Euskalkien Sailkapena eta Ahozko zein Idatzizko Literatura
Clasificado en Música
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,21 KB
Euskalkien sailkapena eta bilakaera
Euskalkien sailkapen historikoa:
- Lehenengoa: Arnaut Oihenart
- Bigarren saiakera: Manuel Larramendi
- Azken sailkapena: Luis Luziano Bonaparte
Koldo Zuazok Bonaparteren mapa eguneratu zuen.
Aldaketak XX. mendearen bigarren erdialdean
Euskalkietan hainbat aldaketa egon dira XX. mendearen bigarren erdialdean, komunikabideei eta hedabideei esker:
- Ahozko hizkuntza soil izateari utzi dio eta beste esparru batzuetara zabaldu da.
- Hizkera batu estandar bat sortu da esparru horietan erabiltzeko.
- Aldaketa guzti hauek eragin zuzena eduki dute hizkuntzan; euskalkiak bata besteari hurbildu zaizkio.
Gaur egungo bost euskalki nagusiak
- Mendebalekoa: bizkaiera
- Erdialdekoa: gipuzkera
- Nafarra: nafarrera
- Nafar-lapurtarra: nafar-lapurtera
- Zuberotarra: zuberera
Ahozko literatura
Ahozko literaturaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:
- XX. mendera arte literatura ahoz transmititu zen.
- Herri xehearen literatura zen; eguneroko egoerak, gertakizunak eta irakaspenak jasotzen ditu.
- Literatura anonimoa da.
- Ahozkoa denez, aldatuz doa.
Ahozko literaturaren genero nagusiak
- Balada: Hitz neurtuz osatutako kontakizuna, kanturako sortua, Erdi Aroan.
- Atsotitza: Esaldi labur eta zehatza, irakaspenen bat adieraztekoa.
- Herri ipuina: Kontakizun laburra.
- Kopla zaharra: Ahoz transmititutako bertso zaharra.
Ahozko tradizioaren berezitasunak
- Dena delako kantak, elezaharrak, ipuinak eta abar ez dira leku guztietan guztiz berdinak. Hau da, tokiaren arabera, ipuin edo kanta beraren bertsioak edo aldaerak egon daitezke.
- Ahozko euskarria: Ahoz aho transmititzen da herri baten tradizioan errotutako ipuin, elezahar, kanta eta halakoen multzoa.
- Egiletza: Ez dago idazlerik. Generoaren araberakoa da igorlea: bertsolaria, koplaria, kontalaria… Jendaurrean aritzeko gaitasun edo dohain jakin batzuk izan behar ditu kontatzeko, kantatzeko edo errezitatzeko.
- Hartzailea: Entzulea da hartzailea. Begien aurrean eta bertatik bertara jaso behar du entzuleak kontatzen ari zaiona, ez dagoelako idatzita. Bat-bateko jarduna da.
Literatura idatziaren ezaugarriak
- Idazlea da igorlea: Idazteko trebezia izan behar du. Ez du jendearen aurrean komunikatzeko, kontatzeko edo hitz egiteko gaitasunik zertan izan.
- Irakurlea da hartzailea: Irakurleak edozein lekutatik eta nahi duenean du eskuragarri idatzitakoa.
- Obraren egonkortasuna: Obra berdina da munduko leku guztietan. Ez du aldaketarik. Itzulpenaren bitartez moldatzen da tokian tokiko hizkuntzara.
- Euskarri fisikoa: Euskarri idatzia du. Hots, paperean idatzita eta argitaratuta dago. Horrela irauten du denboran zehar.