Euskalki Literarioak eta Idazle Klasikoak

Clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,23 KB

Euskalki Literarioak

Zer dira euskalki literarioak? Euskalki literarioak literatura idatzia eman duten euskalkiak dira. Nola edo halako literatura euskalki askotan idatzi denez, guk hemen Luis Luziano Bonaparte printzearen sailkapena hartuko dugu aintzat, euskal dialektologian itzal handia izan baitzuen. Bonapartek lau euskalki literario bereizi zituen:

  • lapurtera
  • zuberera
  • bizkaiera
  • gipuzkera

AXULAR

Pedro Agerre Azpilikueta Urdazubin jaio zen 1556. urtean eta Saran hil, 1644an. Salamancako Unibertsitatean goi-mailako prestakuntza izan eta apaiztu ondoren, Sarako erretore izendatu zuten. XVII. mendearen hasieran, Saran sorturiko Sarako Eskolako kide izan zen eta, literatura-bilera horietan, Axular omen zen guztien buru edo gidari. Han idatzi zuen Guero, bi zatitan banatuta eta bereizia liburu ospetsua. Liburu horri esker lortu zuen gizon jakintsuaren irudi mitikoa.

ARNAUD OIHENART

Mauleon jaio zen 1592an. Idazle klasikoen artean, elizgizona ez zen bakarretakoa; lege-gizona izan zen eta kargu politikoak izan zituen. Oso gizon kultua zen eta, politikaz gain, bestelako arloak ere jorratu zituen: historia, bertsogintza, literatura. Lehen kritikaria ere izan zen, eta beste idazle batzuei buruzko kritikak idatzi zituen. Haren obrarik garrantzitsuenak hauek dira:

  • Atsotitzak eta neurtitzak
  • Oihenarten gaztaroa neurtitzetan

Donapaleun hil zen 1667an.

BARTOLOME SANTA TERESA ANAIA

Bartolome Madariaga zuen jatorrizko izena. Markinan jaio zen 1768an eta han ibili zen predikari. Bere bi lanak, Euskal Eijetako orgueeta eta dantzeen neurrizco gatz-ozpinduba eta Ikasigizunak, Markinako euskaran idatzi zituen. Bizitzako azken urteak Lazkaoko komentuan eman zituen, hantxe hil baitzen 1835. urtean.

BIZENTA MOGEL

Azkoitian jaio zen 1782an, baina haurtzaroa Markinan igaro zuen. Juan Antonio Mogel idazlearen iloba zen. Bizenta izan zen euskal literatura idatziaren alorra jorratu zuen lehen emakumea. 22 urte zituela argitaratu zuen bere liburua, Ipui onac izenekoa. Gabon-kantak ere idatzi zituen, baita itzulpenak egin ere. Bizenta Mogel Abandun hil zen 1854an.

Entradas relacionadas: