganoa eta antikristaua. Euskal Herriaren nortasuna defendatzeko indarkeriaren alde agertu zen. Batzuek pentsatzeko eran faxismoaren ukitua ikusten diote.
Metrikan baino areago gaietan eta hizkeran daude alderik nabarmenak. Zenbait poemari darien erotismoak txiki uzten ditu Etxepareren maitasun bertsoak. Borrokarako egiten dituen deiak harrigarriak ziren orduko literaturzale apurrentzat. Miranderen iritziz, erlijio kristauak borondatea ahuldu egin digu, eta antzineko kentilen kulturara itzuli behar dugu euskaldunok.
Hegoaldeko Beste Bi Poeta
Oiartzunen jaio zen Jose Mari Lekuona eta hantxe hil zen. Manuel Lekuona idazle eta ikertzailearen iloba zen, eta osabarengatik jaso zuen ahozko literaturako eta poesiarako griña. Bere poema bildumak:
- “Muga beroak”
- “Zazpi poema” (Lizardi eta Orixeren itzalpean)
- “Ilargiaren eskolan”
- “Mimodramak eta ikonoak”
“Ilargiaren eskolan” obran materia bereganatzeko beste ekitaldi bat, oraingoan gorputz atalen misterioak argitu nahian. Azkeneko obran, “Mimodramak eta ikonoak”, aldez aurretik ondo pentsaturiko egitura batetik, hizkera trinko eta aberatsean gure jatorrizko oinarri eta sustraiak antzeman nahian ari zaigu. Hiru obra horietan osabaren eragina nabari da. Bere poesiari ematen dion norabide berria, gizonaren eta oinarrizko materiaren lokarriaren bila abiatuta.
Bitoriano Gandiaga jaiotzez Mendetakoa izan arren, ia bizitza osoa Arantzazun eta inguruetan pasatu zuen ikasle, apaiz eta irakasle lanetan. Lurrarekin zeukan loturak, ia haurtzarotik zapaldu zuen Arantzazuk, sorrarazi zion lehen poema liburua: “Elorri”.
Beste obra batzuk:
- “Hiru gizon bakarra”
- “Uda batez Madrilen”
“Hiru gizon bakarra” poeman Herri izan eta ezin duen Euskal Herriaren egoera korapilatsua adierazten digu Gandiagak. “Uda batez Madrilen” obran, berriz, Arantzazuko bakardadetik hiri handira doan idazleari hango zurrunbiloak iradokitzen dizkion sentimendu kontrajariak azaltzen dira. Hiri handiak, liluragarriak baina, era berean, gupidagabeak, gizaki arruntari egiten dion erasana bistaratzen zaigu.