Euskal Prosagintza Garaikidea: Joerak eta Idazleak

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB

Azken Urteotako Prosagintza

Euskara Batuaren prozesua zeharo burutua ez dagoen arren, atzeraezinezko bidean doa, batez ere espero ziren helburuetara iristen ari gara.

Eskolatzearen ondorioz, haur eta gazteentzako literatura izugarri hazi da.

Itzulpengintzak izugarrizko garrantzia hartu du, bai kopuruz bai kalitatez. Emakume idazleen parte-hartzea gehituz doa. Euskarazko literatura gure mugetatik kanpo ezagutzen hasi da.

Gerra Aurrean Jaiotakoak

Jon Etxaide

Aurreko obra guztiak euskara batuan berridatzi ez ezik, Eneko Agerroa ere utzi zigun; aurrekoen antzera, hori ere nobela historikoa da, jakina.

Martin Ugalde

Andoaindarra. Venezuelan eta batez ere gazteleraz trebatu zitzaigun literaturan. Euskal Herrira bueltaturik, kazetaritzan eta historia lanetan jardun zuen bereziki.

Federico Krutwig

Getxotarra. Hogei bat urte atzerrian igaro ondoren, kutsu autobiografikoa duen nobela moduko bat kaleratu zuen, lapurtera klasikoan ondua eta bederatzi liburutan banatuta: Belatzen Baratza.

Txillardegi

Beste lau nobela plazaratu ditu azken urteotan:

  • Lehenengoa, Haizeaz Bestaldetik, sinbolismoaren eta existentzialismoaren ildotik dabilen eleberri barroko antzekoa.
  • Bigarrena, Exkixu, tankera barojatarra daukan egungo ekintza gizon baten ibilerak kontatzen dituena.
  • Hirugarrena, Putzu.
  • Azkenik, Labartzari Agur.

1940ko Hamarkada

Ramon Saizarbitoria

Donostiarra. Ordura arte euskaraz urratu gabeko bideak jorratu zituen Saizarbitoriak: sekuentzien txandaketa, pertsona narratzailearen aldaketa, ikuspegi askotatik aurkeztutako gertaerak, erregistroen aniztasuna, barne bakarrizketaren zantzuak...

Egunero hasten delako izan da askorentzat lehen euskal eleberri modernoa; aldiz, 100 Metro irakurriena eta Ene Jesus zailena da. Hiru eleberri horiek kaleratu ostean, Saizarbitoriak ez zion ia hogei urtez nobelagintzari heldu. Zorionez, bi nobela ederrekin itzuli zitzaigun:

  • Bihotz Bi
  • Hamaika Pauso

Anjel Lertxundi

Oriotarra. Haur eta gazteentzat mordoa kaleratu du jadanik. Helduentzako sailean emankorrenetakoa eta onenetakoa da, dudarik gabe. Urteetan dihardu euskal narratibarako idazmolde modernoen bila, etengabe esperimentatuz. Eleberriak:

  • Goiko Kale
  • Hamaseigarrenean Aidanez. Erdi Aroan girotutako nobela mardul horrekin emaitza ikusgarriak lortu zituen hizkuntza eta gaiaren aldetik, saiakera eta beste prosa mota batzuk ere landu zituen.

Entradas relacionadas: