Euskaltzaindia: Historia, Xedeak eta Euskara Batuaren Bidea

Clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,01 KB

Euskaltzaindiaren Sarrera eta Historia

Erakundearen sorrera eta goiburua

Euskaltzaindia, “Ekin eta Jarrai” goiburua erabiliko zuen erakundea, 1999ko irailaren 21ean eratu zen.

Arantzazuko Biltzarra (1968)

Euskaltzaindiaren 50. urteurrena zela eta, 1968an Arantzazun burutu zen bilkura garrantzitsua. Bertan, euskara batua sortzeko bideari ekin zioten, eta hizkuntza idatziari buruzko arauak eta erabakiak hartu zituzten.

Euskaltzaindiaren Xedeak: Iker eta Jagon

Euskaltzaindiaren xedeak hizkuntza lantzea eta zaintzea dira. Xede hauetako bakoitzari sail bat dagokio: Iker eta Jagon dira sailen izenak.

Euskaltzainen Kategoriak

  • Euskaltzain osoak: Erabakiak hartzeko botoa eta eskumena dute. Guztira hogeita lau dira, eta horien artean euskalki guztietako ordezkariak daude. Lau emakumezko baino ez daude (lehena Miren Azkarate izan zen, 1992an izendatua).
  • Ohorezko euskaltzainak: Euskararen inguruko ikertzaile entzutetsuak. Guztira 19 dira.
  • Euskaltzain urgazleak: Gaur egun 142 dira, eta hainbat batzordetan lan egiten dute.

Historiaren Giltzarriak

Gerra Zibilaren aurreko urteetan, Euskaltzaindiak literatur euskara batua sortzea erabaki zuen. Garai honetan, Azkueren ikaslanek eta hiztunei egindako inkestek euskararen ezagutza sakona ekarri zuten. 1936an eta ondoko urteetan geldialdia egon zen, geroago Azkuek lanari berriz heldu zion arte.

Hurrengo hamarkadetako lorpenak:

  • Belaunaldi gaztea.
  • Ikastolen bidez euskara irakaskuntzara sartzea.
  • Euskarazko prentsa indarberritzea.
  • Euskarazko alfabetatzea.

Lehenengo euskaltzainburua Azkue izan zen, eta gaur egun Urrutia dago (Andres Urrutia).

Euskaltzaindiaren Egitasmoak

Iker Sailaren Egitasmoak

Iker sailak hizkuntzaren ikerketa du helburu. Sei egitasmo nagusi ditu:

  1. Hiztegigintza: Egin dituzten hiztegiak: Hiztegi Batua, Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskaltzaindiaren Hiztegia.
  2. Gramatika: Euskal Gramatika: Lehen Urratsak.
  3. Dialektologia: Hizkuntza Atlasa egitea da helburua.
  4. Onomastika: Onomastika batzordeak ponte-izenak, deiturak eta leku-izenak aztertzen ditu.
  5. Literatura: Literatur sariak, hala nola Txomin Agirre eleberri saria eta Toribio Altzaga antzerki saria.
  6. Fonetika eta Fonologia: Premiei erantzutea da lantalde honen zeregina.

Jagon Sailaren Egitasmoa

Bere helburua euskara sustatzea, erabilera zabaltzea, hizkuntzaren kalitatea bermatzea eta hiztunen eskubideak zaintzea da.

Corpus Batzordea

Corpus batzordea euskararen corpusa jagoteaz arduratzen da, helburutzat hizkuntzaren kalitatea harturik. Corpus batzordearen lan nagusia administraziotik, hedabideetatik eta beste hainbat arlotatik heltzen zaizkion galderei, zalantzei eta irizpen eskaerei erantzutea da.

Entradas relacionadas: